Luis Rojas Marcos Honoris izendatzeko ekitaldia

Luis Rojas Marcos
2014ko maiatzaren 9a
Neurozientziak
Medikuntza eta Odontologia Fakultatea
José Guimon Ugartechea
Bere bikaintasun akademiko eta ikertzaileagatik, eta bere osasun kudeaketagatik. Azken alor horretan egin du bere ibilbide profesionalaren zati handi bat: New Yorkeko Psikiatria Sistemako zuzendari izan zen 1982tik 1992ra bitartean; Osasun Mentaleko, Alkoholismoko eta Droga Mendekotasuneko arduradun gorena izan zen 1995era arte, eta, ordutik 2002ra artean, New York hiriko Ospitale Publikoen Sistemako presidente. Psikiatriako katedraduna da New York Universityn. Han, psikiatriaren eta osasun publikoaren alorrean, nabarmentzekoak dira elebitasunari buruz eginiko ikerketa klinikoak, Estatu Batuetako aldizkari zientifiko onenetan argitaratu direnak (esaterako, Archives of General Psychiatry eta American Journal Psyquiatry, inpaktu indize handienak dituztenak).
2013/12/19