Eduki publikatzailea

EPE 2024 - OHARRA (ZERRENDAK)

Lehenengo argitaratze data: 2024/07/18

OHARRA

2024ko LEP - ZERRENDAK

Unibertsitateko Irakasleen Batzordeak (UIB), uztailaren 12ko bileran, onartu zuen ondoren aipatzen diren irizpideei jarraitzea zehazteko 2024. urteko lan eskaintza publikoan aterako diren irakasle agregatu eta titularren kategorietako plazak. Hauek dira irizpideak:

Erreferentziako datan (2024ko irailaren 15a) bete beharreko baldintzak:  

  1. Plaza iraunkor bat betetzeko akreditazioa izatea (irakasle kontratatu doktore, agregatu edo titular izateko akreditazioak).
  2. Gutxienez bi urteko antzinatasuna izatea erreferentziako datan irakasle atxiki edo irakasle laguntzaile doktore gisa, edo bost urtekoa (arduraldi osoari dagozkionak) unibertsitate publikoko irakasleen beste kategoria batean.
  3. Kategoria hauetako plaza edo lanpostu bat betetzea arauz UPV/EHUn:

3.1 Irakasle laguntzaile doktorea edo irakasle atxikia UPV/EHUn.

3.2 Unibertsitateko edo unibertsitate eskolako irakasle lankideen kategoriako lan kontratudun IRI iraunkorra, ikertzaile doktore iraunkorra, edo irakasle agregatua.

3.3 Unibertsitateko edo unibertsitate eskolako irakasle lankideen kategoriako lan kontratudun IRI ez‑iraunkorra, edo desagertzear dagoen beste kategoria analago batekoa.

3.4 80.2 artikuluaren araberako ordezkoa edo bitarteko lan kontratuduna, irakasle atxiki edo irakasle laguntzaile doktoreen kategoriako plaza bat arauz bete duena UPV/EHUn, aipatutako kategorian guztira eman daitekeen denbora tartean.

Aipatutako irizpideak betetzen dituzten pertsonak blokeka lehenetsiko dira, modu honetara:

0. Modu ofizialean aitortutako desgaitasunen bat daukaten irakasleak.

1. Irakasle atxiki edo irakasle laguntzaile doktore moduan eman dezaketen denbora tartea agortu duten bitarteko langileak.

2. Unibertsitateko edo unibertsitate eskolako irakasle lankideak eta desagertzear dauden bestelako kategoria analagoetakoak.

3. Irakasle atxiki edo irakasle laguntzaile doktoreen kategoriako plazetan gutxienez hamar urte eman dituzten irakasleak, bai bitarteko moduan bai ordezkoak egiten (kasu honetan ez da aplikatuko arduraldi partzialari dagokion zati proportzionala), baldin eta lortu berri badute [2024/09/01] irakasle laguntzaile doktoreen kategoriako plaza bat.

4. Irakasle titularren kategoriako plaza bat bete nahi duten irakasle agregatuak eta ikertzaile doktore iraunkorrak.

5. Irakasle atxikiak (LOSU aurreko kontratuak).

6. Irakasle laguntzaile doktoreak (LOSU).

Bloke bakoitzaren barruan:

  1. Lehentasuna izango dute irakasle titular izateko akreditazioak, lan kontratudun irakasle iraunkor izateko akreditazioen aurretik, bi azpibloke osatuz (Titularra/Agregatua).
  2. Ondoren azpibloke bakoitzeko zerrendako kideak ordenatuko dira, kontuan hartuta UPV/EHUn emandako zerbitzu urteak (X) ‑kasu honetan ez da aplikatuko arduraldi partzialari dagokion zati proportzionala‑, eta akreditazioaren antzinatasun urteak (Y) (titular izateko akreditazioarena lehenengo azpiblokean eta edozein motatako irakasle iraunkor izateko akreditazio zaharrenaren bigarren azpiblokean), formula honi jarraituta:

PUNTUAZIOA = 0,75 X + Y

Aurreikusitako datak:

  • Behin-behineko zerrendak argitaratzea: 2024ko iraila
  • Behin betiko zerrenda: 2024ko urriaren 31

Akreditazioak bidaltzea:

Zerrendan egon nahi baduzu, aipatutako irizpideak betetzen badituzu eta irakasle iraunkor izateko akreditazioa baduzu (irakasle kontratatu doktorea, agregatua edo titularra), bidali zure akreditazioa helbide honetara: gestion.vicer.pdi@ehu.eus (aurretik egin ez baduzu).