LINEAS-ESTRATEGICAS

Egitekoa eta helburuak

Ekonomia Publikorako Institutua interes publikoko erakundea da, eta 1981. urtean sortu zen, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) mendeko Unibertsitate Institutu gisa (MA bidez onartua, 1984eko otsailaren 10ean). Bere egoitza Leioako Campusean egon zen 1997ko maiatzaren 30era arte, eta egun hartan Bilboko Campusera (Sarriko) lekualdatu zen.

Ekonomia Publikorako Institutua interes publikoko erakundea da, eta 1981. urtean sortu zen, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) mendeko Unibertsitate Institutu gisa (MA bidez onartua, 1984eko otsailaren 10ean). Bere egoitza Leioako Campusean egon zen 1997ko maiatzaren 30era arte, eta egun hartan Bilboko Campusera (Sarriko) lekualdatu zen.

Bere helburu nagusiak honako hauek dira:

  • Ekonomiaren arloko ikerketen normalizazioan laguntzea, Euskadin.
  • Pertsonal kualifikatua graduondoko mailan prestatzeko lankidetzan jardutea (masterrak eta doktoregoa).
  • Ekonomia Analisiaren ahalmena zabaltzea.
  • Erakunde publiko nahiz pribatuekin lankidetzan jardutea, Ekonomia Publikoaren arloan sortutako arazoen planteamenduan eta horien konponbidean.

Áreas científicas

Intereseko Zientzia Arloak

  • Zientziaren Arloa (1):  EKONOMIA-ZIENTZIAK
  • Zientziaren Arloa (2):  ESTATISTIKA
  • Zientziaren Arloa (3):  MATEMATIKAK

INVESTIGACION

Ikerkuntza

EPIren ikerkuntza-lanak, aipatutako helburuak lortzeko xedea duenak, EPIko kide iraunkorren jarduera indibiduala eta taldekoa biltzen du, eta, gauzatzen da, batetik, Erakunde Publikoek beren deialdi orokorren bidez finantzatutako Ikerketa Proiektuetan -oinarrizkoak eta aplikatuak-, eta, bestetik, erakunde publiko nahiz pribatuen enkarguz egindako lan espezifikoetan.

Era berean, EPIk biltzarren, topaketen eta mintegien antolakuntzan parte hartzen du, bai estatuan bai nazioartean. 1997. urtera arte, EPIk argitaratzen zuen  SEEDS (Southern European Economic Discussion Series); laneko dokumentuen bilduma bat, Ekonomia Teorikoko Hego Europako Elkarteko (ASSET) ikertzaileek egindakoa. EPI elkarte horretako bazkide sortzailea da.

ASISTENCIA-TECNICA

Laguntza teknikoa

EPIren laguntza teknikoa horren premia duten erakunde publiko edo pribatu guztiei eskaintzen zaie, eta haiek planteatutako arazo zehatzak konpontzeko laguntza ematen du, Institutuaren interes arloen barruan. Diktamenak egiten, mintegiak eta ikastaroak antolatzen, eta abar gauzatzen da, eta agerian geratu da bizia eta aldakorra dela Institutuko jardueren testuinguruan.

DIFUSION

Hedapena

EPIk hausnarketa teorikoen emaitzak gizartean hedatzeko eginahala egiten du, eta hurbileko zientzia arloetan lanean diharduten ikertzaileekin ezagutza trukatzen saiatzen da. Horretarako, hedapen-jarduera hauetan parte hartzen du:

  • Ikastaroak eta mintegiak: EPIk ikastaro monografikoak antolatzen ditu, bai bere ekimenez bai erakundeetako ekimenetan parte hartuz.
  • BILTOKI, lanerako dokumentuak: IEPk lankidetzan dihardu  BILTOKI izeneko lanerako dokumentuen argitalpenean (nahi izanez gero, ikus  hemen). Dokumentu horiek Institutuko kideen eta hurbileko sailetakoen ikerketak hedatzeko balio dute. (Oharra: 1996. urteaz geroztik argitaratutako ale guztiak lehen adierazitako helbidean eskura daitezke; 1996 baino lehen argitaratutako aleen laburpena baino ez dago, ordea).
  • SEEDS:  "Southern European Economics Discussion Series" izeneko dokumentu saila EPIk argitaratu zuen 1999. urtera arte, ASSET elkarterako (Association of Southern European Economic Theorists). Sail horren helburua ASSETeko kide ikertzaileen laneko dokumentuen zabalkundea egitea zen. Argitaratutako azken dokumentua 174. zenbakia izan zen.
  • Monografiak: parte hartzen duen lan edo proiektuei buruzko monografiak argitaratu ohi ditu EPIk (ikus  argitalpenak).