ATE IREKIEN JARDUNALDIAK, IKS-EN X IZPIEN ZERBITZUKO (MICRO, NANO, CT) X-IZPIEN TOMOGRAFOA EZAGUTZEKO
Noiz eta non
2024/11/12, 00:00 - 00:00
Deskribapena
Ikerketa Zerbitzu Orokorrek (SGIker) ate irekien jardunaldi bat antolatu dute 2024ko azaroaren 12rako, astearterako, Molekula eta Materialen Unitateko X Izpien Zerbitzuko (Micro, Nano, CT) X-Izpien tomografoaren funtzionamendua ezagutzeko.
Bisitak goizez (10:00etatik 12:00etara) edo arratsaldez (15:00etatik 17:00etara) egin ahal izango dira, Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako Campuseko Plataforma Martina Casiano eraikinean. Gehieneko edukiera 12 pertsonakoa izango da gaitutako txanda bakoitzean.
Zientzietako, fabrikazio industrialeko eta arte ederretako adar gehienetan aplikazio ugari dituen ekipamendu mota honetan interesa duten ikertzaileei zuzenduta dago ekitaldia.
SGIker Zerbitzuetako X Izpien Zerbitzuko teknikariak, Aitor Larrañaga eta Leire San Felices izango dira ordenagailu bidezko tomografo horren funtzionamendua erakusteko arduradunak.
Interesdunek esteka honetan aurkituko duten formularioaren bidez eman dezakete izena:
https://www.ehu.eus/SGIker/form_gen/jornada_puertas_abiertas/jornada_puertas_abiertas.php
MICRO NANO CT TOMOGRAFOARI buruzko informazio gehiago:
https://www.ehu.eus/eu/web/sgiker/mol-mat-tomografia-mikro-nano