Eduki publikatzailea

Lanpostu iraunkor hutsen aldaketa, behin betiko bajagatik

Lehenengo argitaratze data: 2024/12/12

BEHIN BETIKO BAJAGATIK HUTSIK DAUDEN PLAZA FINKOEN IZAERA ALDATZEA

Sailek eskatu beharko dute behin betiko bajagatik (erretiroa, ezintasuna, heriotza, borondatez uko egitea, etab.) hutsik dauden irakasle finkoen plazen (unibertsitateko, katedrak, irakasle osoak, unibertsitateko irakasle titularrak, irakasle agregatuak, ikertzaile doktore iraunkorrak edo bestelako kategoriak desagertutakoak) izaera aldatzeko, gaur egun hutsik daudenak edo plazak okupatzen zituzten titularrek 2025eko abenduaren 31 baino lehen hutsik utziko dituztenak, aintzat hartu gabe plaza horiek ordezkapen bidez bete diren ala ez.

Plaza hutsen izaera aldatzea eskatzen ez bada (ordezkapen bidez beteak egon arren), baliabidearen beharrik ez dagoela ulertuko da, eta amortizatutzat hartuko da plaza.

Eskaerak berekin ekar dezake aldatzea plaza berriaren ikastegia, lanpostua, jakintza arloa edo hizkuntza eskakizuna.

Plazen izaera aldatzea eskatzeko epea 2025eko urtarrilaren 7an hasi eta 31n amaituko da (biak barne). 11. eranskina bete beharko da, eta ezinbestekoa izango da entrega datan sailaren eta ikastegiko batzarraren aldeko txostena edukitzea.

Bigarren epe bat zabalduko da apirilaren 29tik maiatzaren 30era, gerora sortutako bajentzat.   

Gainera, ezohiko moduan eta USLOra egokitzea errazteko, noiznahi onartuko dira zuzkidura berrien eskaerak, 2025/26, 2026/27 eta 2027/28 ikasturteetan erretiroagatik behin betiko libre geldituko diren plazen kargura [ikus zirkular honen hirugarren puntua].