Medikamentuen eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziaren (AEMPS) beka deialdia
Lehenengo argitaratze data: 2015/05/25
Medikamentuen eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak (AEMPS) lau urteko iraupeneko goi mailako hamahiru prestakuntza beka deitu ditu.
Hautagaitzak:
Beka mota bakoitzerako eskatutako lizentziatu titulua, edo gradu titulua, duten pertsona fisikoak aurkeztu ahal izango dira hautagai gisa, dagozkien titulu ikasketak 2010ean edo geroztik amaituta dituztenak.
Laguntzak:
Lau urteko iraupeneko hamahiru beka emango dira, honako arlo hauetan banatuta:
• Giza erabilerako medikamentuen ebaluazioa eta ikerketa klinikoa (3 beka)
• Medikamentuen segurtasunaren azterketa eta ikerketa klinikoa (1 beka)
• Albaitari erabilerako medikamentuen ebaluazioa eta ikerketa klinikoa (2 beka)
• Ikerketa eta produkzio farmazeutikoko instalazioek bete beharreko baldintza teknikoak eta osasun eta arau baldintzak (2 beka)
• Osasun produktu kategoria guztien prozedurak, ebaluazioa eta ikerketa klinikoa (2 beka)
• Farmazia esparruan eta osasun produktuen esparruan indarrean dagoen legeriari lotutako prestakuntza juridikoa (3 beka)
Epea:
Aurkezteko epea 2015eko ekainaren 18an, osteguna, amaituko da.
Eskaerak telematikoki edo Agentziaren beraren Erregistroan (Campezo kalea 1, 8. eraikina, Las Mercedes enpresa parkea, 28022 Madril) aurkez daitezke, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein lekutan.
Informazio gehiago:
http://www.aemps.gob.es/laAEMPS/becas/home.htm