Eduki publikatzailea

Klima aldaketako proiektuen ideien deialdia OPCCrekin lankidetzan

Lehenengo argitaratze data: 2015/07/10

Comunidad de Trabajo de los Pirineos erakundeak Behatokiaren 2014-2020rako ekintza plana garatzekoideien deialdi bat egin du, Pirinioetako mendigunean klima aldaketara koherentziaz egokitzeko.

Pirinioetako Klima Aldaketari buruzko ideien deialdi hau Comunidad de Trabajo de los Pirineos erakundeak antolatu du, eta irekita dago Espainian, Frantzian eta Andorran ezarritako eragile guztientzat.

Proposamenak aurkezteko epea 2015eko uztailaren18an amaituko da. Bestalde, "Asmo gutunerako" ikerketako errektoreordearen sinadura lortzeko epea uztailaren 16an (osteguna) amaituko da. Ikertzaile interesdunek posta elektronikoz igorri behar dute dokumentua convocatorias.dgi@ehu.es helbidera.

Informazio gehiago: https://www.ctp.org/actualidad.php?Id=2475