Eduki publikatzailea

Doktorego-tesientzako INAP Saria 2015

Lehenengo argitaratze data: 2015/06/01

Gizarte Zientzia eta Zientzia Juridikoen ezagutza-arlotik, Administrazio publikoaren erreforma tendentziak ikertzen dituzten doktorego-tesiak saritzeko deialdia publikatu du Administrazio Publikoaren Institutu Nazionalak (INAP).

Hautagaitzak
Doktorego-tesia 2014ko urtarrilaren 1etik 2015eko ekainaren 30era bitartean defendatu duten Espainiako edo Europar Batasuneko estatu bateko nazionalitatea duten gizabanakoek parte hartu ahal izango dute deialdi honetan. Tesiok gaztelaniaz idatzita egoteaz gain, cum laude aipamena izan beharko dute eta argitarabe mantendu epaimahaiak bere erabakia jakinarazi arte.

Saria
3.000 euroko lehenengo sari bat emango da, 1.500 euroko bi aipamenekin batera.

Epea
Eskabideak 2015eko uztailaren 10a arte aurkeztu ahalko dira INAPeko egoitza elektronikoan, INAPeko Erregistro Orokorrean bertaratuz (Atocha kalea, 106, 28012, Madrid) edota 30/1992  Legearen 38.4 artikuluak aipatutako bideetatik.

Kontaktua
91.273.92.42 eta 91.273.92.43 telefono-zenbakietan edota centroestudios@inap.es helbide elektronikoan.

Informazio gehiago: http://www.inap.es/premios