Info_asociaciones_inscritas

Izena emandako elkarteak. Arautegi berrira egokitzea

Ikasleen Arautegia

XEDAPEN OSAGARRIA.- Izena emandako elkarteak.

     Arautegi hau indarrean sartzen den egunean Elkarte Publikoen Erregistro batean izena emanda dauden baina 52. artikuluaren a) eta b) letretan adierazitakoa betetzen ez duten elkarteek UPV/ EHUko Elkarteen Erregistroan izena emateko eskatu ahal izango dute, baldin eta 5 kide, gutxienez, UPV/EHUko ikasleak badira. Halakoetan, UPV/EHUko elkarte gisa izena ematen dutenean, "UPV/ EHUko atala" adieraziko da, berariaz, eta kasuan kasuko elkartearen jarduerak UPV/EHUko ikasle diren elkartekideek gauzatzen dituztela ulertuko da.

XEDAPEN IRAGANKORRA.- Elkarteak araudira egokitzea.

     Gaur egun UPV/EHUn jarduten duten elkarteek sei hilabeteko epea izango dute, arautegi berrira egokitzeko, Arautegi hau indarrean sartzen den egunetik. Horretarako, aipatutako dokumentuak aurkeztu beharko dituzte Ikasleen Errektoreordetzan. Adierazitako epea igarotakoan Arautegi honetara egokitu ez badira, UPV/EHUko ikasleen elkarte izateari utziko diote.

 

OHARRA: Jakinarazten zaie egun UPV/EHUn diharduten ikasle elkarte guztiei, zabaldu egin dela arautegi berrira egokitzeko epea.
Epe hori 2013ko apirilaren 15 arte luzatu da. (UPV/EHUko Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko Errektoreordearen ERABAKIA)
  (pdf, 173 Kb).