Integrazioak eta berritzeak
Lehenengo argitaratze data: 2024/12/12
INTEGRAZIOAK ETA BERRITZEAK
Unibertsitate irakasle titularren kidegoan sartzea eskatu ahal izango dute unibertsitate eskolako irakasle katedradunen plaza batean dauden pertsonek, aintzat harturik Unibertsitate Sistemari buruzko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren (USLO) 11. Xedapen Gehigarria (1). Horretarako noiznahi bidali ahal izango dute eskaera.
Kidego horretan sartzeko eskatu ahal izango dute unibertsitate eskolako irakasle titularren plaza batean dauden pertsonek, baldin eta ANECAren akreditazioa badute unibertsitate irakasle titularraren figurako, aintzat harturik Unibertsitate Sistemari buruzko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren (USLO) 11. Xedapen Gehigarria (2). Horretarako noiznahi bidali ahal izango dute eskaera, egiaztagiria erantsita.
USLOren bosgarren xedapen iragankorrak (7) honela dio: Quienes estén contratados/as como Colaboradores/as con carácter indefinido, posean el título de Doctor/a o lo obtengan tras la entrada en vigor de esta ley orgánica y reciban la evaluación positiva a que se refiere el artículo 82.a), accederán directamente a la figura de Profesora o Profesor Permanente Laboral, en sus propias plazas. Pertsona horiek beren kontratuak berritzea eskatu ahal izango dute, eskaera noiznahi bidalita eta egiaztagiria erantsita.