OINARRIAK (Netbook)
- Lehiaketa honen helburua UPV/EHUko Ikasle Kontseiluaren zale egitea da, Facebook eta Twitter sare sozialetan eta unibertsitatean euskaraz ikasteak balio erantsia duela adieraztea.
- UPV/EHUko Ikasle Kontseiluaren Facebook-eko profileko zale egin eta "Zergatik da ona euskaraz ikastea?" galderari erantzunez parte hartuko du lehiaketan erabiltzaileak.
- Twitter-en @ehu_ikasleak perfilaren zale egin behar zara eta ondorengo galderari erantzun: Zergatik da garrantzitsua euskaraz ikastea? Eta gehitu #EHUnEuskaraz hashtag-a.
-
Promozio honetan parte hartzeko erabiltzaileek hainbat ezaugarri beteko dituzte:
- EHUko Ikasle Kontseiluaren orriaren zalea izatea http://www.facebook.com/ikaslekontseilua
- 17 eta 30 urte bitartekoa izatea.
- Saria NETBOOK bat izango da, profilaren lagun egiten zareten guztien artean zozketatzeko.
- Parte hartzeko epea: uztailaren 15etik abuztuaren 15era.
- Erantzun ezegoki eta lekuz kanpokoak bidaltzen dituzten erabiltzaileak zozketatik kanporatuak izango dira.
- Zozketa abuztuaren 20an burutuko da ausazko zenbakien sistema erabiliz egingo da. Saridun bat aterako da soilik.
- Zozketako egunean, EHUko Ikasle Kontseiluko tabloian argitaratuko da irabazlearen izena.
- Saria irailean emango zaio irabazleari, baina aldez aurretik UPV/EHU-ko Ikasle Kontseiluko arduradunak jarriko dira kontaktuan irabazlearekin eta jakinaraziko diote saria nola jaso behar duen.
- Saria jasotzeko saridunak NANa eskuan eraman beharko du eta Facebook-eko izena izengoiti bat bada, bere kontuan sartu beharko da, bera dela irabazlea baieztatzeko.
- Gardentasuna begi bistakoa izan dadin, sariduna argazki bat ateratzera derrigortua egongo da, EHUko Ikasle Kontseiluko sare sozialetan argitaratzeko.
- Oinarri hauek UPV/EHUko Ikasle Kontseiluak Facebook-en duen profilean eta webgunean argitaratuko dira. www.ehu.eus/ikasle-kontseilua
Oinarriak deskargatu (pdf, 56 KB)