Eduki publikatzailea

Genero-indarkeriari buruzko doktorego-tesientzako saria 2015

Lehenengo argitaratze data: 2015/06/01

Genero-indarkeriaren ezagutza, ondorio eta ezaugarrietan sakondu eta hura ekiditen lagundu duten doktorego-tesiak saritzeko deialdia publikatu du Genero-Indarkeriarako Gobernu Ordezkaritzak.

Hautagaitzak:
Doktorego-tesia 2014ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean defendatu duten Espainiako edo Europar Batasuneko estatu bateko nazionalitatea duten gizabanakoek parte hartu ahal izango dute deialdi honetan. Gaztelaniaz idatzita egoteaz gain, argitaragabeak eta cum laude aipamena izan beharko dute tesiok.

Saria:
5.000 euroko sari bakarra emango da.

Epea:
Eskabideak 2015eko ekainaren 22ra arte aurkeztu ahalko dira Osasun; Gizarte Zerbitzuak eta Berdintasunaren Ministerioaren egoitza elektronikoan, MSSSIko Erregistro Orokorrean bertaratuz edota 30/1992  Legearen 38.4 artikuluak aurreikusitako edozein bidetik.

Kontaktua:
91.524.35.73 edo 91.524.35.97 telefono-zenbakietan edota observatorio-violencia@msssi.es helbide elektronikoan.

Informazio gehiago: http://www.msssi.gob.es/ssi/violenciaGenero/PremiosTesisDoctorales/home.htm