Ikasleei, irakasle eta ikertzaileei eta administrazio- eta zerbitzu-langileei zuzendutako bidaiari askorentzako ibilgailuen azterlana egitea Bizkaiko Campusean.
Bidaiari askorentzako ibilgailuen aurretiazko erregistroa ezartzea. Emaitzen arabera eta behin-behinean (Leioako Ekialdeko Aparkalekua funtzionatzen hasi arte), ibilgailu-mota horientzako plazak gaitzea Irakasleen Unibertsitate Eskolako aparkalekuan edo campuseko beste alde batean.
Bidaiari askorentzako ibilgailuentzako 120 plaza gordetzea etorkizunean egingo den Leioako Ekialdeko Aparkalekuan.