Aitor Media Urrutia
Formakuntzako ikerlaria
-
Didaktikaren eta Eskola Antolakuntza Saila
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea (Gipuzkoako Campusa, Donostia). -
Pedagogian graduatua (2018) eta Masterra Gizarte eta Hezkuntzako Eremuen Ikerketan (2019), biak Euskal Herriko Unibertsitatean.
Gaur egun:
Egun doktorego ikaslea da Eskola, Hizkuntza eta Gizartea programaren baitan eta UPV/EHUn ikertzaileak prestatzeko kontratu bat du.
Horrez gain, Didaktika eta Eskola Antolakuntza saileko zein IkasGura ikerketa taldeko partaide ere bada eta bertan unibertsitateko irakasleen formakuntzaren inguruan ikertzen du. Ildo horretan, Itziar Rekalde Rodríguezek eta Esther Cruz Iglesiasek zuzendaritzapean egiten ari den doktore tesiaren izenburua “UPV/EHU ikasten duen unibertsitatea. Irakasleen gaitasun akademikoa garatzen: behar formatiboen analisia eta formakuntza programen ebaluazioa” da.
IKDGAZtE proiektuko talde motorrean parte hartu izan du (2017-2019) eta UPV/EHUko Hezkuntzaren Museoan lan egin du Ikertzaile Kontratatu gisa (2019-2020).