Call for Papers - Trantsizioak literaturan / Literaturak trantsizioan
Vitoria-Gasteiz, Letren Fakultatea, UPV / EHU, 2025ko urtarrilaren 15-17
Trantsizioaren kontzeptua –alegia hasiera eta amaiera duen une historikoa, bi mutur horien artean gauzatzen den garai zehatz eta esanguratsu gisa definitzen eta mugatzen den aro historikoa– oraindik ere gogoeta sistematiko baten beharrean dago Cristina Moreiras-Minorren arabera (2011). Richardek (2001) trantsizioa, izen propio bihurtzen denean, denborazko arrazoiaren nominalizazioa dela dioen arren, oro har, bi garairen arteko iragaitearen arrazionalizazioa da, aurreko eta ondorengo baten artekoa. Iragaite hau linealki modu sinesgarrian eta birmoldaketaz beteta azaltzen da. Etapa iheskorra da, desagertu egingo dena, indar bereziz azaleratzen den beste etapa baten aurretik doana, nahiz eta bestalde zerbaiten amaiera bezala ere sentitzen dena ziur, iragan baten hondamendia eta oraindik marrazteke dagoen etorkizun baten sorrera dakarren amildegi gisa.
Interesatzen zaiguna trantsizioak dakarren kolapso historikoa da, une historiko batetik besterako aldaketaren paisaia, batez ere kolapso hau literatura- eta kultura- dokumentu bihurtzen den heinean. Hain zuzen ere, garai baten amaierari, amaiera horren inguruko esperientziari, narrazioari eta irudikapenari buruzko hausnarketa artikulatzen duten dokumentu literarioetan jartzen dugu arreta. Halaber honek guztiak garai berrirantz urratsak ematea esan nahi du, berritasuna edo/eta aurreko garaiaren suntsipena dakarrelarik. Zirrikitua, aldaketaren, ziurgabetasunaren eta kontraesanaren garaia, jasotako herentziari aurre egiteko unea da, legatua beste zerbaitetan bilakatzeko unea, etorkizunerako norabide bat baino gehiago dakartzan promesa, legatu batek ez baitu irakurketa potentzial bakarra, Derridak (1995) dioen bezala: legatua inoiz ez da unibokoa eta naturala, baizik eta interpretaziorako erronka da, argitu beharreko sekretu gisa planteatuz. Ondarea maila afektibo, subjektibo, politiko eta ideologikoetan interpretatzea, deszifratzea eta berrinterpretatzea da gure intesen ardatzetako bat.
Trantsizioa interesatzen zaigu ibilbide historiko, kolektibo eta gizabanakakoan, bizitzako ala literaturako ibilbidean, aldaketa-garai gisa ulertuta. Aldaketa-garai honetan ezagutza berriak, epistemologia berriak eta bizitza eta esperientzia ulertzeko modu
berriak sortuko dira. Bilakaera horrek, aurreko etapara aldentzen denak eta etorkizunaren promes gisa proposatzen denak, sortzen ari diren diskurtsoei, iruditeri berriei, esperientziaren adierazpen berriei, nortasun indibidual eta sozial berriei bide ematen die, eta era berean tradizio guztiei eragiten die. Horregatik, hain zuzen ere, IdeoLit: Literatura dokumentu historiko gisa ikerketa-taldeak antolatutako kongresu hau garai klasikotik gaur egunera arteko literatura aztertzen duten ikertzaile guztiei zuzenduta dago, betiere trantsizio kontzeptuarekin lotuta.
- Trantsizio Pertsonalak/Gizabanakoaren Trantsizioak:
- Hazkuntza, coming of age edo Bildungsroman
- Genero trantsizioak (Trans errealitateak)
- Haurtzaroa; nerabezaroa; helduaroa; zahartzaroa; heriotzarekiko harremana (norberaren ala besteen heriotza eta gizabanakoarengan eragina)
- Kontzientzia-hartzea/kontzentzian aldaketa
- Kolektiboen transtsizioak:
- Trantsizio politikoa: erregimen aldaketak eta ondorioak hainbat eremutan
- Trantsizio sozialak: iraultzak, gizarte mugimenduak, etab.
- Eremu afektiboan eta familia eta komunitate eremuan aldaketak
- Ekologia: klima-hondamendiari eta kolapsoari aurre egiteko egitura-aldaketak, deshazkundea, energía trantsizioa
- Trauma kolektibo batek zeharkatzen dituen gizarteen trantsizio-prozesua
- Teknologia Trantsizioa: adimen artifiziala (AA), posthumanismoa
- Literatura Trantsizioak:
- Generoan edo forman Trantsizioa: literatura generoak eta literatura formak agortu edo berriak agertzea
- Trantsizio estetikoa: korronte estetikoetan hausturak, aldaketak
- Gaietan Trantsizioak: testuinguru historikoari lotuta, trantsizio une hori irudikatzen duten gai berrien agerpena
- Trantsizio konparatista: ildo berriak irekitzea, iraganarekin apurtzen duten begirada berriak
Bibliografia:
Derrida, Jacques (1995): Espectros de Marx: el Estado de la deuda, el trabajo del duelo y la nueva internacional, Madrid: Trotta.
Jameson, Fredric (2000): Las semillas del tiempo, Madrid: Trotta.
Moreiras-Menor, Cristina (2011): La estela del tiempo. Imagen e historicidad en el cine español contemporáneo, Madrid-Frankfurt am Main: Iberoamericana-Vervuert.
Rancière, Jacques (2006): Política, policía, democracia, Santiago de Chile: LOM.
Resina, Joan Ramon (ed.) (2000): Disremembering the Dictatorship: The Politics of Memory in the Spanish Transition to Democracy, Amsterdam: Rodopi.
Richard, Nelly y Alberto Moreiras (eds.) (2001): Pensar en la posdictadura, Santiago de Chile: Cuarto Propio.
Ricoeur, Paul (1980): “Narrative Time”, Critical Inquiry 7, 1 (On Narrative), otoño, pp. 169-190.
Subirats, Eduardo (2002): Intransiciones. Crítica de la cultura española, Madrid: Biblioteca Nueva.
Vilarós, Teresa M. (1998): El mono del desencanto. Una crítica cultural de la transición española (1975-1993), Madrid: Siglo XXI.