Eduki publikatzailea

Akuikultura arloko ikerketaren XIV. "JACUMAR" Saria

Lehenengo argitaratze data: 2015/06/05

Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak deitzen du saria. Xedea da itsasoko arrantzaren arloan itsas ikerketa bultzatzea.

Hautagaitzak
Espainiako edo Europar Batasuneko beste edozein herrialdetako ikerketa zentro publikoetan zein pribatuetan lan egiten duten ikerketa talde guztiek parte hartu ahalko dute.

Saria
7.000 euroko saria emango da.

Epea
Eskariak 2015eko abuztuaren 2ra arte (egun hori barne) aurkeztu ahalko dira, eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren izenean aurkeztuko dira Arrantzako Idazkaritza Nagusiko Erregistroan (Velázquez kalea, 144. 28006 Madril) edo 30/1992 Legeak bere 38.4 artikuluan xedatzen dituen lekuetan. Era elektronikoan ere aurkeztu ahalko dira, Sarbide Elektronikoari buruzko 11/2007 Legeak xedatutakoarekin bat etorriz.
Eskariak Interneteko helbide honetan eskura daitekeen eranskinaren arabera beteko dira: http://www.magrama.gob.es/es/ministerio/premios/premios-jacumar-/

Erakundearen datuak
Universidad del PaísVasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
Sarriena auzoa, zk. g.
48940 Leioa (Bizkaia)
Tel.: 94 601 8008