Emilio Soldevilla jaunari omenaldia, Enpresa Ekonomiaren Garapen eta Ikerketarako Emilio Soldevilla Fundazioarekin elkarlanean, 2015ko abenduaren 18an.
Lan-Orientabide eta Birgizarteratze Profesionaleko Ikastaroa. Enpresen Kudeaketaren Masterrean Graduatutakoen Elkartearekin lankidetzen, eta BFAk finantzatua, Lan-Orientabide eta Birgizarteratze Profesionaleko ikastaro bi eman dira Kudeaketa eta Marketingeko Masterretako ikasle eta ikasle ohientzat, ALDALANek emanak.
Gizarte Ekonomia Jardunaldiak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Lan Sailburuordetzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Ekonomia Zuzendaritzarekin elkarlanean. Emandako bi mintegiak ondorengoak izan dira:
Enpresa-finantziaziora sarbidea: OINARRI, S.G.R., 2015eko apirilaren 27an.
Gizarte Ekonomiako enpresen eraketa eta egunerako kudeaketa, 2015ko maiatzaren 4ean.
Ekintzailearen Eguna, gazteen ekintzailetasunaren inguruko jardunaldia, Bilbao Valley, ZITEK UPV/EHU eta MBAe3 UPV/EHUrekin batera, 2015eko azaroaren 20an.
Ikerketa herraminten inguruko mintegia. "Qualitative data analysis: strategies for conceptual development and theory generation", Marie Hélène Parék emana, 2015eko ekainaren 11 eta 12an.
Ikerketa praktiken komunitateen antolakuntza, Prestakuntza eta Ikerkuntzarako Unitate (PIU) den Enpresa Zuzendaritza eta Lurralde eta Gizarte Gobernamenduarekin eta Finantza Ekonomia II Sailarekin batera, EAEIko kide guztiei eta antzeko unibertsitate sailei irekia:
"Antecedentes de la adopción de energía verde por el consumidor residencial", Patrick Hartmann eta Vanessa Apaolazak aurkeztua, 2015eko martxoaren 24an.