Akordioen akta
2013ko OTSAILAren 15ean batzartuta, UPV/EHUko Ikasle Kontseiluko kideek erabaki hauek hartu dituzte:
-
Aurreko bilerako aktak irakurri eta, hala badagokio, onartzea
BAIESPENEZ ONARTZEN DA -
Kontseiluko Buruaren txostena
-
LOMCEaren gainean jarrera hartzea (pdf, 542 Kb)
ERABAKI DA:-
HEZKUNTZA, KULTURA ETA KIROL MINISTERIOAK UNE HONETAN EGITEN DUEN PROPOSAMENA SALATUKO DA; IZAN ERE, ARGI ETA GARBI, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ESKUMEN ESPARRUAN MUTURRA SARTZEAN DATZA, UNIBERTSITATE AURREKO ETAPAKO IRAKASGAIEN EDUKIAK ZEHAZTEARI DAGOKIONEZ. GURE USTEZ, LEGE PROIEKTU HONEK EZ DU ERRESPETATZEN GURE AUTONOMIA ERKIDEGOAK HEZKUNTZA ARLOAN DUEN ESKUMEN ESKLUSIBOA.
-
LEGE PROIEKTUAK GURE HIZKUNTZA ERRESPETATZEN EZ DUELA SALATU BEHAR DA, ENBORREKO IRAKASGAITZAT HARTZEN EZ DUELAKO. BIDENABAR, LEGE HONEK EUSKARAZ IKASI NAHI DUEN OROK HORRETARAKO AUKERA IZATEA BERMA DEZALA ESKATU NAHI DUGU.
-
UNIBERTSITATERA SARTZEKO PROBAK MODU KOORDINATUAN EGIN BEHAR DIRA UNIBERTSITATE PUBLIKOEN ARTEAN; EGUTEGI BERA ERRESPETATU BEHAR DA, ETA EBALUATUKO DIREN EDUKI BERBERAK LANDU BEHAR DIRA, LURRALDE OSOAN PROBEN [EMAITZEN] HOMOLOGAZIOA BERMATZEKO.
-
PROPOSATU DEN MODUAN IKASLEAK UNIBERTSITATE UGARITAN HAINBAT PROBA EGITERA BEHARTZEN DUEN SISTEMA ARBUIATZEN DUGU; IZAN ERE, UNIBERTSITATEENTZAT EZINEZKOA IZANGO DA KUDEATZEN, IKASLEENTZAT EZ DA BIDERAGARRIA IZANGO, ETA BALIABIDE EKONOMIKORIK EZ DUTENENTZAT ESKURAEZINA IZANGO DA.
-
AZKENIK, HEZKUNTZA SISTEMA MALGU ETA IREKIAREN ALDEKO APUSTUA EGITEN DUGU IBILBIDEEI DAGOKIENEZ, HALA, PERTSONA BATEK ERABAKI BAT HARTU ONDOREN BERE ETORKIZUN AKADEMIKOA BIRBIDERATU ETA EGOKITZEKO AUKERA IZAN DEZAN, EZARRITAKO LEHENTASUN ETA PREMIEN ARABERA. HAU DA, HEZKUNTZA MAILA HERMETIKOAK FINKATUKO DITUEN EREDUA, PROPOSATUKOAREN MODUKOA, ARBUIATZEN DUGU.
-
-
Ikasleen arteko, eta haiekiko, komunikazio proposamena
IKESLEENGANAKO ETA IKESLEEN ARTEKO, BERE ORDEZKARIEN ETA UNIBERTSITATEAREN ARTEKO KOMUNIKAZIO BEHARREN PROPOSAMENAREN GAINEAN LANTZEKO LANTALDEA SORTZEA HITZARTZEN DA.
HURRENGO BILERA:
MARTXOAK 8, BILBOKO IITUE-AREN IKASLE KONTSEILUKO BILERA GELAN
PARTE ARTU NAHI DUENAK HONEKIN KONTAKTUAN JARTZEKO HEMEN EGIN DEZALA. -
Zeregin larriak
-
Galde eskeak
Akordioen akta behera kargatu (pdf, 159 Kb)