Eduki publikatzailea

Horizon 2020- FET Flagships: kontsulta publikoa ireki da

Lehenengo argitaratze data: 2016/02/23

Horizon 2020- FET Flagships: kontsulta publikoa ireki da

 

Etorkizunean goraka egingo duten ikerketa ekimen adierazgarriak (FET Flagships) dira gai-anitzetako zientzia eta teknologia erronka zientifikoak eskala handian heltzen dituzten zientzia-ekimenak.  Horretarako, beharrezkoa da zientzia eta teknologia erronka horiek heltzen dituzten disziplina-anitzetako ikertzaile taldeen arteko lankidetza.
Egun ondorengo FET Flagship ekimenak burutzen ari dira:
• Graphene (http://www.graphene-flagship.eu)
• Human Brain Project (https://www.humanbrainproject.eu)

FET FLAGSHIP inguruko kontsulta publikoak etorkizuneko teknologia berriak identifikatzea du helburu. Kontsulta publiko hori kokatzen da datorren FET 2018-2020ko Lan-Programaren prestakuntza zereginen barruan.
Kontsulta irekia egongo da datorren 2016ko Apirilak 30 arte, eta bidalitako ideiak eztabaidatuko dira  panel zientifiko, FET Programaren ordezkaritza nazional, FET Advisory Group eta bestelako industria eta ordezkari sozialen artean.
Kontsulta publikora esteka: http://ec.europa.eu/programmes/horizon2020/en/news/open-consultation-fet-flagship-horizon-2020-next-work-programme


Informazio gehiago: proyectoseuropeos@ehu.eus