UPV/EHUko Ikasle Kontseilua

UPV/EHUko Ikasle Kontseilua

UPV/EHUko Ikasle Kontseiluak ikasle guztiak ordezkatzen ditu, bai unibertsitate-organoetan, bai erakunde eta elkarte publikoen eta pribatuen aurrean. Ikasle Kontseilua Batzarrak osatzen du, eta Batzarrak, beste egiteko batzuen artean, burua aukeratzekoa du. 2024ko apirilaren 9tik, UPV/EHUko Ikasle Kontseiluko lehendakaria Iñigo Ugedo Vicario da.

 

UPV/EHUko Ikasle Kontseiluak hainbat forotan ordezkatzen ditu ikasleak:

Batzorde paritarioa

Batzorde Paritarioan ordezkari-kopuru bera dute Errektoretza Taldeak eta UPV/EHUko Ikasle Kontseiluak, eta haiek osatzen dute batzordea. Burua ikasleen errektoreordea da. Bilera horietan zein gai jorratuko diren, nork joan behar duen zehazten da.

Batzorde honen arauak Ikasleen Arautegian jasota daude.

Protokoloa, ikasleen gaietarako batzorde parekidearen funtzionamendurako (pdf, 61 Kb)

Estatuko Ikasle Unibertsitarioen Kontseilua

Estatuko Ikasle Unibertsitarioen Kontseilua Ikasleen Estatutuari buruzko Errege Dekretuaren bitartez sortu eta 2011ko apirilaren 5ean eratu zen. Burua Unibertsitateko goi-mailako hezkuntzan ahalmena duen Ministerioko titularra da.

Kontseiluan Estatuko unibertsitate guztietako ordezkariak daude, eta jakintza-arloaren araberako batzordeetan antolatuta dago. Gainera, hainbat batzordetan eta erakundetan ikasleen ordezkariak izendatzeko organo arduraduna da.

Gehiago jakin nahi baduzu, sar zaitez Kontseiluaren webgunean.