Redes-GPBP
FOLLETO_GPBP
Finantza-Merkatuak eta Banka Pribatua berezko masterreko liburuxka
Finantza Merkatuak eta Banka Pribatua Masterrak, Enpresa Institutua-Enpresari Aplikatutako Ekonomiaren Institutuak (UPV/EHU) antolatua, prestakuntza integrala eskaintzen du finantza merkatuetan, aktiboen kudeaketan, banku pribatuan eta finantza aholkularitzan. Gainera, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak (CNMV) akreditatu du Aholkularitza Jarduera garatzeko gaikuntza emateko.
Programaren xedea da sektoreko profesionalik onenak prestatzea, dinamikoak izateko, analisirako gaitasuna edukitzeko eta ezagutza teoriko eta praktiko handiak eskuratzeko, gero eta zorrotzagoa den finantza-sektorera zuzentzeko eta egokitzeko trebetasunak eta gaitasunak lortzeko.
Masterra modulu egiturarekin planteatzen da, eta aukera dago modu intentsiboan egiteko edo hori osatzen duten unibertsitate espezializazioko tituluak banan-banan egiteko; hala, ikasleen egoera profesionaletara eta pertsonaletara egokitu daiteke.
Finantza Merkatuak eta Banka Pribatua Masterrak asmo handiko programa eta maila altuko prestakuntza garatzen ditu honako esparru hauetan: arriskuen, merkatuen eta produktu eratorrien datuak aztertzea eta modelizatzea; zorroen kudeaketa; inbertsio alternatiboak (private equity, hedge funds eta lehengaiak); finantza aholkularitza eta gizartearekiko arduratsua den inbertsoa (ESG); eta, horretarako, finantza sektorearen erronkak eta joerak gehitzen ditu, irakasleen eta gure inguruko finantza-erakunde nagusietako profesionalen eskutik.