Eduki publikatzailea

SGIkerrek Argazki Zientifikoaren VI lehiaketaren sariak ematen ditu

Joana Hevia Orube y Nerea Gil González Argazki Zientifikoaren VI lehiaketaren irabazleak

Lehenengo argitaratze data: 2015/02/13

Irudia

 

Joana Hevia Oruberen "Reloj de arena ", eta Nerea Gil Gonzálezen "Tentáculos de poliestireno" argazkiek, SGIkerren Argazki Zientifikoen VI lehiaketaren lehen saria lortu dute, Bizitzaren Zientzien Arloan eta Materialen Teknologia eta Zientzien arloan .

Sarien banaketa 2015eko otsailaren 12an izan zen Bizkaiako kampuseko (Leioa) Liburutegi nagusiaren batzar aretoan, UPV/EHU-ko Ikerketaren Arloko Errektoreordea den Fernando Plazaola, Maribel Arriortua SGIkerren zuzendaria, eta Medikuntza fakultatearen katedratikoa den, Juan Miguel Arechagaren, presidentziapean. Ikusle ugari izan zuen ekitaldian, argazki sarituen egileek haien lanen esanahia eta sortzeko prozesua azaldu dute, eta egiaztagiria eta tablet bana banatu zaie.

Oraingoan , Ikerketaren Arloko Errektoreordea den  Fernando Plazaola buru duelarik, eta zientzia-arloetan adituak diren pertsonez osatutako epaimahaiak, 28 ikertzailek aurkeztu dituzten  46 argazkien artean aukeratu behar izan du, 54% Bizitzaren Zientziaren arlokoak eta 46% Teknologia eta Zientziaren arlokoak. Aurreko edizioetan bezala, epaimahaiaren erabakia bereziki zaila izan da, aurkezturiko lanen kalitateagatik. Bi irabazleak azpimarratu nahi ditugu, argazki bakoitzeko inpaktu bisual, zailtasun tekniko, emaitza zientifiko, originaltasun eta estilo didaktikoagatik.

UPV/EHU-ko landa biologia eta ekologia sailan esleituriko Joana Hevia Orube ikertzaileak harturiko argazkiak, "Reloj de arena" Skeletonema costatum deituriko7 µm diametroko mikroalga baten silize-estruktura erakusten du. Egileak azaldu digunez, alga honek, munduko hainbat tokitan marea gorriak osatzen ditu. Bilboko estuariotik desagertu eta ingurunearen baldintzak onuragarriak direnean berragertzen da. Skeletonema costatum Bilboko estuariotik aislatu eta laborategi batean hazi dute. Azidoz materia organikoa garbitu ondoren, kromo-geruza batekin estali da. Argazkia Mikroskopia Analitikoa eta Bereizmen Handikoa Biomedikuntzan zerbitzuaren ekorketa mikroskopio elektroniko baten bidez (SEM) hartu da.

Materialen Teknologia eta Zientziaren arloan, UPV/EHU-ko Fisika eta Kimika sailari esleituriko Nerea Gil González ikertzailearen, "Tentáculos de poliestireno", irabazi duen lanak, poliestireno nanotuboak erakusten ditu. Egilearen arabera, Nanoegituraketa urturiko polimeroa infiltratzearen bidez egin zen anodizaturiko alumina mintzetan (AAO). Barrunbeetan polimeroa solidotu eta gero, AAO-ren ereduak azido batez disolbatu ziren. Nanoegituraketa hauekin azal-hidrofobia handitzea lortzen da. Argazkia Mikroskopia Analitikoa eta Bereizmen Handikoa Biomedikuntzan zerbitzuaren ekorketa mikroskopio elektroniko baten bidez (SEM) hartu da.  

Bizitzaren Zientziaren Arloan, Adituen komisioa, Zelula-biologiaren sailari esleituta dauden Juan Aréchagak eta María Doloresek, Elikagai eta Farmaziaren sailari esleituta dagoen Maria Puy Portillok, Eskultura sailari esleituta dagoen María Jesús Cuetok eta SGIker-i esleituta dagoen Jorge Navarrok osatu dute.

Materialen Teknologia eta Zientziaren arloan, epaimahaia, Polimeroen Zientzia eta teknologiaren sailari esleituta dagoen Agustín Etxeberriak, Kimika analitikoaren sailari esleituta dagoen Juan Manuel Madariagak, Ingurune eta kimika ingeniaritzaren sailari esleituta dagoen Arantza Ezeizak, kimika inorganikoaren sailari esleituta dagoen Luis María Lezamak, eta Marrazketa sailariesleituta dagoen Nerea Legarretak, osatu dute.

Lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak honako web galería honetan aurkitu daitezke.
SGIker-etik komunitate ikertzaile osoari eskertzen diogu haren interesa Argazki Zientifikoen lehiaketa berri honetan parte hartzeagatik.