Irakats ahalmena handitzea edo txikitzea
Lehenengo argitaratze data: 2024/12/12
IRAKATS AHALMENA HANDITZEA EDO TXIKITZEA
Sail batek eskatu nahi badu bere irakats ahalmena aldatzea (plaza berriak sortuta, 10. eranskina), lanpostuen zerrenda aldatzea (lanaldia handituta edo txikituta) edo plaza iragankorrak finkatzea (11. eranskina), 2025eko urtarrilaren 7tik 31ra bitartean egin beharko du (biak barne), dagokion eranskina beteta.
Gainera, ezohiko moduan eta USLOra egokitzeko, noiznahi onartuko dira zuzkidura berrien eskaerak, ikasturte honetan eta, 2025/26, 2026/27 eta 2027/28 ikasturteetan erretiroagatik behin betiko libre geldituko diren plazen kargura (nahitaezko erretiroengatik edo erretiro-konpromiso bat egoteagatik).