Enpresa zuzendaritza, Ezagutza eta Berrikuntzako doktorego programaren helburua da ikasleei prestakuntza ematea ikerketa egiteko enpresa zuzendaritzan, erakundeei buruzko ezagutzan eta enpresaren berrikuntzaren kudeaketan.
Programaren ikerketa ildoak enpresari begira daude nabarmenki. Ezaugarri hori daukan programa bakarra da UPV/EHUn. Hona hemen ildoak:
- Finantzak, finantza informazioa eta nazioartekotzea
- Gobernua, ezagutza eta portaera ekintzailea
- Merkatuak eta berrikuntza
- Antolakuntza berritzailea eta pertsonak
- Eskualdeko politika eta marketin publikoa
- Erabakiak hartzea eta hautaketa soziala
Doktorego programan, lehendabizi, UPV/EHUn enpresaren ekonomiaren arloko prestakuntzaz eta ikerketaz arduratzen diren hiru egiturak daude, hau da, Finantza Ekonomia I (Enpresen Kontabilitatea eta Administrazioa) saileko, Finantza Ekonomia II (Enpresa Ekonomia eta Merkaturatzea) saileko, eta Enpresari Aplikaturiko Ekonomiaren Institutua.
Gainera, Ekonomia Aplikatua I saileko, Ekonomia Aplikatua IV saileko eta Soziologia eta Gizarte Langintza saileko irakasleek ere parte hartzen dute, enpresaren ekonomiatik gertuko arloetan ikertzen dutenak. Era berean, Europako hainbat unibertsitatetako ikertzaileek, Mexikokoek eta Corporación Tecnológica Tecnaliakoek ere badihardute programan.
Ficha de Grado
Arduraldi partziala
Iraupena: 5 - 8 ikasturte
Eskainitako plazak: 9
Gutxi gorabeherako prezioa: 219 €/mailako
Ficha de Grado
Arduraldi osoa
Iraupena: 3 - 5 ikasturte
Eskainitako plazak: 3
Gutxi gorabeherako prezioa: 301 €/mailako
Harremanetarako
Kontsulta akademikoak: amaia.maseda@ehu.eus
Kontsulta administratiboak: direccionempresarial.doke@ehu.eus
Iradokizunak eta eskaerakIkerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeak | Ikerketa lerroak |
---|---|
Berrikuntza eta Merkatuak |
|
Berrikuntza eta Pertsonak |
|
Ezagutza eta Finantzak |
|