BANNER_PORTAL_EMPLEO

PASO_DE_AUXILIAR_A_DOCTOR

zea

Doktoreak zerrenda osagarritik doktoreen zerrendara igarot

Lehenengo argitaratze data: 2023/07/28

UPV/EHUko Irakasleen Ordezkoen Zerrendak Osatzeko eta  Gestionatzeko Arautegiak (2022ko maiatzaren 18ko EHAA) honako hau xedatzen du 2. artikuluan: 

“Era berean, arlo jakin bateko zerrenda osagarrian dagoen izangairen batek doktore titulua lortzen badu eskariak aurkezteko epea behin bukatuta, titulua aurkeztu ahal izango du eta zerrenda nagusian sartu. Horrelakoetan, izangai hori jatorriz zerrenda nagusian zeuden doktore tituludunen atzean egongo da, eta ez da puntuaziorik berrikusiko zerrenda eguneratu arte.” 

PROZEDURA, URRATSEZ URRATS 

1.- Lan poltsa osagarriak puntuatuta egon behar du; interesdunak, hortaz, zerrendan ezarritako gutxieneko puntuazioa edo handiagoa izan behar du lan poltsan sartu ahal izateko. 

2.- Interesdunak doktore titulua eskuratzea.    

3.- Interesdunak eskaera egin behar dio IRIen arloko errektoreordeari, eta doktore izaera egiaztatu behar du, kasuan kasuko tasak ordaindu ondoren ematen den titulu edo ziurtagiria aurkeztuta. 

4.- Interesdunak lan poltsan sartzeko ezarritako baldintza espezifikoak bete behar ditu (doktoregoari dagokion titulazioaren arloetakoak edo bestelakoak). 

5.- Interesduna azken postuan sartuko da doktoreen lan poltsan (une horretan dagoen ordenaren arabera, ezarritako gutxieneko nota eta balizko doktore berriak kontuan hartuta). 

6.- Doktoreen lan poltsan sartzeko eskari bat baino gehiago badago, UPV/EHUko erregistroan jasota dauden bezala ordenatuko dira izangai berriak, hau da, doktoreen lan poltsan sartzeko egin diren eskaeren hurrenkera berean. 

ESKAERAK

Lehenik eta behin, begiratu zure poltsa puntuatuta dagoen eta baduzula “Gainditzeko gutxieneko nota”.

Gero, begiratu ea zuri dagokizun doktore poltsak zerbait zehaztuta daukan “Doktore tituluaren jakintza arloa” eremuan edota “Zerrendan sartzeko baldintza bereziak” eremuan.

Behin hori guztia kontuan hartuta, eskaera egin behar duzu https://egoitza.ehu.eus/eu/registro-electronico gunera joanda. “Jasotzailea/Destino” eremuan zehaztu, lehenengo eta behin “Irakasle-Ikertzaileen Arloko Errektoreordetza / Vicerrectorado de Personal Docente e Investigador ()” eta, ondoren, “Deialdi Eta Lehiaketen Atala / Unidad de Convocatorias y Concursos (U02000368)”.

Unibertsitatearen erregistrora bertara ere joan zaitezke eskaria aurkeztera, baina horretarako hitz ordua eskatu behar duzu gune honetan: https://aurretiko-hitzordua.ehu.eus/hasiera/#

Eskaerarekin batera behin tasak ordainduta eskuratutako titulua edo ziurtagiri osagarria aurkeztu behar duzu, eta “Doktore tituluaren jakintza arloa” edota “Zerrendan sartzeko baldintza bereziak” eremuetan zerbait zehaztuta egonez gero, zehaztasun horiek egiaztatzeko beharrezko diren agiriak ere aurkeztu beharko dituzu.

Lan-poltsak - Behin betiko zerrenda