Eduki publikatzailea

Ikerketa zientifikoaren hastapenerako Arquimedes Unibertsitate Lehiaketa (MECD)

Lehenengo argitaratze data: 2015/04/24

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak (MECD) Arquimedes Unibertsitate Lehiaketa publikatu du gradu eta masterreko ikasleen artean ikerkuntza sustatzeko helburuarekin.

Hautagaitzak
2014-2015 ikasturtean gradu eta master ofizialetan matrikulatuta dauden ikasleak.

Sariak
• "Año Internacional de los Suelos" delako sari berezia, 5.000 eurokoa.
• "Año Internacional de la Luz y las Tecnologías Basadas en la Luz" delako sari berezia, 5.000 eurokoa.
• Ekintzaileak berak egindako ekarpen zientifiko batean sustatutako oinarri teknologikoa duen enpresa bat sortzeko ekintzailetza ekimen onenari sari berezia, 5.000€.
• 4 sari eta beste 4 bigarren sari, 5.000 eta 4.000 eurokoak hurrenez hurren, honako arlo hauetan::
     o Zientzia Biologikoak eta Biomedikoak
     o Zientzia Esperimentalak, Zehatzak eta Ingurumenarenak
     o Gizarte Zientziak eta Humanitateak
     o Ingenieritza eta Arkitektura
• 1.000 euroko 13  sari
• 4.500 euroko sari berezi bat, Repsol Fundazioak emana, ekintzailetza eta berrikuntza ikerketa-lan onenari
• Sari berezi bat, ikerketa zentro batean egonaldia egitean datzana, "Vencer al Cáncer" Fundazioak emana.
• ONCE Fundazioak emandako sari berezi bat, Fundazioaren zentro batean egonaldia egitean datzana.
• CSIC ikerketa zentroetan egonaldiak egiteko 3 sari
• CSICek egindako ebaluaziorik onena duen memoriari sari bat

Epea
Hezkuntza Ministerioko Egoitza Elektronikoan aurkeztu beharko dira eskabideak 2015eko ekainaren 5era arte, 15:00etan.

Informazio gehiago
http://www.mecd.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo-servicios/becas-ayudas-subvenciones/premios/premios-estudiantes/certamen-arquimedes.html