Eduki publikatzailea

Ikastegia, saila, jakintza arloa edo hizkuntza eskakizuna aldatzea

Lehenengo argitaratze data: 2024/03/08

IKASTEGIA, SAILA, JAKINTZA ARLOA EDO HIZKUNTZA ESKAKIZUNA ALDATZEA

Lanpostuen zerrendako aldaketen (ikastegia, saila, jakintza arloa edo hizkuntzaeskakizuna aldatzea) eragin data lauhilekoaren hasiera izango da. Horrela, aldaketa horietakoren bat egin nahi duten sailek eskaera bidali beharko dute, 11. Eranskina betez eta kontuan izanik aldaketen eragin-data:

  • 2024ko urtarrilaren 8tik 31ra bitartean (biak barne), eragin data 2024ko irailaren 1etik aurrera izango duten aldaketen kasuan.
  • 2024ko irailaren 2tik 27ra bitartean (biak barne), eragin data 2025eko otsailaren 1etik aurrera izango duten aldaketen kasuan.

Sail batek bere plazen hizkuntza eskakizuna aldatu nahi badu lanpostuen zerrendan, aldaketaren justifikazio txostena erantsiko dio eskaerari