Info_movilidad_universitaria

Unibertsitate-mugikortasuna

UPV/EHUko Ikasle Kontseilutik beti defendatu dugu unibertsitatera joateko aukera bermatzeko alderdi hauek ere bermatu behar direla: ekonomikoki ordaintzeko modukoa den etxebizitzari lotutako politika, eta gure beharren araberako garraioa. Zehazki, garraio-politikan, honen alde egiten dugu: garraio publikoa indartu behar da, baina garraio-aukera hori ez daukatenei ere erantzun bat eman behar zaie. Horregatik, UPV/EHUko Ikasle Kontseilutik, 2011. urtearen amaieran, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak horri buruzko jarrera har zezan bultzatu genuen.

Guk proposatuta, Gobernu Kontseiluak onetsi egin zuen unibertsitate-garraioaren egoerari buruzko txostena eskatzea (pdf, 44 Kb), neurri zehatzekin, garraio-politika iraunkorra bultzatzeko. Azken finean, hau proposatu genuen: UPV/EHUk erantzuna ematea garraio publikorik ez daukaten eta nahitaez garraio pribatua erabili behar duten ikasleei.

Egindako txostena (pdf, 10,4 Mb) kontsulta dezakezue. Txosten horrek azterlan bat azaltzen du, baina, garrantzitsuena, hauxe da: UPV/EHUko Ikasle Kontseiluak lortu egin zuen UPV/EHUko Errektore Taldeak neurri hauek abian jartzeko konpromisoa hartzea: