Legebiltzarreko Mintegia

Info_seminario_presentacion

Legebiltzarraren funtzionamenduari buruzko mintegi teoriko-praktikoa

UPV/EHUko Ikasle Kontseiluak, ikasleen prestakuntza hobetzeko konpromisoa betetze aldera, gure herrialdeko erakunde garrantzitsuenetako baten ezagutzan sakontzeko mintegi teoriko-praktikoa egiteko proposamena egin zion Eusko Legebiltzarrari 2012an.

Iradokizun horren emaitza gisa eta, Legebiltzarra ados agertu zenez, aipatutako mintegia martxoaren 13an, 14an eta 15ean egingo da, erakunde horren egoitzan. Mintegian azalduko diren gaien artean daude, besteak beste, herritarrek parte hartzeko moduak, kontrolaren funtzioa eta erakundeak duen bultzada funtzioa. Horrez gain, aurrekontuen legearen prozedura berezia ere irakatsiko da; parte hartzaileek, gainera, 2013ko aurrekontuei egindako osoko zuzenketei buruzko debatea ikusi ahalko dute, baita azken eguneko kontrol saioa ere.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsulta itzazu gure programa eta diru-laguntzak jasotzeko baldintzak.

HAUTATUTAKO PERTSONEN ZERRENDA (pdf, 287 Kb) (UPV/EHUko Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko errektoreordearen Erabakia)

AKATSEN ZUZENKETA (pdf, 201 Kb)

PARTE HARTZAILEEN BEHIN BETIKO ZERRENDA (pdf, 88 Kb)