Eduki publikatzailea

Jesus María Leizaola Saria 2015

Lehenengo argitaratze data: 2015/04/20

Euskal autonomiarekin zerikusia edo horren azterketarako eta sakontzerako balioa duten ikerlanen "Jesús María Leizaola" 2015 sarirako deia egin du Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAEE).

Hautagaitzak
Norbanakoak zein horretarako eratutako lantaldeak aurkez daitezke sarira. Argitaratu gabeko monografiek, euskaraz zein gaztelaniaz idatziak, honako arlo hauek jorratu ahal izango dituzte: autonomien estatuaren konfigurazioa eta Euskal Autonomia Erkidegoa; Euskal Autonomia Erkidegoko eraketa, errealitatea eta etorkizuna; beraren gobernu-erakundeak, maila politiko-administratibo guztietan; historia, kultura, bibliografia, zuzenbidea, ekonomia, finantza, aurrekontua, fiskalitatea, gizartea, estatistika eta bestelako arloen inguruko berariazko berezitasunak; eta euskal administrazioen diseinua, antolaketa, funtzionamendua eta etorkizuna.

Saria
14.000 euroko sari bakarra emango da.

Plazo
Lanak izapidetze elektroniko bidez aurkeztu ahal izango dira HAEEko webgunean 2015eko maiatzaren 29ra arte (barne).

Informazio gehiago
https://www.euskadi.eus/r48-bopv2/eu/bopv2/datos/2015/04/1501720e.pdf