IdeoLit & Enlight
IdeoLit ikerketa-taldeak aktiboki parte hartzen du ENLIGHT unibertsitate europarraren hainbat proiektu eta jardueratan. 2023-2024 ikasturteaz geroztik, "ENLIGHT Research Seminar on Cultural Transfer and Sustainability" ikerketa-mintegia antolatzeaz arduratzen da, Erasmus+ Connecting Cultures programa trinko konbinatuaren esparruan (Blended Intensive Programme, BIP). Ikastaro hori ENLIGHT Teaching & Learning Conference 2024an saritu dute, Tartuko Unibertsitatean.
IdeoLit & Enlight 2025
"Connecting Cultures: Sustainability, Travel, Translation & Migration" ikastaroa Erasmus+ programa trinko konbinatua da (Blended Intensive Programme, BIP), ENLIGHT, UPV/EHU eta beste bederatzi unibertsitate (Galway, Uppsala, Gent, Groningen, Göttingen, Bratislava, Tartu, Bordeaux, Bern) biltzen dituena.
Ikastaroaren lehen zatia online egiten da martxoan eta apirilean, eta bigarrena, berriz, aurrez aurre, maiatzaren erdialdean, astebetez, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Letren Fakultatean, Gasteizen.
Europako hainbat unibertsitatetako hogeita hamar bat ikaslek eta nazioarteko hainbat adituk parte hartuko dute, Euskal Herriko hainbat eragile soziokulturalek planteatuko dizkieten erronkei irtenbideak bilatzeko.
Tartuko Unibertsitateko ENLIGHT Teaching & Learning Conference 2024an saritua, ikastaroa erronketan oinarritutako hezkuntza praktikara eraman nahi duen berrikuntza pedagogikoaren adibide bat da (Challenge Based Education, CBE). UPV/EHUko CBE i3lab laborategi iraunkorrak ikastaroa laguntzen du.
Ikastaroari buruzko xehetasun gehiago nahi izanez gero, kontsultatu ENLIGHTren webgunea eta ikusi lehen edizioaren laburpen-bideoa ENLIGHTren YouTube kanalean.