Eduki publikatzailea

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Sariaren XXI. Edizioa

Lehenengo argitaratze data: 2015/03/31

Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxa Saria 1995ean eratu zen jardueran dauden Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien alorretako pertsona ospetsuak ohoratzearren, alor horiek adierarik zabalenean ulerturik. Sarituriko pertsonaren obra osoak Euskal Herriko garapen kulturalean modu eraginkorrean lagundu behar izan du.

Hautagaiak:
Euskal Herriko garapen kulturalaren aldeko jarduera gauzatzen duten ikertzaileak, zientzialariak eta Kulturako pertsona ospetsuak.

Saria:
20.000 euroko sari bakarra emango da.

Epea:
Hautagaiak aurkezteko epea 2015eko apirilaren 30ean amaitzen da.

Informazioa:
Eusko Ikaskuntza
Miramar Jauregia. Miraconcha, 48. 20007 Donostia.
Tel.: 943-310855 – Faxa: 943-213956
ei-sev@eusko-ikaskuntza.eus
www.eusko-ikaskuntza.eus