Eduki publikatzailea

Irakasle agregatuen, irakasle titularren eta ikertzaile doktore iraunkorren plazak

Lehenengo argitaratze data: 2024/12/12

IRAKASLE AGREGATUEN, IRAKASLE TITULARREN ETA IKERTZAILE DOKTORE IRAUNKORREN PLAZAK.

Oro har, sailek urtarrilaren 7tik 31ra (biak barne) egin ahal izango dituzte eskaerak (11.erankina) irakasle atxiki edo laguntzaile doktore plazak irakasle agregatu edo irakasle titular bihurtzeko, baita irakasle agregatu plazak irakasle titular bihurtzekoak ere, lan eskaintza publiko batean barne har daitezen. 

Gainera, salbuespenez, sailek noiznahi egin ahal izango dituzte eskaerak irakasle atxiki edo irakasle doktore plazak irakasle agregatu edo titular plaza bihurtzeko, baldin eta horiek betetzen dituzten irakasleak bitarteko irakasle izan badira edo UPV/EHUn ordezkapenak egin badituzte gutxienez 10 urtez (kasu horretan, arduraldi partzialean egindako denbora zenbatuko da, hainbanaketarik gabe), eta plaza hori hurrengo LEPean sartu nahi badute (LEP24, 3. lehentasun blokea). Horrelakoetan akreditatutako langilearen kontratua bitartekotasun kontratu bihurtuko da, dagokion prozesua martxan jarri bitartean.

Sailek ikertzaileak egonkortzeko plazak sortzea eskatu ahal izango dute (Ramon y Cajal programan, ministerioak aitortutako bikaintasun programetan edo ministerioko ikertzaileak egonkortzeko programetan parte hartzen duten ikertzaileak, baldin eta I3 3 edo R3 egiaztagiria badute), 10. eranskina betez, urtarrilaren 7tik 31ra bitartean (biak barne).