Eduki publikatzailea

Ararteko: Giza Eskubideen arloan 2015-2016 aldirako ikerketa aplikatuko beka bat emateko deialdia

Lehenengo argitaratze data: 2015/05/18

Deialdi honen xedea ikerlanerako beka bat ematea da, EAEn gizarte-talde ahulenetako bati dagokionez, giza eskubideak nola edo zenbateraino aplikatzen diren ikertzeko.

Hautagaitzak:
EAEn bizi diren lagunek edo taldeek eskatu ahal izango dute. Beka honen helburua ikerlanak egitea da, EAEn talde jakin batzuk, eskubide bat edo eskubide multzo bat zein egoeratan dauden sakonki aztertu eta ezagutarazteko.

Laguntza:
Hamar hilabeteko iraupena izango duen laguntza bakarra emango da, 22.000 eurokoa.

Epea:
Eskabideak Ararteko erakundearen egoitzara bidali beharko dira (Prado kalea 9. 01005 Vitoria-Gasteiz), edo bere bulegoetakoren batera (San Bizente 8, Albia eraikina, 11. solairua, 7. bulegoa. 48001 Bilbao; eta Askatasunaren hiribidea 26, 4. solairua. 20004 Donostia).

Informazio gehiago: 

 http://www.jusap.ejgv.euskadi.eus/r47-bopvapps/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2015002148