Kontseiluburuei gutuna 2013
Leioan, 2013ko maiatzaren 27an
Presidente agurgarria,
Lehenik eta behin, jakinarazi nahi dizut kultural jarduerak egiteko laguntzen deialdia ireki dela.
UPV/EHUk atzeratu egin ditu unibertsitateko aurrekontuen onespena, eta, beraz, laguntzen deialdiaren bidalketa ere atzeratzea beahrtuta ikusi dugu gure burua, bai Ikastegiko Ikasle Kontseiluei, bai Unibertsitate Elkarteei zuzendutakoak.
UPV/EHUko Ikasle Kontseiluak 2011ko urriaren 27an Ikasle Kontseiluko laguntzak arautzen duen araudia onartu zuen. Ondoren, 2013ko maiatzeren 21ean, asambladak honen aldaketa batzuk onartu zituen parte-hartze prozesu bat gauzatu ostean. Aldaketa esanguratsuak daudenez, eta honetan interesa izanez gero Ikasle Kontseiluarekin harremantean jartzea, eta araudia eta honen eranskinak eskatzea eskatzen dizuegu. Gure web orrialdean aurkituko duzu beharrezko informazioa.
Edozein duda izanez gero, jakin ezazue Ikasle Kontseiluarekin harremanetan jar zaitezketela ikasle.kontseilua@ehu.es edo 94 601 2448 telefonoaren bitartez.
Sentitzen dugu atzerapena. Adeitasunez, agur.
Sin.: Jon Insausti Maisterrena
UPV/EHUko Kultura Arduraduna
Gutuna deskargatu (pdf, 131 Kb)