Kokalekua
Nola iritsi
Zeure ibilgailuan
Programatu zure GPSa, 43.27224,-2.958437 koordenadak sartuta. Kontuan hartu ez dela erraza institutuaren inguruan aparkatzea eta TAO dagoela (ordaindu beharreko denbora mugatuko aparkalekua).
Bilboko erdialdetik
Metroa da aukerarik onena. Hartu Santurtzi edo Plentziako norabidean doan edozein metro. Sarrikoko geltokian jaitsi beharko duzu. Bestela, hiri-autobusen (Bilbobus) hainbat lineak geltokiak dituzte Sarrikon.
Abandoko tren-geltokitik
Izen bereko metro estazioa dago azpian (1. Linea: Abando). Hartu Santurtzi edo Plentziako norabidean doan edozein metro. Sarrikoko geltokian jaitsi beharko duzu.
Termibuseko autobusen azken geltokia
Irteeraren ondoan duzu San Mameseko Metroaren sarrera. Bertatik, bi geltoki bakarrik daude Sarrikora iristeko (Santurtzi edo Plentziako norabidean).
Loiuko aireportutik
Hartu Bizkaibuseko A3247 linea (ordu erdiro ateratzen da), Bilboko erdialdean dagoen Moyua Plazara joateko. Hara iritsita, metroa har dezakezu Sarrikoraino. Azkarrago iristeko, Taxia har dezakezu (20 euro inguru).