Esther Cruz Iglesias
Ikerlaria
-
Didaktika eta Eskola Antolakuntza Saila
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea (Gipuzkoako Campusa, Donostia) -
Telefonoa: (+34) 943 01 5948
-
Posta elektronikoa: esther.cruz@ehu.eus
-
Web helbideak:
Gaur egun:
Esther Cruz Iglesias (Soraluze, 1974) UPV/EHUko Pedagogian Doktorea da (2016) eta Valentziako Unibertsitatean Ikasketaren Zailtasunen Esku –Hartzeko Masterra egin du. Didaktika eta Eskola Antolakuntza Departamentuko Irakasle Atxikia da eta Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Gizarte Hezkuntza, Pedagogia eta Psikopedagogiako Graduetan irakatsi du.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide-heziketako eta Hizkuntzen irakaskuntzako irakasleen prestakuntzaren Unibertsitate Masterrean eta Gizarte eta Hezkuntzako Eremuen Ikerketa Unibertsitate Masterrean irakasten du.
Gaur egun Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Pedagogiako Practicumeko koordinatzailea da.
Hezkuntzarako Laguntza zerbitzuarekin irakasle taldeak koordinatzeko bultzatzeko ehundu proiektuan parte hartu du eta asken urte hauetan ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordetzarekin UPV/EHUko zeharkako gaitasunen definitzeko Zeharsare proiektuan laguntzen du.
11 ikerketa-proiektutan parte hartu du erlazionatutak , alde batetik, irakasleen konpetentzien garapenarekin eta, bestetik, ikasketa – zerbitzuaren bidez inklusiozko jardueretan parte hartzen duten ikasleen konpetentzien garapenarekin. Indexatutako 6 aldizkarietan argitaratu du, esate baterako, Tendencias pedagógicas, Pixel-bit, Revista de Innovación en Docencia universitaria, Revista Digital de Investigación en Docencia Universitaria eta RIEJS, horretaz aparte, hainbat liburu kapitulu argitaratu ditu graduen garapen curricularrean irakaskuntza taldeen koordinazioarekin lotutakoak.