Info_derechos_linguisticos

Hizkuntz eskubideak

Unibertsitateko kideei eskubide hauek aitortzen zaizkie:

  • Hizkuntza ofizialetako edozeinetan jardutea.
  • Hizkuntza ofizialetako edozeinetan izatea harre¬manak UPV/EHUko organoekin.
  • Irakaskuntzako programazioan zehaztutakoaren arabera aukeratutako hizkuntza ofizialean ikastea eta ebaluazio probak hizkuntza horretan egitea.
  • Ikerlanak hizkuntza ofizialetako edozeinetan egin, argitaratu eta defendatzea.

Ikasleek honako hizkuntz eskubide hauek izango dituzte:

  • Nolanahi ere, eskaintza elebiduna izanik, euskarako taldea ez egoteagatik gaztelaniako taldean matrikulatu behar duen ikasleari ebaluazio-probak euskaraz egiteko eskubidea bermatuko zaio.
  • 5. eta 6. epaimahaiek kontuan izan beharko dute elebitasuna ebaluazioa euskaraz egin ahal izango dela bermatzeko xedez.
  • UPV/EHUk GRALa autonomia erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan idatzi eta defendatzeko eskubidea bermatuko du.