kudeaketa txostena deskargatu

Kudeaketa txostena

KUDEAKETA TXOSTENA

1. PRESTAKUNTZA

1. Prestakuntza dual zabala eta nazioartekoa izatea, irakaskuntza metodologia berritzaileak izango dituena eta euskal gizartearen beharrei erantzungo diena, kanpoko ebaluazio erakundeek onartutako emaitzen bidez.

1.1. Ikastegiei laguntzea, beren tituluetarako aipamen duala eta/edo nazioarteko aipamena lor dezaten eta irakaskuntza metodologia aktiboak ezar ditzaten.

  • Bi titulu gehiagok lortu dute Unibasq-ek emandako nazioarteko zigilua. Interesa zuten ikastegiei laguntza eman zaie, kalitatearen, kudeaketa akademikoaren eta berrikuntzaren arloetatik.

1.2. Jarduerak antolatzea, graduko eta masterreko tituluetan zigilu duala lortzeko prozesuan ikastegiek garatutako jardunbide egokiak ezagutzera emateko.

  • Bi jardunaldi antolatu dira, aipamen duala duten tituluak edo ibilbideak eskaintzen dizuten ikastegietako ordezkariekin.

1.3. Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) graduko tituluen indarguneak eta hobekuntza arloak aztertzea, eta lehen txostena egitea.

  • Graduko Batzordearen testuinguruan, indarguneak eta hobekuntza arloak biltzen dituen lehen txostena prestatu da. Baliagarria izango da lehenengo barne gogoeta bat egiteko eta beste unibertsitate eta eskaintza batzuekiko lehiaren zaintza areagotzeko beharra hautemateko.

1.4. Graduko tituluen emaitzak aztertzeko lan talde bat finkatzea, eta graduko titulu berrien inplementazioa baloratzea, euskal gizartearen beharrak aintzat hartuta.

  • Lan taldeko kideak definitu dira (Graduko Batzordearen adarretako ordezkariak, ikasleen ordezkari bat, Kalitatearen eta Ebaluazio Instituzionalaren arloko zuzendaria eta Antolakuntza Akademikoko Kudeaketaren ordezkari bat, ikastegiekin komunikatuta lan egingo dutenak), baita haren zereginak ere (eskaeraren jarraipena, tituluen egoera eta emaitzak, eta  lehiaren zaintza).

1.5. Erakunde akreditazioa duten ikastegien kopurua areagotzea.

  • Letren Fakultateak erakunde akreditazioa lortu du, eta horrela, UPV/EHUko 20 ikastegietatik 13k dute dagoeneko akreditazio hori. Gainerako ikastegietan, lan egutegi bat ezarri da hurrengo bi ikasturteetarako, aldez aurretik aukerako barne ebaluazio bat sartuta (KEIZek egingo duena) KBBSren ziurtapen bisita prestatzeko.

1.6. IKD GAZtE programa zabaltzea eta sendotzea, hainbat titulutako ikasleen arteko lana errazteko moduan.

  • Osasun egoera dela eta, 2020-2021 ikasturtean ezin izan da egin IKD GAZtE programa. Ostera, hainbat lan saio egin dira, eta horien bidez, titulu mailako beste esperientzia batzuk ezagutu eta horien gainean gogoeta egin da, eta erreferentzia gisa erabiliko dira, 2021-2022 ikasturterako programaren diseinua berriz formulatzeari begira.

1.7. Ikaskuntza esperientzia berritzaileak garatzea, gizarte eta ekonomia eragileen lankidetzaz ENLIGHT Aliantzaren esparruan.

  • GAIAk, Tecnaliak eta DIPCek hainbat erronka definitu dituzte ENLIGHTen gai enblematikoen inguruan (Osasuna, Digitalizazioa, Klima Aldaketa, Energia Trantsizioa & Ekonomia Zirkularra, eta Ekitatea) maila askotako ikasleek landu ditzaten ikaskuntza metodologia berritzaileen bidez (PBL, erronketan oinarritutako ikaskuntza…).

2.  Zeharkako gaitasunei buruzko prestakuntza sustatzea, bereziki sormenari, lidergo gaitasunari, ekintzailetzari eta kulturartekotasunari, prestakuntza praktikoari eta hizkuntzei dagokienez. Berdinen arteko ikaskuntza mekanismoak bultzatzea, zeharkako gaitasunak garatzeko.

2.1. Berdinen arteko ikaskuntza mekanismoak bultzatzea, egokitzapen beharrak asetzeko eta ikasle berrien integrazio akademikoa, soziala eta pertsonala eta zeharkako gaitasunen garapena errazteko (BAT programa, Berdinen arteko tutoretza…).

  • BAT programaren testuinguruan 133 ikaslek (% 71 emakumeak, % 29 gizonak)   tutore gisa parte hartu dute, eta lehen mailako 1.436 ikaslek jaso dute tutoretza hori 13 ikastegietan eta 2 ataletan. Hamar ikaslek (% 60 gizonak, % 30 emakumeak, % 10 ez-binarioa) parte hartu dute Bat Motor Taldean, eta horren helburua da aurreko ikasturteetako ikasle tutoreek beren ezagutzak eta esperientziak hurrengo ikasturtean rol hori bereganatuko duten ikasle berriei transmititu ahal izatea, prestakuntza ikastaroetan.Hiru online (EGelaPi) prestakuntza saio antolatu dira, campuseko bana, ikasle tutore berrientzat, eta saioetan, BAT Motor Taldeko ikasleek eta BAT programaren koordinazioan eskarmentua duten irakasleek hartu dute parte.

2.2. Sormenari, lidergo gaitasunari, ekintzailetzari eta kulturartekotasunari lotutako zeharkako gaitasunak ikasleengan bultzatzeko prestakuntzari buruzko eskaintza areagotzea irakasleen artean.

  • HELAZek antolatutako UIPP ikastaroen 2021eko ekaineko deialdian, zeharkako gaitasunei buruzko bi ikastaro eman ditu, eta Nazioarteko Harremanetako bulegoak kulturarteko gaitasunen inguruko ikastaro bat eskaini du, online formatuan Parte hartzea oso ona izan da guztietan.

3. Erronketan oinarritutako ikaskuntza programa bateratuak garatzea, ENLIGHT partzuergoko kide diren unibertsitateekin, ikasleen mugikortasuna errazteko eta areagotzeko.

3.1. ENLINGHT zuzendaritza sortzea, Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordetzaren barruan.

  • ENLIGHTerako zuzendaritza sortu da.

3.2. Pertsona giltzarriak prestakuntza eta berrikuntza arloetan sartzea; besteak beste, ENLIGHT proiektuaren lan taldeetan, etorkizuneko baterako programen oinarriak finkatzeko.

  •   Gaur-gaurkoz, ikasleen, irakasle-ikertzaileen eta AZPko langileen kolektiboetako eta EUSKAMPUS Fundazioko 42 pertsona ari dira lanean ENLIGHT egitasmoan. 

3.3. Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuaren (HELAZ) ikerketan oinarritutako eta erronketara bideratutako barne prestakuntza programa bat abiaraztea.

  • Ikaskuntza kooperatiboari buruzko barne mintegi bat antolatu da, HELAZen, «Research base Learning» ardatz hartuta. HELAZen zuzendaritza taldeko bi kide prestakuntza bat egiten ari dira «Unibertsitateetan hezkuntza aldaketa egiteko lidergoa» gaiari buruz, UPV/EHUn garapen akademikorako eredu propio bat sortzeko.

3.4. ENLIGHT Europako Unibertsitateko kide diren 9 unibertsitateen artean baterako prestakuntza programak diseinatzea eta garatzea.

  • Hainbat programa labur ari dira diseinatzen ENLIGHTen erronka enblematikoen inguruan (Osasuna, Digitalizazioa, Klima Aldaketa, Energia Trantsizioa & Ekonomia Zirkularra, eta Ekitatea), eta 2021-2022 ikasturtean jarriko dira martxan.

4. Euskampus-Bordele Mugaz Gaindiko Campusa eta atzerriko beste unibertsitate batzuekiko harremanak sendotzea, baita Graduondokoen Latinoamerikako Sarea ere.

4.1. Ikastegiei hiru Erasmus Mundus berri sortzen laguntzea; horietako bitan, Euskal Herriko Unibertsitatea izango da koordinatzailea, eta, laugarren  Erasmus Mundusaren kasuan, zehazki DataSciencekoan, beharrezkoak diren kudeaketa lanak egitea, Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordetzaren lankidetzaz, Erasmus Mundus hori ENLIGHT esparruan kokatzen baita.

  • Erasmus Mundus masterren kopurua mantentzen da; horietako 3 berriak izango dira 21/22 ikasturterako. Era berean, Erasmus Mundus bi master proposamen aurkeztu zaizkio Europako Agentziari (EACEA-2021eko deialdia). Horietako bat Enlight proiektuaren testuinguruan kokatzen da, eta UPV/EHU unibersitate Koordinatzailea da batean, nahiz bestean.

5. Gradu eta graduondoetan euskarazko irakaskuntza areagotzea eta finkatzea. Lanbide masterretan euskarazko ikasteko aukera bermatzea.

5.1. Euskararen III. Plan Gidaria (2018-2022) garatzen jarraitzea.

•  Euskararen III. Plan Gidarian agertzen diren 15 adierazleetan helburuak lortu dira.

5.2. Euskarazko ikasmaterialaren prestakuntza, egokitzapena eta dibulgazioa bultzatzea, baita euskaraz egindako Gradu Amaierako Lanak (GRAL) eta Master Amaierako Lanak (MAL)

  • Irakasle/ikerlariei euskaraz idatzitako irakasmaterialak sortzeko prestakuntza emateko hizkuntza prestakuntzarako plana 2020 onartu (2020-09-24  eta deialdia ireki zen programa guztietarako lehen aldiz eta nahiz eta hobekuntza ikastaroetan parte-hartzaile kopurua erdira jaitsi den ikasmaterialei dagokienez, aurreko ikasturtean baino bi argitalpen gehiago egin dira, guztira, 61.

5.3. Lehenetsitako arloen diagnostikoa egitea eta plan bat garatzea, graduan euskarazko nahitaezko irakasgaien eskaintza areagotzeko.

  • UPV/EHUko graduetako 2020/21 ikasturteko euskarazko eskaintzaren betetze-maila neurtu da UPV/EHUko Euskararen III Plan Gidarian ezarritako hizkuntza ereduen arabera eta euskaldundu gabe dauden derrigorrezko irakasgaiak identifikatu eta plan bat aztertzen ari gara irakasgai hauen kopurua jaisteko.

5.4. Euskaraz osorik eman daitezkeen graduondoko tituluen eskaera identifikatzea.

  • Graduondoko ikasketen artean lanbide masterrak euskaraz osorik eman daitezkeen graduondokoen artean lehentasuna identifikatu da eta plan bat prestatzeari ekin diogu aukera hau lantzeko.

5.5. Jarduerak sustatzea euskararen erabilera handitzeko unibertsitateko bizitzako esparru guztietan.

  • Euskararen erabilera sustatzeko ekimen guztiak abiarazi dira (Euskaraldia, Aktibatu, Jendeaurrean Erabili, Hikamizka, besteak beste) eta parte hartzea arrakastatsua izan da.

5.6. Unibertsitatearen berezko jarduerak osorik euskaraz egiteko dauden oztopoak hautemateko eta konpontzeko modua sistematizatzea.

  • Euskaraz burutu ezin diren jarduera akademikoak euskaraz egin ahal izateko hainbat baliabide eskaini dira, hala nola Itzultzaile eta Interpretazio Zerbitzuak eta ondorioz hauek euskaraz egin ahal izan dira: UPV/EHUko  104 bilera instituzionaletan, 28 Doktore tesi defentsatan eta 11 irakasle plaza lehiaketetan.

5.7. Euskaraz eman daitezkeen lanbide graduondokoen eta masterren ikasgaiak identifikatzea.

  • Eskainitako 11 gaitasun master aztertu dira, eta euskaraz emandako 6 identifikatu dira. Gainerakoetan euskaraz eman daitezkeen irakasgaien eskaintza pixkanaka areagotzeko lanean hasi gara.

6.  Graduetan eta graduondokoetan hirugarren hizkuntza batean ikasteko aukera indartzea eta areagotzea, eta ingelesezko tituluak bultzatzea, atzerriko ikasleak erakartzeko, bereziki ENLIGHT partzuergoan hartutako konpromisoen esparruan.

6.1. Graduko eta graduondoko tituluen nazioartekotzea bultzatzea.

  • Graduko tituluei dagokienez, hainbat prestakuntza ikastaro eman dira ingelesez irakasleentzat, eta TOPTULTE azterketa antolatu da, irakasleek irakaskuntza ingelesez emateko beharrezkoa den akreditazioa eskuratzeko. Era berean, ikasleei atzerriko hizkuntzetako akreditazioak lortzeko erraztasunak eman zaizkie, unibertsitateko ikasleentzako azterketak antolatuta. Graduondokoari dagokionez, ingelesezko 14 irakasgai sartzea aurreikusten da, eta Bordeleko Unibertsitatearekin batera unibertsitate arteko berezko master bat proposatzeko izapideak hasi dira.

6.2. Atzerriko hizkuntzen eskaintza akademikoa areagotzea eta berrantolatzea.

  • Graduko titulazioetan, Eleaniztasun Planaren barruan atzerriko hizkuntzetan ematen diren irakasgai kopuruak % 3a igo dira 20/21 ikasturtean. Masterretan, 13 master ofizial eman dira erabat ingelesez, eta guztira 428 irakasgai eskaini dira hizkuntza horretan.

6.3. Graduondokoen II. Plana zehazteko prozesua hastea, lan batzordeak sortuz, me metodologia proposatuz eta lehen zirriborroa eginez.

  • Aurretiko fase bat egin da: aurrez aurreko 3 jardunaldi egin dira 3 campusetan, nazioartekotzeari, lurraldearekiko loturari eta administrazio prozesuei buruz, hurrenez hurren. 15 ikastegitako 48 pertsonak hartu dute parte, 19 lan taldetan banatuta.

7. Etengabeko prestakuntza sustatzea, aurrez aurrekoa nahiz onlinekoa, euskaraz eta gaztelaniaz, hura eskatzen duten gizarte eragileekin koordinatuta.

7.1. Ikastegiek campusetako eskaintza akademikoa areagotzeko egindako ekimenak bultzatzea eta babestea.

  • Arlo estrategikoetan titulu berriak ezartzeko aukera aztertzen ari gara.

7.2. Lurralde historiko bakoitzean egindako ikastaroen antolakuntza Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Uda Ikastaroen Fundazioarekin koordinatzea.

  • 136 uda ikastaro egin dira, hiru campusetan, erakunde publiko eta pribatuekin elkarlanean.

7.3. Etengabeko prestakuntza estrategia baterako oinarriak diseinatzea.

  • Gaur egungo eskaintza eta haren kudeaketa aztertu dugu, malgutasun handiagoa emateari begira, egungo gizartearen denbora eta beharretara egokitu dadin: online eta euskarazko eskaintza areagotzea; arauen eta burokraziaren oztopoak gutxitzea; eta lankidetzan aritzea unibertsitatearen barruko nahiz kanpoko eragileekin. Horretarako, hainbat bilera egin dira, besteak beste, Unibasq-ekin.

8. Online prestakuntza eleaniztuna bultzatzea, arreta berezia jarrita euskaraz, ingelesez eta frantsesez emandako prestakuntzan, eCampusaren bidez irakaskuntza zerbitzuak areagotuz.

8.1. Irakasleei erraztasunak ematea, ikastaro eleaniztunak eta akreditazio probak egin ditzaten.

  • Irakasleentzako, Campusetan antolatu diren ikastaroez gain, 9 online ikastaro eskaini dira ingelesez eta 196 irakasleek hartu dute parte. Ingelesez irakaskuntza emateko ziurtagiriak dituzten irakasle kopuruak gora egin du: 1356 irakasle 2021eko uztailaren 15ean.
  • Era berean, hizkuntza ikastaroak eman dira hiru campusetan, ingelesez eta euskaraz. Frantseseko, italierako eta txinerako ikastaroak era eskaini dira.

8.2. Online formatuko ikasketetan bultzatu beharreko gaitasun digitalak zehaztea.

  • EUEBren bidez, estatuko beste 56 unibertsitaterekin batera eta Europako Batzordearen laguntzarekin, unibertsitateko irakasleen gaitasun digitalen maila neurtzeko proiektu batean parte hartu dugu: hainbat jakintza arlotako, genero eta kategoria profesionaleko 113 irakaslek erantzun zioten galdetegiari. Emaitzetan oinarrituta, prestakuntza ekintzak ezarriko dira, irakasleen gaitasun digitalak indartzeko.

9. Ebidentzia egiaztatuko hezkuntza berrikuntzako erreferenteak izatea.

9.1. Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuak (HELAZ) gidatutako lan talde bat sortzea, azken urteetan abian jarritako hezkuntza berrikuntzako programek irakasleen eta ikasleen emaitzetan izandako eragina aztertzeko.

  • Lan talde bat eratu da, Eragin programaren inpaktua aztertzeko. HELAZen zuzendariak, Antolakuntza Akademikoko gestio aholkulariak (datuen bilketa koordinatzen du) eta programa horri buruzko doktorego tesia amaitzen ari den aditu aholkulari batek osatzen dute taldea.

9.2. IKD i3 Laborategiaren lehen deialdiaren emaitzen azterketa espezifikoa egitea, indarguneak eta hobetzeko eta hazteko arloak hautemateko.

  • Honako hauek egin dira: bilerak IKD i3 Laborategiaren bi deialdietako proiektuetako koordinatzaileekin; inkesta bat lehen deialdiko koordinatzaileei; eta, iradokizunak eta proposamen osagarrien bilketa, programaren ikasgela birtualaren foroan. Analisiaren emaitzaren arabera, hurrengo deialdirako hobekuntzak txertatuko dira.

10. Garapen Jasangarrirako Helburuei (GJH) –hala nola genero berdintasuna, euskara, euskal kultura, klima aldaketaren aurkako borroka eta energia berriztagarrien sustapena– lotutako gradu eta master amaierako lanak bultzatzea.

10.1. GRALen eta MALen defentsarako matrikula inprimakietan tarte bat uztea, ikastegien lankidetzaz, lanaren ekarpena zer GJHri egiten zaion adierazteko.

  • Zehaztu denez, prestakuntza ekintza bat egin behar da, ikastegien lankidetzaz, eta eremu berriak sartzeko egokitzapen bat, GAUR aplikazioaren GRALak eta MALak kudeatzeko erabilitako tresnan, informazioa biltzeari begira. Ekintza hori 2021-2022 ikasturtera atzeratu da.

10.2. Erronkei bideratutako diziplina anitzeko GRALak gehiago bultzatzeko bideak aztertzea, arrakasta izan duten beste ekimen batzuk eredutzat hartuta, hala nola Ocean i3 eta Fórmula Student Bizkaia i3.

  • Diziplina anitzeko GRALak bultzatu dira hainbat programaren bidez, hala nola Campus Bizia Lab eta Gaztenpatia. Modalitate berri bat diseinatu da IKD i3 Laborategiaren hurrengo deialdian GRAL mota horiek bultzatzeko.

10.3. UPV/EHUko Ikasleen Kongresua antolatzea eta GRALek GJHei egindako ekarpena agerian uzten jarraitzea.

  • Honako hauek antolatu dira: UPV/EHUko Ikasleen III. Kongresua, formatu presentzialean eta telematikoan hiru campusetan; Campus BiziaLab jardunaldia «GRAL/MALak UPV/EHUren jasangarritasunaren alde» izenburupean; eta «GRALetan garapen jasangarrirako Agenda 2030 integrazioari» buruzko online ikastaroak.

11. Nazioarteko mugikortasuna ikasle guztien artean zabaltzeko eta errazteko ekintza inklusiboak ezartzea: mugikortasun birtualak eta konbinatuak (mugikortasun fisikoa + aldi birtuala) eta iraupen laburrekoak, eskaera prozesua sinplifikatuz.

11.1. Unibertsitateko kolektiboen mugikortasuna bultzatzea, deialdi espezifikoen bidez, mugikortasun horien aitortzari bereziki erreparatuz.

  • Atzerriko unibertsitateetan eta UPV/EHUn egonaldiak egiteko 46.000 euro baino gehiago eman dira, doktorego tesiak baterako tutoretzan egiteko 10 laguntzetan banatuta, eta 70.000 euro baino gehiago 24 laguntzetan banatuta, Latinoamerikako ikasleei laguntzeko UPV/EHUn egindako egonaldietan.
  • Graduko zein graduondoko ikasleentzako deialdiak argitaratu dira 2020- 2021 ikasturtean baina Covid-19a dela eta mugikortasuna egin duten ikasle kopurua jaitsi egin da programa guztietan % 50 inguru. Irakasle-ikertzaile eta AZPko langileei dagokienez, 2020/2021rako esleitutako mugikortasunetatik %88 bertan behera gelditu dira eta 6 irakasle-ikerlariek egin ahal izan zuten mugikortasuna.

11.2. Egiturak eta zerbitzuak mugikortasun programen kudeaketa premietara egokitzea, Erasmus Without Paper ekimenari bereziki erreparatuta.

  • EWP ekimeneko jarraibideei jarraituz, Akordio Akademikoak (OLAk) online kudeatu ahal izateko UPV/EHU Dashboard plataforma garatu da. Erakunde arteko hitzarmenak (IIAk) online kudeatu ahal izateko plataforma ere garatzen ari da eta 2022ko otsailerako prest egotea espero da.

11.3. Gradurako mugikortasun programa konbinatuak (birtualak eta fisikoak) eta graduondorako mugikortasun laburragoak antolatzea, ikasle guztiei mugikortasun aukera handiagoak emateko.

  • Graduko ikasleei Enlight-en baitan antolatutako lehenengo Blended Intensive Programme-an (BIP) parte hartzeko egitura sortzen ari gara eta BIPetan eta graduondorako mugikortasun laburrak egiteko deialdia prestatzen ari gara.

11.4. Ikasle bisitarientzako harrera zerbitzua hobetzea.

  • Ikasle bisitariei harrera emateko Help Centerrak aurreko urteetan bezala ireki ziren ikasle bisitarientzako. Gainera, Bilboko Gobernuaren Ordezkariordearekin lanean hasi gara ikasle bisitariek, haien artean Erasmus Mundus masterretara etortzen direnak, bisa lortzeko izaten dituzten arazoak konpontzeko irtenbide bat aurkitzeko. Ikasle bisitarientzako hizkuntza eta kultura ikastaroak antolatu dira online, gaztelaniaz zein euskaraz baina ikasle gutxiago etorri direnez, % 55 jaitsi da parte hartzea.

11.5. Ikasle bisitariak hartzeko Buddy programa finkatzea, eta ikasle horientzako harrera eta orientazio saioak antolatzea.

  • Buddy programa propioa duten ikastegiek kudeatu zituzten buddyez gain, Nazioarteko Harremanetako Bulegoak 53 ikasle bisitariei eskaini zien buddye baten laguntza. Covid-a dela eta % 66 jaitsi da buddyen eskaera, atzerritar ikasle gutxiago jaso baitira. Ikasle bisitarien harrerari buruz, Welcome Day-ak, modu birtualean antolatu ziren, bata irailaren 28an eta bestea otsailaren 2an bakoitzean 100 ikasleetatik gora parte hartu zutelarik.

12. Ikasleek erabilitako tresna informatikoen (GAUR, eGela, BBC…) erabilera eguneratzea eta sinplifikatzea, bereziki gailu mugikorretan.

12.1. Graduko eta masterreko ikasketak egiteko unibertsitatera sartzeko aplikazio berri bat garatzea, gailu mugikorretatik erabili ahal izango dena.

  • Graduko ikasketetara sartzeko aplikazioa osatu da. Masterreko ikasketak hurrengo ikasturtean sartuko dira.

12.2. Erasmus programaren barruan Online Learning Agreement abian jartzea, epe laburrean Erasmus programaren tramitazio digitala lortzeko (Erasmus Without Paper).

  • Online Learning Agreement-a kudeatzeko aplikazioa sortu da, eta probak egiten ari gara nazioarteko hainbat bazkiderekin, haren funtzionamendua egiaztatzeko. Bilerak antolatzen ari gara ikastegi guztietako mugikortasun koordinatzaileekin; gidak prestatu dira; eta, pertsona bat kontratatu dugu, modulua abian jartzen denean erabiltzaileen artean sor daitezkeen arazoak kudeatzeko.

13. Ikasleen enplegagarritasuna errazten duten baldintzak hobetzea.

13.1. Gure unibertsitatearen eta ehun sozioekonomikoaren arteko lankidetza babestea, hitzarmenen bidez.

  • Hitzarmenei dagokienez 40/2015 Legean ezarritakoa betetze aldera, aurreko hezkuntzarako lankidetza hitzarmenen baheketa bat egin da, erakunde eta enpresa publikoetan eta pribatuetan egindako praktikek, GRALek eta MALek lege estaldura egokia izan dezaten.
  • Curriculum prestakuntzarekin eta gaitasun bigunekin lerrokatutako programak sortzeari begira, erakunde publiko eta pribatuekiko akordioak sustatu dira, gure unibertsitateko tituludunei laneratzeko aukera gehiago eskaini ahal izateko.
  • 2020-2021 ikasturtean, hiru campusetan 51 hitzarmen sinatu dira, ehun sozioekonomikoaren hainbat eragilerekin eta enpresarekin. Datozen hilabeteetan beste 26 sinatzea aurreikusten da.

13.2. I. Enplegagarritasun Plana garatzea.

  • Planaren hiru ardatzetan (Bitartekaritza, Orientazioa eta Prestakuntza) txertatzen diren ekintzen garapena landu da, zeharkako gaitasunetan oinarritutako prestakuntza indartzeko, eta bultzatzeko bai enplegagarritasunerako orientazioa bai lan arlora errazago sartzeko bitartekaritza.

13.3. Hiru campusetan foru enpleguak antolatzen jarraitzea, ikasleen eta egresatuen laneratzea errazteko.

  • Gipuzkoako Campuseko eta Bizkaiko Campuseko enplegu foroak bertan behera geratu ziren, COVID-19ak eragindako mugikortasun murrizketengatik. Jasotako enplegu eskaintzak Enplegu Guneen atarietan argitaratu dira: 47 enplegu eskaintza, Gipuzkoan, eta 45 eskaintza, Bizkaian.
  • Arabako Campusean enplegu foru birtual bat egin da, Gasteizko Udalaren lankidetzaz. 55 enpresak eta 669 enplegu eskatzailek hartu dute parte (% 65 emakumeak, % 35 gizonak).

13.4. Ikasleen kopurua areagotzea bai erakundetan, enpresetan edo gure unibertsitateko zerbitzuetan egindako kualifikazio handiko praktiketan, bai inguruko enpresa eta erakundetan egindako GRALetan, MALetan eta doktorego tesietan.

  • Pandemiak eragindako zailtasunak gorabehera, eskainitako eta adjudikatutako plazen kopurua oso handia izan da. Zehazki, praktikak egiteko 9.993 plaza adjudikatu dira (% 67 emakumeak eta % 33 gizonak): % 68 curriculumekoak eta % 32 boluntarioak izan dira. Zehazki, 6.817 curriculum praktika egin dira (% 75 emakumeak, % 25 gizonak) 2.493 enpresa eta erakundetan, eta curriculumetik kanpoko 3.176 praktika boluntario (% 50 emakumeak, % 50 gizonak), 1.687 enpresa eta erakundetan.
  • Atzerrian praktikak egiteko Ikasle Praktikak programan, 24 pertsonak hartu dute parte ikasle gisa (% 79 emakumeak, % 21 gizonak), eta EPEZ programan, berriz, titulua duten 40 pertsona aritu dira (% 65 emakumeak, % 35 gizonak).

13.5. Jardueren katalogo bat diseinatzea, EHUalumni kolektiboaren enplegagarritasuna hobetzeko Prestakuntza Eskolaren bidez.

  • Gaur egun EHUalumnin 8.867 pertsona daude izena emanda (% 62 emakumeak, % 38 gizonak). 2020-2021 ikasturtean, 1.555 egresatuk eman dute izena; beraz, % 17,5eko igoera eman da.
  • Mentoring programan 57 bikotek hartu dute parte: 26 gizon gidari, 31 emakume gidari, 21 gizon gidatu eta 36 emakume gidatu.
  • Prestakuntza eskolari dagokionez, EHUalumni Sareak honako tailer hauek eskaini ditu: «Produktibitate pertsonala» 59 parte hartzaile (38 emakume eta 21 gizon); «LEAN tresnak» 30 parte hartzaile (13 emakume eta 17 gizon), «Kultura anitzeko protokoloa» 10 parte hartzaile (7 emakume eta 3 gizon), eta «Produktu zikloaren kudeaketa» ikastaroa, 18 parte hartzailerekin (7 emakume eta 11 gizon).
  • Cicerone programa bultzatu dugu. Gaur egun, 69 kolaboratzaile ditu 20 herrialdetan eta 5 kontinentetan (% 51 emakumeak, % 49 gizonak).

13.6. Enplegurako prestakuntza osagarriaren aurrez aurreko edo onlineko eskaintza areagotzea, ikasleen prestakuntza beharrari egokituta, eta gure unibertsitatearen zeharkako gaitasunen katalogoan jasotako gaitasunen garapena areagotzea.

  • Zeharkako gaitasunei, enplegurako laguntza baliabideei eta identitate digitalari buruzko prestakuntza osagarria bultzatu da (guztiak online modalitatean eman  dira). Ikastaro bakoitzak 25 orduko iraupena izan du (1 ECTS). Honako ikastaro hauek eman dira:

- «Zeharkako Gaitasunen» bi deialdi egin dira, eta guztira 232 pertsonak hartu dute parte (% 67 emakumeak, % 33 gizonak).

- «Enplegurako baliabideak» ikastaroaren bi deialdi egin dira, eta 154 pertsonak hartu dute parte (% 69 emakumeak, % 31 gizonak).

- «Identitate digitala» ikastaroaren bi deialdi egin dira, eta 102 pertsonak hartu dute parte (% 63 emakumeak, % 35 gizonak).

  • Horrez gain, 25 orduko (1 ECTS) hainbat ikastaro egin dira, programa hauen testuinguruan:

- Lan arlora igarotzeko bekak, 185 pertsonarekin (% 55 emakumeak, % 45 gizonak); gaur egun prestakuntza egiten ari diren beste 415 pertsonen bekak amaitzearen zain.

- 3R programa, non 56 pertsonak parte hartu baitute (% 54 emakumeak, % 46 gizonak).

14. Jarduera ekintzailea eta enpresak sortzeko gure unibertsitateko irakasle-ikertzaileen, ikasleen eta egresatuen ekimenak koordinatzea eta bultzatzea, bereziki Garapen Jasangarrirako Helburuekin konprometituta badaude.

14.1. Ekintzailetzan eta enpresen sorreraren arloan eskainitako zerbitzuak zabaltzea ikasleen eta irakasle-ikertzaileen artean, eta datozen lau urteetarako eskaintza indartzea.

  • Ekintzailetza kultura sustatzeko jarduerak egin dira hiru campusetan, eta 1.389 pertsonak hartu dute parte (% 46 emakumeak, % 54 gizonak).
  • Ekintzailetzaren arloan, hiru campusek hainbat jarduera egin dituzte: Ekiten Ikastea proiektua; Entreprenari Programa; Eusko Jaurlaritzaren Gazte Ekintzailetza programa; Zitek programa; eta arlo hori indartzeko beste jarduera mota batzuk.
  • Ikerketaren eta ekintzailetzaren emaitzen transferentzia bultzatzeko  lau ekitaldi, ikastaro eta jardunaldi antolatu dira, Ekonomia eta Enpresa Fakultatean egindako Transferentziari eta Ekintzailetzari buruzko Lehen Jardunaldian.

14.2. Hiru campusetan enpresa ekimenak garatzeko laguntza ekonomikoak, babes programak eta sariak bultzatzea.

  • Ekintzailetza sustatzeko hainbat lehiaketa eta sari antolatu ditugu: Ekimen horietan 771 pertsonak parte hartu dute (% 41 emakumeak, % 59 gizonak).
  • 25 beka adjudikatu dira Eusko Jaurlaritzaren hitzarmen bidez finantzatzen diren ekintzaile gazteentzako beken 2020ko deialdiaren barnean (% 36 emakumeak, % 64 gizonak). Deialdira 99 proiektu aurkeztu ziren.
  • Ekintzailetza bultzatzeko hainbat sari eta programa antolatu dira: ekintzailetzaren INIZIA sariaren IX. edizioa; T-Iker saria; Handira Jo sariak; eta, Manuel Laborde Werlinden sariaren XX. edizioa.

14.3. Datozen lau urteetarako I. Ekintzailetza Plana egitea.

  • Innovation Vision Action Plan izeneko Ekintzailetza Plan bat egin da, i2i Idea to Impact Europako proiektuaren esparruan. UPV/EHUk proiektu horretan parte hartzen du, Europako beste lau unibertsitaterekin batera, eta EITek aukeratu du, Innovation Capacity Building for Higher Education deialdian.

14.4. Oraingo junior enpresen egoerari buruzko diagnostikoa egitea, eta, hortik abiatuta, arlo horretarako jarduera plan bat egitea.

  • Ekintzailetzari lotutako jarduera guztien diagnostikoa egin da campusaren ikastegi guztietan. Diagnostiko hori amaitu ondoren, Gipuzkoako Campusaren Ekintzailetza Plana egin da: EHU Ekintzaile.

15. Unibertsitate-enpresa ikasgelen sarea sendotzea eta zabaltzea.

15.1. Unibertsitate-enpresa ikasgelen funtzionamendua ebaluatzea eta beharrezkoak diren hobekuntza ekintzak egitea.

  • 2020-2021 ikasturteko unibertsitate-enpresa ikasgelen bi deialdietako txostenak ebaluatu dira, eta haien funtzionamendua hobetzeko ekintzak egin dira.

15.2. Ikastegiko eta campuseko unibertsitate-enpresa ikasgelen sorrera babestea.

  • 10 unibertsitate-enpresa ikasgela jarri dira martxan hiru campusetan, eta bilerak egin dira ikastegiekin ikasgela horiek bultzatzeko asmoz.

15.3. Jardunaldi bat antolatzea, ikastegi eta campusetan dauden unibertsitate- enpresa ikasgelen errealitatea eta beharrak ezagutzeko.

  • Hainbat jardunaldi programatu dira, unibertsitate-enpresa ikasgelen helburuak eta aukerak ezagutzera emateko; besteak beste, HABIC ikasgelaren aurkezpena eta Tecnalia ikasgelaren XX. urteurrena.

2. IKERKETA ETA EZAGUTZAREN TRANSFERENTZIA

1. II. Ikerketa Planaren jarraipena egitea eta beste plan bat prestatzea.

1.1. II. Ikerketa Planaren urteko jarraipen txostena egitea.

  • Jarduera hori egiteke dago.

2. Nazioarteko bokazioa duen bikaintasuneko ikerketa mantentzea eta bultzatzea, jakintza arlo guztietan.

2.1. Ikertzaileen mugikortasun programak mantentzea.

  • UPV/EHUn mugikortasunerako eta ikerketaren emaitzak zabaltzeko laguntzen deialdia argitaratu da, alde batetik, eta 2021ean kongresu zientifikoetan parte hartzeko laguntzen deialdia, bestetik.

2.2. Nazioarteko tesiak sustatzea, arreta berezia jarrita ikerketa tradizio gutxiko arlotan, eta Bordeleko Unibertsitatearekin eta Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitatearekin (UPPA) batera tutoretzakidetzako tesiak bultzatzea.

  • UPV/EHUn ikertzaileen prestakuntzarako kontratazio deialdiaren III. modalitatea (tutoretzakidetza UPV/EHUren eta Bordeleko Unibertsitatearen artean) eta IV. modalitatea (tutoretzakidetza UPV/EHU eta PAHUren artean) erabakitzeko fasean daude.
  • UPV/EHUn Mugikortasuna sustatzeko eta ikerketaren emaitzak dibulgatzeko 2021eko laguntzen deialdian, prestatzen ari diren doktore aurrekoen egonaldietan laguntzeko modalitate bat sartu da, nazioarteko aipamena lortzeari begira.

2.3. Zientzia kalitate handiko nazioarteko argitalpenak babestea, bereziki maiz aipatuak izan daitezkeen pertsonen artean.

  • Unibertsitateko Bibliotekak eraldatze akordioak sinatu ditu, nazioarteko argitaletxe nagusiekin, eta harpidetza eredutik, UPV/EHUko langile guztientzako argitalpen irekia barne hartzen duen eredura aldatu da.
  • UPV/EHUn Mugikortasuna sustatzeko eta ikerketaren emaitzak dibulgatzeko 2021eko laguntzen deialdian inpaktu handiko argitalpen zientifikoak finantzatzeko modalitatea sartu da.

3. Ikerketa berariaz bultzatzea ikertalde edo ikerketa tradizio urria duten baina kultura aberastasuna sortzen duten eta eratu edo egonkortu behar diren jakintza arloetan.

3.1. Ikerketa tradizio urriko arlotan ikertalde berrien sorrera bultzatzea, eta arlo horietan egindako ikerketa zabaltzea.

  • Unibertsitateko ikertaldeei laguntzeko 2021eko deialdia idazten ari da, eta udazkenean argitaratuko da, Euskal Unibertsitate Sistemaren ikertalde finkatuen deialdiarekin koordinatuta. Deialdi horren I. modalitatean, bereziki bultzatu da talde berrien sorrera ikerketa tradizio gutxiko arloetan.

3.2. Berriak ez diren doktoreak ikertalde egonkortuetan edo sortu berrietan sartzeko pizgarriak ezartzea.

  • Espainiako Unibertsitate Sistema 2021-2023 aldian birkualifikatzeko laguntzen deialdia ebaluazio fasean dago. Laguntzak Europar Batasuna-Nest Generation EUren bidez finantzatutako dira. Deialdi horren barruan, 112 laguntza daude 3 modalitatetan: doktore gazteak prestatzeko Margarita Salas laguntzak, unibertsitate irakasleak birkualifikatzeko laguntzak, eta nazioarteko talentua erakartzeko María Zambrano laguntzak; horiek UPV/EHUren ikertaldetan sartuko lirateke.

4. Sortzen ari diren ikertaldeei eta ikertzaile berriei laguntzea, ikerketa urriko arloei bereziki erreparatuta.

4.1. Ikertzaile berriek ikerketa proiektuetako lidergoa lortzeko aukera izan dezaten sustatzea.

  • Unibertsitateko ikertaldeei laguntzeko 2021eko deialdia idazteko fasean dago, eta udazkenean argitaratuko da. Deialdi horren barruan ikertzaile gazteak baterako ikertzaile nagusi gisa hartzeko aukera jasotzen da.

4.2. Ikertaldeei laguntzea ikertzaile berriak har ditzaten (baterako IN eta tesien zuzendaritzakidetza).

  • UPV/EHUn ikertzaileen prestakuntzarako 2021eko kontratazio deialdia erabakitze fasean dago, eta horren barruan ikertzaile gazteak doktorego tesien zuzendarikide izateko aukera sartzen da.

5. Diziplinarteko lankidetza ekar dezaketen erronka eta galdera konplexuen inguruko ikerketa antolatua sustatzea.

5.1. Taldeen arteko lankidetzako ikerketa babestea eta bultzatzea, tamaina handiko proiektuak abiaraztea ahalbidetuko duten baterako proposamenak sustatuz.

  • UPV/EHUn ikerketan laguntzeko 2020ko laguntzen deialdian, lankidetza proiektuen modalitatean, 2020ko amaieran erabaki zen, eta gaur egun egiten ari da.

5.2. Aukeren bilaketa sustatzea, ikertzaileek diziplina anitzeko proiektuetan parte har dezaten era askotako deialdietan.

  • Hurrengo ikerketa deialdietan eta bereziki, baina ez bakarrik, unibertsitateko ikertaldeei laguntzeko deialdian diziplina aniztasunari lotutako adierazleak sartzeko aukera aztertzen ari gara.
  • ADAGIO mugaz gaindiko programaren kudeaketa abian jarri da. Zehazki, Bordele - Euskampus Nazioarteko Bikaintasuneko Euroeskualdeko Campusa bultzatzeko COFUND 2020 deialdian lortutako laguntza bat da, eta horren bidez, ikertzeko eta berritzeko gaitasuna hobetu nahi da eta kalitate handiko giza baliabideak lortu nahi dira, fabrikazio aurreratuaren arloan

5.3. GJHen inguruan egindako ikerketak eta prestakuntza nabarmentzea.

  • Atal bat sartu da, eta 2021ean argitaratutako ikerketa deialdi guztietan proiektuek GJHekin dituzten loturak jasotzen dira bertan.

6. EHUagenda 2030 planarekin jarraitzea, eta hura indartzea eta egokitzea, unibertsitateak sortu eta transferitutako ezagutzari erreparatuta.

6.1. EHUagenda 2030 gainbegiratzea eta, hala behar bada, berrikustea.

  • Garapen jasangarriaren adierazleak kalkulatu dira (2019-2020), UPV/EHUk GJHei egindako ekarpen zientifikoa aztertu da, eta EHUagenda 2030en webgunea eguneratu da.

7. EHUagenda 2030en GJH14 helburua sartzea: ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak kontserbatzea eta modu iraunkorrean erabiltzea, garapena jasangarria izan dadin.

7.1. Itsasoaren kontserbazioari buruzko GJH14 helburuari lotutako ikerketa, diziplina anitzeko prestakuntza eta dibulgazioa nabarmentzea eta areagotzea.

  • ITSASGUNEA proiektua prestatzen ari da, Bilboko Ingeniaritza Eskolan, Portugaleten (Nautika).
  • GJH14ri lotutako dibulgazio jarduerei estaldura eman zaie, eta jarduerak sartu dira 2021eko «Ikertzaileen Europako Gauean» eta «Zientzia Astean».

8. Doktoregoaren balio erantsia bultzatzea, sektore sozioekonomikoan eta kulturalean.

8.1. Doktorego tesiak erakundeen eta enpresen lankidetzaz egitea ahalbidetuko duten deialdiak bultzatzea.

  • Ikertzaileak erakunde eta enpresen lankidetzaz trebatzeko 2021eko laguntzen deialdia erabakitze fasean dago. Hamasei unibertsitate-enpresa ikasgelak — zortzi Gipuzkoako Campusean, zazpi Bizkaiko Campusean eta bat Arabako Campusean—laguntza jaso dute unibertsitate-enpresa ikasgeletarako 2021eko deialdian.

8.2. Kanpo erakundeekiko harremanak areagotzea, doktorego tesiak egiteko lankidetza hitzarmenak sinatzeko.

  • Hainbat adibide: orain dela gutxi akordio bat sinatu da Euskal Autonomia Erkidegoaren administrazio orokorrarekin, doktore aurreko ikertzaileen laguntzak kudeatzeko; gaur egun hitzarmen bat izapidetzen ari da Mercedes- Benz enpresarekin, doktore aurreko langileak kontratatzeko laguntza bat finantzatzeko.
  • Bilerak egin dira enpresa elkarteekin (CONFEBASK, ADEGI, SEA) eta enpresa garrantzitsuekin (Petronor, CAF, Velatia-Ormazabal, etab.), baterako doktorego tesiak sustatzeko.

9. Euskararen presentzia areagotzea ikerketan, transferentzian eta dibulgazioan.

9.1. Euskarazko tesien eta euskarazko nazioarteko tesien kopurua areagotzea.

  • UPV/EHUn ikertzaileen prestakuntzarako 2021eko kontratazio deialdiaren II. modalitatea (doktorego tesiak euskaraz egitea) erabakitze fasean dago, eta guztira 104 eskaera jaso dira.

9.2. Euskarazko eztabaida eta dibulgazio foroak areagotzea.

  • 2020ko Eztabaida Txapelketa bertan behera geratu zen COVIDak eragindako aforo murrizketengatik. 2021eko edizioaren antolaketa martxan da NUPren eskutik.
  • UPV/EHUko ikertzaileen parte hartzea areagotu da Bizkaia Irratiko «Lau Haizetara» irratsaioan.

9.3. Estrategiak diseinatzea, euskaraz argitaratutako ikerketak eta dibulgazio lanak gizartean gehiago nabarmendu daitezen eta ikertzaileen artean euskararen erabilera areagotu dadin.

  • Koldo Mitxelena saria euskarazko tesi onenari, eta Txillardegi-Hausnartu saria euskarazko soziolinguistikako lanak saritzeko ekimenak martxan jarri dira.
  • Lankidetzan jardun dugu EiTBko «Teknopolis» telebistako saioarekin; «ehuSciencia»ren jarduera areagotu da sare sozialetan; eta «Ekaia» eta «Zientzia Kaiera» argitalpenak sustatu ditugu.

10. Ikerketarako eta ikerketa bideratzeko azpiegiturak, guneak eta zerbitzuak hobetzea. Kontratuak egitean arinago jokatzea.

10.1. Egungo zientzia azpiegiturak abian jartzen amaitzea.

  • Abian jarri dira hainbat zientzia azpiegitura: Rita Levi animaliategia; Lascaray ikergunearen P3 laborategia; eta, ikertaldeak lekuz aldatu, eta María Goyri eta Martina Casiano eraikinetan kokatu dira.

11. Enpresekin unibertsitatearentzat itzulkinak izango dituzten kontratuak egiteko erraztasunak ematea, eta jabetza industrialeko lizentziak sustatzea, bereziki Europakoak eta nazioartekoak.

11.1. Ikertaldeen transferentzia eta berrikuntza gaitasunak berriro diseinatzea eta eguneratzea, GJHen inguruan.

  • GJHei lotutako ikertaldeen aurretiazko katalogo bat egin da.

11.2. Kontratu, patente eta lizentzia kopurua areagotzea.

  • Enpresekin 11,38 milioi eurotik gorako kontratuak egin dira; sei enpresa berri eratu dira; 55 patente berri eta lehentasunezko 31 patente eskatu ditugu; eta 18 lizentzia izenpetu ditugu.

3. KULTURA ETA GIZARTEA

1. Webgunea eta informazio publikoa hobetzea. Marka irudia finkatzea.

1.1. Webgunearen diseinua amaitzea, hura erabiltzen duten kanpoko nahiz barneko kolektiboen eskaerei erantzuteko.

  • Diseinua amaituta dago, eta UPV/EHUn ikasteari eta bizitzeari buruzko atalak amaitu dira. Une honetan, UPV/EHUn ikertzeari buruzko atalaren diseinua ari gara lantzen.

2. Estrategia komunikatibo eta mediatiko eraginkorrak garatzea, gure unibertsitateak hiru lurralde historikoetan izandako lorpenak gizartean ezagutzera emateko.

2.1. Difusio estrategia Komunikazio Bulegoaren bidez definitzea.

  • Inkestak egin zaizkie ikasleei, AZPko langileei eta irakasle-ikertzaileei, UPV/ EHUren komunikazio plan berria diseinatzeko. Plan horren ildo nagusiak definitu dira.
  • Komunikazio Bulegoarekin batera, master ofizialak eta berezko masterrak eta graduondokoak zabaltzeko eta webgunea hobetzeko estrategia bat garatu da. Doktoregoko webgune berria abian jarri da.
  • Ekainean, eCampusek antolatutako Moodlemoot Euskadi 2021 ekimena egin zen online, eta 130 pertsonak baino gehiagok hartu zuten parte. Jardunaldian, 4 tailer eta 2 eztabaida egin, eta 4 komunikazio aurkeztu ziren.

3. EHUgune eta haren jarduerak hiru campusetan bultzatzea, unibertsitatearen eta gizartearen arteko eztabaida eta lotura espazio gisa.

3.1. Euskararen erabilera sustatzea.

  • Foro Sozialarekin batera, «Elkarrizketa eta bizikidetza bultzatu zuten gizarte zibilaren ekimenetatik ikastea» topaketa egin da (2021eko ekainaren 16a).

3.2. Alderdi sozioekonomikoei eta soziopolitikoei buruz eztabaidatzeko konferentziak eta mintegiak antolatzea.

  • Gure gizartearen alderdi ekonomikoei eta kulturalei buruzko eztabaiden kopurua areagotu da, erakunde hauekin elkarlanean: Paz con Dignidad, Gernika Gogoratuz, Ekopol, Ezkerraberri Fundazioa eta Foro Soziala.

4. EHUalumni sarea sustatzea, eta Mentoring, Enbaxadore eta Cicerone programak sendotzea.

4.1. EHUalumniren sorreraren bosgarren urteurrena ospatzeko jarduerak egitea.

  • Sustapen bideo bat egin da, batetik, bosgarren urteurrena ospatzeko, eta, bestetik, EHUalumni izateak UPV/EHU barruan nahiz kanpoan ematen dituen zerbitzuak eta abantailak ezagutzera emateko eta zabaltzeko. Bideoa sare sozialen bidez ari da zabaltzen (Facebook, Twiter eta Instagram).
  • Oroitzapenezko mezu bat zabaldu da unibertsitateko kide guztien artean eta EHUalumni sareko kideen artean. Bosgarren urteurrenaz baliatuta, kanpaina bat abiarazi da Latinoamerikako Graduondoko Sareko ikasleen eta egresatuen artean.
  • 2021eko osasun egoerak urteurrena ospatzeko aurrez aurreko ekitaldi bat egiteko aukera eragotzi du. Ahal bada, ekitaldi bimodal bat egitea aurreikusten dugu 2021eko azaroan, Sareko kideekin batera.

5. Graduen eta graduondokoen berri emateko eta haietara ikasleak erakartzeko estrategia hobetzea, UPV/EHUn ikastearen balio  bereizgarria agerian jarriz, eta unibertsitate aurreko ikasleen orientazioa areagotzea.

5.1. Unibertsitate aurreko ikasleentzako jarduerak antolatzea.

  • Unibertsitate Orientazio Azokak (EHUazoka) formatu birtualean egin dira lehenengoz. Guztira, 7.779 pertsona erregistratu dira (% 67 emakumeak, % 32 gizonak, % 1 ez-binarioak), eta plataformara 14.388 erabiltzaile sartu dira. 204 informazio saio eskaini dira online zuzenean, eta orotara 4.323 pertsonak hartu dute parte. Era berean, arreta pertsonalizatuko 211 saio egin dira, txat eta bideokonferentzia bidez.
  • Ateak Zabaltzeko Egunak egin dira aurrez aurre 3 campusetan, eta haien fakultate eta eskoletan 133 jardunaldi egin dira, 3.362 plazarekin (562 Arabako Campusean, 1.583 Bizkaiko Campusean eta 1.217 Gipuzkoako Campusean). Guztira, 2.797 pertsonak eman dute izena (% 60,5 emakumeak, % 39,5 gizonak). Horien artean, % 83 ikasleak dira, eta % 17, haiekin batera joandako senideak.
  • Orientazio Jarduera Praktikoen Programa garatu dugu. Bertan, 52 jarduera praktiko eskaini dira 13 ikastegitako 60 titulutan, eta 1.664 ikaslek parte hartu dute (% 66,5 emakumeak, % 33,5 gizonak). EAEko DBHko 148 ikastetxetako ikasleek parte hartu dute (% 11 Arabakoak, % 51 Bizkaikoak, % 37 Gipuzkoakoak).
  • DBHko ikasleentzako orientazio jarduerak egiteko laguntza ekonomikoen deialdia kudeatu da. Bost proiektu egin dira, eta 3 unibertsitate ikastegik hartu dute parte. Guztira, DBHko 194 ikasle, eta DBHko 54 eta BHIko 29 orientatzaile eta irakasle bertaratu dira.
  • Pandemia egoera dela eta, unibertsitate aurreko ikasleentzako egiten diren jarduera batzuk ez dira egin (AGORA, Teknocamp edo Lau Haizetara), baina beste batzuk mantendu dira (EGOKITU).

5.2. Eskaintza akademikoa zabaltzea, ikasleek prestakuntza ibilbideak finkatzeko aukera izan dezaten (gradua, graduondokoa eta etengabeko prestakuntza).

  • Unibertsitate Orientazio Azokak (EHUazoka) formatu birtualean egin dira lehenengoz.
  • «Zuk Zeuk» ekimenaren III. edizioan parte hartu dugu. Ekimen horretan, 900 gaztek eta DBHko 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko 1. mailako 30 ikastetxek eta gazte elkartek hartu dute parte, unibertsitate orientazioari lotutako jardueretan.
  • Hainbat unibertsitate kolektiboren parte hartzea bultzatu da eskaintza akademikoaren difusioan, orientazio jardueren bidez. EHUazokan, unibertsitateko kolektiboko 301 pertsonak hartu dute parte (% 58 emakumeak, % 42 gizonak). Ateak Zabaltzeko Egunetan, unibertsitateko 588 kidek parte  hartu dute (% 45 gizonak, % 55 emakumeak). OrientaTU Jardunaldietan,   hainbat jakintza arlotako 47 irakaslek hartu dute parte (% 76 emakumeak, % 24 gizonak).
  • Ikasleentzako Argibide Zerbitzuak (IAZ) 4.100 lagun ingururi eskaini die arreta pertsonalizatua. Kontsulten % 45 inguru telefonoz egin dira; % 48 posta elektroniko bidez; eta, % 7, aurrez aurre. Sexuaren arabera, kontsulten % 76 emakumeek egin dituzte, eta % 24, gizonek.
  • Master ofizialen ikusgaitasuna hobetu da webgunean, eskaintza duala, nazioartekoa eta Erasmus Mundus masterrak nabarmenduta, baita unibertsitate artekoak, titulu bikoitzak eta masterrak ere, Latinoamerikan.

5.3. UPV/EHUko prestakuntzaren kalitateari buruzko gizartearen pertzepzioa hobetzea.

  • 11 eskolek eta fakultatek (Arabako 3, Bizkaiko 3 eta Gipuzkoako 5) informazio saioak egin dituzte beren graduko tituluak aurkezteko DBHko eta Batxilergoko ikastegietan. Bigarren hezkuntzako 72 ikastetxeri harrera egin zaie (Araban 9, Bizkaian 29, Gipuzkoan 33 eta Burgosen 1) 171 bisitetan (Araban 17, Bizkaian 53, Gipuzkoan 98 eta Burgosen 1), eta 2000 ikasle ingururi egin zaie harrera bai aurrez aurre bai BBC bidez.
  • FIEPen standean (Graduondoko Ikasketen Nazioarteko Azoka) 21 pertsonari eskaini zitzaien aurre aurreko arreta. Horrez gain, testuak eta iragarkiak argitaratu dira sare sozialetan.

5.4. Bigarren Hezkuntzako orientatzaileentzako OrientaTU jarduera bultzatzea.

  • OrientaTU ekimenaren 6 jardunaldi egin dira, modu birtualean. Campus bakoitzean bi jardunaldi egin dira, bat euskaraz eta bestea gazteleraz. Orotara, EAEko Bigarren Hezkuntzako 156 ikastetxeetako 184 orientatzailek hartu dute parte (% 83 emakumeak, % 17 gizonak).
  • Orientatzaileentzako 6 bideo egin dira, orientaTUren hirugarren edizioan egindako informazio saioetan oinarrituta, eta EAEko Bigarren Hezkuntzako ikastegietara bidali dira, BHIko orientatzaileek tresna gisa erabil ditzaten, beren ikasleen unibertsitate ikasketak aukeratzeko prozesuan.
  • Unibertsitate aurreko ikasleak informatzeko eta orientatzeko web esteka interesgarriak biltzen dituen dokumentu bat sortu da (ostatua, bekak, araudiak, mugikortasun programak, etab.).

5.5. 2021eko master eguna ezartzea.

  • Master Egunean, 160 irakaslek 79 master ofizial eta 24 berezko master aurkeztu zituzten, UPV/EHUren eskaintza osatzen duten 180 master ofizialen eta 32 berezko masterren artetik. Orotara 3.450 pertsonak hartu zuten parte, 619k aurrez aurre eta 2.831k modu birtualean.

5.6. Graduen eta masterren UNIFERIA izeneko online jardunaldia antolatzea eta ezartzea EUEBren lankidetzaz.

  • Graduen UNIFERIAren III. edizioa antolatu da, eta UPV/EHUk stand propio batekin hartu du parte. Plataforman, guztira 7.607 pertsona erregistratu dira, eta 174 joan dira standera (% 69 emakumeak, % 29 gizonak, % 2 deklaratu gabe). Bertan, arreta pertsonalizatua eskaini da txat-ly bidez, eta 14 pertsona jarri dira gurekin harremanetan kontsultaren bat egiteko. Graduondokoen UNIFERIAn, 524 bisita oso eta 285 bisita bakar jaso genituen.

6. Bi norabideko akordioak ezartzea, unibertsitate prestakuntzaren eta Lanbide Heziketaren artean.

6.1. Erreferentziazko lanbide heziketako ikastetxeekin harremanak areagotzea, kredituak bi noranzkoetan aitortzeko mekanismoak ezartzeko aukera ematen duten gaietan.

  • Hezkuntza Sailarekin batera, baterako lan lerro bat jarri da martxan, aldebiko kredituen aitortzarako mekanismoak aztertzeko.
  • Hidrogenoaren teknologiei buruzko unibertsitate arteko berezko master bat jarri da martxan, beste unibertsitate batzuekin eta lanbide heziketako ikastetxeekin elkarlanean. Era berean, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Prestakuntza Didaktiko eta Pedagogikoari buruzko Unibertsitate Hedakuntzako Diploma ematen jarraituko dugu (LHko Irakasle Teknikoen Diploma), legez araututako prestakuntza profesionalizatzaileari erantzuteko (EDU/2645/2011 agindua, irailaren 23koa).

7. Esperientzia Gelen prestakuntza programak berrikustea, gizartearen eskariari erantzuteko.

7.1. Esperientzia Geletako ikasle ohien elkarteekin lankidetzan jardutea.

  • Hiru campusek lagundu eta bultzatu dituzte Esperientzia Geletako ikasle ohien elkarteen —ACAEXA, ACAEZ-EGIKE eta ACEX-ESKE— jarduerak. Horietako asko online formatuan egin dira, eta batzuk bertan behera geratu dira, pandemiaren eraginez.

7.2. Helduentzako Unibertsitate Ikastaroen Espainiako Elkartearekin (AECUM) lankidetzan jardutea.

  • 2020-2021 ikasturtean, UPV/EHUk lankidetzan jardun du Elkarte horrekin (AEPUM), eta bertako kide izatera pasatu da.

8. Ikasleen, irakasle-ikertzaileen eta AZPko langileen gizarte ekimena eta konpromiso zibikoa babestea, sustatzea, aitortzea eta zabaltzea.

8.1. Unibertsitateko kideen parte hartzea bultatzea konpromiso zibikoko eta euskal kultura integratzeko ekimenetan, ikasle bisitariak ere horietan inplikatuz.

  • Kultura integratzeko ekimenetarako ildo nagusien, eragiletzaren eta partaidetzaren inguruan hausnartzeko, Campusetako kultur eragileekin eta zentroetako arduradunekin hiru lan mintegi antolatu dira, eta UPV/EHUko kultura foroaren eta kultur ekimenen berri emateko tresnen egituraren diseinuan lanean ari gara.
  • Abesbatzaren eta orkestraren berri zabaldu da unibertsitateko komunitatean eta nazioarteko ikasleen artean irailean zehar jada 7 ikasleek (2019/2020ean ez zen eskaerarik jaso atzerriko ikasleengandik) eman dute izena Orkestran.

9. Ikasteko aukerak hobetzen dituzten programak bultzatzea, gizarte egoera ahulean dauden edo zailtasun ekonomikoak, hezkuntza premia bereziak eta bestelako premiak dituzten kolektiboetan.

  • Zailtasun ekonomikoak dituzten ikasleei erraztasunak eman zaizkie, unibertsitateko ikasketetara sartzeko eta horietan mantentzeko. Helburu horrekin kudeatu da; alde batetik, 2019-2020 ikasturtean ikasten jarraitzeko laguntza itzulgarrien deialdia, 60 ikasle hartu dituena; eta bestetik, eskolak telematikoki jarraitzeko ordenagailua edo Interneterako konexioa ez duten ikasleentzako laguntzak, zeinak 12 ikaslek jaso baitituzte. Laguntza itzulgarrien kasuan, emandako laguntzen kopurua bikoiztu egin da.

9.1. III. Inklusio Planaren urteko txostena aurkeztea.

  • III. Inklusio Planaren adierazleen ebaluazioa egin, eta emaitza positiboa izan da. Bertan nabarmentzen denez, Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuaren harreran desgaitasuna eta/edo hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen kopurua % 6 areagotu da, eta ikasleen eta irakasleen parte hartzeari buruzko datuak egonkor mantendu dira, bai prestakuntza ikastaroetan, bai inklusioari lotutako borondatezko jardueretan.
  • III. Inklusio Planaren urteko txostena egiten hasi da, eta zeregin hori errektoreordetza eskudunekin koordinatuko da.

9.2. Unibertsitateko kolektiboek eta sektoreek garapenerako lankidetzaren arloan egiten dituzten ahaleginak koordinatzea, babestea eta bideratzea.

  • Ikasleentzako «Zinema Express Ikusezina» film laburren 8. lehiaketa antolatu dugu, eta garapenerako lankidetzari eta aterpea emateari buruzko hainbat eztabaida eta sentsibilizazio saio egin ditugu.

10. Jarduera akademiko guztietan ingurumen eragina murriztea, eta, horretarako, klima aldaketarekiko kontzientziazioa lantzen eta hura geldiarazteko ohitura berriak hartzen laguntzea.

10.1. Dokumentazioa inprimatu ordez online bitartekoen erabilera bultzatzea, eta igorpen tasa txikiagoko garraio publiko osasuntsuaren erabileraren alde egitea.

  • HELAZen ziurtagiri guztiak, paperean bidali ordez, digitalki bidaltzen dira orain.
  • Campusak jarduerak eta programak egiten jarraitu du, ingurumen inpaktua gutxitzeari begira. Esate baterako, sinadura digitalaren erabilera orokortzea, garraio publikoa ematen duten erakunde publikoekin koordinatzea eta kolaboratzea, Mugikortasunaren Europako Astea antolatzea, edo bizikletentzako aparkalekua martxan jartzea (DBizi Parking).
  • Jarduerak antolatu ditugu Mugikortasun Jasangarriko Europako Astearen harira, eta parte hartu dugu ere hondakinak murriztearen aldeko Europako Astean (EWWR) eta elikagaien xahuketaren aurkako Astean.
  • Ikastegietako ingurumena hobetzeko taldeei lagundu diegu (Berraktibatu programak), banakako karbono aztarnaren kalkulua eta aztarna hori murrizteko gakoak erraztu ditugu, eta edukiontziak jarri ditugu maskarak jasotzeko eta Gipuzkoako Campusean birziklatzeko.

10.2. Nazioarteko mugikortasuna kudeatzeko prozesua eguneratzea, Erasmus Without Paper Europako irizpidera egokitzeko.

  • EWP ekimeneko jarraibideei jarraituz, Akordio Akademikoak (OLAk) online kudeatu ahal izateko UPV/EHU Dashboard plataforma garatu da, mugikortasunarekin zerikusia duten prozesuak aurrera eramateko paperaren erabilera murrizteko.

11. Gizartean genero berdintasunerako politikak diseinatzen eta aztertzen laguntzea eta horiek unibertsitatean bertan aplikatzea.

11.1. Indarrean den Berdintasun Planean aurreikusitako ekintzak ezartzea, baita aurreikusitako programa eta ikastaroena ere.

  • Zazpi prestakuntza ikastaro antolatu eta eman dira. Lehen deialdian: 1237 matrikulatu eta 732 akreditatu.
  • Genero berdintasunaren arloan egindako GRAL, MAL eta doktorego tesi onenei emandako Francisca de Aculodi, María Goyri eta Micaela Portilla sariak. Sarien banaketa eta omenaldia martxoaren 8an izan zen.
  • Jasotako eskaera guztiei erantzun zaie, genero indarkerien aurkako protokoloarekin bat etorrita.

11.2. Bigarren hezkuntzako ikastetxeen lankidetzaz STEM bokazioak emakumeen artean sustatzeko programa bat diseinatzea, arlo horretan diharduten emakume profesionalen eta zientzialarien partaidetzaz.

  • STEM batzorde bat eratu da, informatikako, ingeniaritzako, zientzietako, arkitekturako eta irakasle ikasketetako fakultateen ordezkariekin.
  • STEM batzordeari EAEko bigarren hezkuntzako ikastetxeekin elkarlanean aritzeko plan bat proposatu zaio. Planaren bidez STEM bokazioak sustatu nahi dira. Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Zuzendaritzaren sarea eta egitura aprobetxatu nahi dira (UPV/EHUko Ikasleentzako Argibide Zerbitzua).

11.3. Transexualitate, transgenero eta intersexualitate kasuetan jarduteko protokolo bat egitea.

  • LGTB+ batzorde bat eratu da.
  • Gobernu Kontseiluak 2021eko uztailaren 23ko bileran XXXX protokoloa onartu zuen.
  • UniDibertsitate Eguna sortu da (LGTB+ eguna UPV/EHUn) ekainaren 10ean: Enpar sariak eta UniDibertsitatea film laburren lehiaketaren sariak banatuko dira.

12. Gure unibertsitatearen lidergoa indartzea, ezagutza eta kultura sortzeko eta transferitzeko eta euskal gizartean iritzi informatua zabaltzeko eragile gisa.

12.1. Lan eta eztabaida talde bat sortzea, UPV/EHUn kultura sortzeko eta zabaltzeko lerro eta irizpide nagusiak finkatu, eta kultura jarduerak sustatuko dituena.

  • Taldea sortu da eta lanean hasi da. Hiru bilera egin dira campusetako kultura zuzendariek eta Kultura Zuzendaritza orokorrak bideratuta, egoeraren diagnosia egin eta taldearen formatuaz galdegiteko. Bilerak Campus bakoitzean egin dira eta Bizkaiko bileran 6 fakultate ezberdinetako kideek parte hartu zuten, Arabakoan beste 6 fakultatetako ordezkari eta Gipuzkoakoan 8 ordezkari etorri ziren. Fakultateetako ordezkariez gain, liburutegiko eta esperientzia gelatako arduradunak bertaratu ziren. Bileren ondoren lau kultura zuzendariak lanean jarraitzen dute lan taldearen egitura eta dinamika zehazte aldera.

13. UPV/EHUren kultura ondarea zaintzea, sustatzea eta zabaltzea.

13.1. Lankidetza akordioak bultzatzea gizartearen kultura eragileekin.

  • Etxepare Euskal Institutuarekin, Gipuzkoako Foro Aldundiarekin (Laboa Katedrarako), Topagunearekin, Soziolinguistika Klusterrarekin eta Eusko Ikaskuntzarekin hitzarmenak berritu dira.
  • Hainbat lankidetza hitzarmen sinatu, eta askotariko kultura jarduerak egin dira, hiru lurralde historikoetako gizarte eragileekin.

13.2. Campusean unibertsitate hedakuntzako jarduerak sustatzea (kongresuak, mintegiak, tailerrak, ikastaroak eta jardunaldiak) laguntzak emateko deialdien bidez.

  • Unibertsitate hedakuntzako jarduerak, jardunaldiak eta hitzaldiak antolatzeko laguntzen deialdia argitaratu eta kudeatu da, hiru campusetan.
  • Era berean, kultura programatzeko lerro berri bat jarri da martxan, campuseko ikasleen ekimen bat bultzatuz (UNIKOAK), eta horren bidez, kultura jarduera bat egin zen Arboretum-ean. Hurrengo ikasturtean jarraipena eman nahi zaio ekimen horri.

13.3. Lankidetzan jardutea, era aktiboan, euskal arte eta kulturaren azterketan diharduten beste erakunde eta entitate batzuekin.

  • Kultura talde berriaren baitan kulturaren esparrua jorratzen duten ikertaldeen diagnostikoa egin da, eta elkarlanerako balizko erakundeen azterketa egiten ari gara. Euskampusen bidez eta KSIgune sarearen bidez nazioarteko proiektuetan parte hartzeko deialdiak aztertu dira.

14. Unibertsitateko campusetan euskararen eta euskal kulturaren erabilera indartzea, kantitatean eta kalitatean, eta gure hizkuntzaren eta kulturaren nazioarteko ezagutza areagotzea, bisitarien bidez.

14.1. Euskararen erabilera sustatzea, unibertsitateko kide bakarreko eta kide anitzeko organoen bileretan.

  • Euskararen erabilera sustatu da, besteak beste, lan bileretan behar diren bitartekoak eskainita. Informazio gehiago gorago aurkitu daiteke 5.6. puntuan.
  • Hiru campusetako lan dinamiketan lehenetsitako komunikazio hizkuntza euskara da. Campuseko zuzendaritza taldearen bilerak, ikastegiekin egindako bilerak, batzordeen artean egindakoak, Batzorde Iraunkorrarenak eta Campuseko Batzarrarekin egindakoak euskaraz egiten dira osorik.

14.2. Atzerriko ikasleen parte hartzea sustatzea euskara ikastaroetan, eta Bikain ziurtagiriaren lorpena bultzatzea.

  • Ikasle bisitarientzako euskara eta euskal kulturari buruzko bi ikastaro online eman dira, baina, Covid-a dela eta, ikasle gutxiago etorri direnez euskarazko partehartzea % 40 jaitsi da.
  • BIKAIN ziurtagiria lortzera bultzatu zaie ikastegiei, eta horretarako behar duten informazioa eta dagoeneko UPV/EHUko BIKAIN lortu duten ikastegietako esperientzia eskaini zaie. Epealdi honetan ez da egin ziurtatze prozesurik, baina ikastegiei informazioa eman zaie.

15. Erakunde publikoekiko unibertsitatearen harremanak eta irudia indartzea.

15.1. Erakunde publikoekin eta antzeko beste batzuekin (Eustat, Emakunde, Ararteko, Osakidetza, etab.) lankidetzan jardutea, lurralde historiko bakoitzean lankidetza hitzarmenak formalizatuz.

  • Donostiako Udalarekiko lankidetza hitzarmena eguneratu da, eta jarraipen bilerak egiten hasi gara. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin dugun Etorkizuna Eraikiz Lankidetza Hitzarmenari lotutako proiektuak aurkezteko bi ekitaldi egin dira.

16. Unibertsitatearen eta lurralde historiko bakoitzaren sare sozioekonomikoaren eta kulturalaren arteko lotura sendotzea, eta lurralde historiko bakoitzak inplikazio handiagoa izatea prestakuntza, kultura eta transferentzia programetan.

16.1. Eragile sozioekonomikoak, Gizarte Erakundeen Sarea eta lurralde historiko bakoitzaren erreferentziazko erakundeak ezagutzeko bisitak antolatzea, campus bakoitzaren ikastegien lankidetzaz, praktikak, GRALak, MALak eta doktorego tesiak egiteko eta zerbitzuak kontratatzeko aukera emango duten hitzarmenak sinatzeko.

  • Bilerak egin ditugu lurralde historiko bakoitzaren enpresaburuak ordezkatzen dituzten elkarteekin (Arabako Enpresen SEA, CEBEK, eta ADEGI), gure eskaintza zientifiko-teknikoarekin interesatuta dauden euskal ehun produktiboaren punta puntako enpresekin (Petronor, CAF, Velatia-Ormazabal, etab.) eta beste eragile sozioekonomiko estrategiko batzuekin. Era berean, berrikuntzari eta transferentziari buruzko enpresa ekitaldietan parte hartu dugu.

16.2. Beste bultzada bat ematea Graduondokoen Latinoamerikako Sareari, euskal ehun sozioekonomikoaren zerbitzura jarrita.

  • Latinoamerikako Graduondokoen Sarearen inguruan ekosistema bat sortzeko proiektu bat jarri da martxan, UPV/EHU Markaren esparruan nazioarteko komunitaterako espazio bat sortzen laguntzeko; espazio bat, nazioarteko Alumnien komunitate bat edukitzeko eta Latinoamerikako alumniak eta stakeholderak harremanetan jartzeko euskal inguruneko enpresa eta elkarteekin.

17. Nazioarteko harreman instituzionalak indartzea, bereziki Euskadi- Akitania aliantzen eta ENLIGHT partzuergoaren esparruan.

17.1. ENLIGHT partzuergoaren esparruan topaketak antolatzea, eta horiek koordinatzea Euskadi-Akitania aliantzen eta Euskampus-Bordele mugaz gaindiko campusaren testuinguruan dagoeneko egiten diren lankidetza jarduerekin.

  • Bordeleko Unibertsitatearekiko harremanak areagotu dira, Iparraldean bi unibertsitateen baterako presentzia areagotzeko, lurraldean inpaktu handia izango duten Unibertsitate, Ikerketa eta Berrikuntza proiektu estrategikoen bidez.
  • Lanean ari gara UPV/EHUren eta Bordeleko Unibertsitatearen artean planteatzen den jarduera ENLIGHT programaren hedapenarekin uztartu dadin, norabide bikoitzean: alde batetik, ENLIGHT jarduerak Euskampus- Bordele testuinguruan sartzeko, eta bestetik, Euskampus-Bordele jarduerak gainerako ENLIGHT bazkideei helarazi eta haiekin partekatu daitezen.

4. PERTSONAK

1. Urte anitzeko plangintza ahalbidetzea, bai sailetako irakaskuntza eta ikerketa baliabideen kasuan, bai unibertsitateko antolakuntza eta ikasketa unitateetako AZPko langileen baliabide beharren kasuan, lanpostuen egonkortasuna sustatzeko.

1.1. AZPko langileen erreferentziazko plantilla berriaren irizpideak berrikusten hastea, egungo egoerara egokitzeko.

  • Azterketa bat egiten hasi gara Erreferentziazko Plantillan sartu beharreko irizpide berrien diagnostikoa egiteko, unibertsitatearen oraingo egoerara egokitzeari begira.

1.2. Sailetako irakasle-ikertzaileen plantilla plan espezifiko bat egitea, haien irakaskuntza eta ikerketa beharrak eta epe ertaineko proiekzioa aintzat hartuta.

  • Sailetako plantillen egoera sakon aztertu dugu, eta sailen proposamenak jaso ditugu. Orain plantilla plana idazteko prozesuan murgilduta gaude.

1.3. Irakasle-ikertzaileen poltsen arautegia berritzea, egungo egoerara eta sailetako beharretara egokitu dadin, eta hautagaien ebaluazio prozesuak eta hortik ateratako zerrenden kudeaketa azkartzea.

  • Sailek eta haien kudeaketan parte hartzen duten AZPko langileen ekarpenetatik abiatuta, ildo nagusiak garatu dira, eta gizarte eragileek horien gainean egin dituzte ekarpenak. Kontsulta publikoko fasean gaude; dagoeneko araudi proposamena idazten ari gara, eta araudi berriarekin eta aplikazio informatiko berriarekin, 2021-2022 ikasturtearen bigarren lauhileko baino lehen poltsak irekitzeko aplikazio informatikoa hobetzeko lana egiten ari gara.

2. AZPko langileen eta irakasle-ikertzaileen lanpostuen zerrendak egokitzea digitalizazioak eta unibertsitatearen helburu estrategikoek ekarritako premia berrietara.

2.1. AZPko lanpostuen zerrenda gobernu egitura berrira egokitzea.

  • Aurten AZPko langileen hainbat antolakuntza egitura aztertu dira, eta aldaketak egin dira lanpostuen zerrendetan; zehazki, azpimarratzekoak dira sailen berrantolaketa prozesuan eragiten dutenak, bai eta programa kontratuetatik eratorritako plazak lanpostuen zerrendan sartzeari lotuta daudenak ere. Era berean, lanpostuen zerrenda gobernu egitura berritik eratorritako aldaketetara egokitu da.

2.2. Irakasle-ikertzaileen lanpostuen zerrenda berrikusten eta eguneratzen hastea.

  • Irakasle-ikertzaile lan kontratudunen eta funtzionarioen lanpostuen zerrenda berrikusten hasi gara, eta neurri handi batean garbitu eta eguneratu dugu. Laster bertsio osoa edukitzea aurreikusten dugu.

3. Ibilbide profesionala sustatzea, lanpostu iraunkorrak eta erakargarriak zehaztuz.

3.1. AZPko langileen 2016ko eta 2017ko LEPen hautapen prozesuak amaitzea.

  • Lehiaketa fasearen behin-behineko emaitzak argitaratu ondoren, hautapen prozesuez arduratzen diren 9 epaimahaiek aurkeztutako erreklamazioak aztertu dituzte, eta uztailaren 9an merezimenduen lehiaketako fasearen behin betiko emaitzak, gainditutako hautagaien behin-behineko zerrenda eta lanpostuen zerrenda argitaratu ziren, hautagaiek lehentasunak adieraz zitzaten gero esleipena lehentasun ordenaren arabera egiteko, dagokion prozesuan eta adierazitako lehentasuna aintzat hartuta.

3.2. AZPko langileen lekualdaketa lehiaketa amaitzea.

  • UPV/EHUko Gerentearen 2021eko otsailaren 8ko erabakiaren (2021eko otsailaren 16ko erabakiak aldatutakoa) bidez, behin betiko esleitu ziren 2019ko ekainaren 25eko erabakiaren bidez deitutako lanpostuak, lekualdatze lehiaketen bitartez betetzeko.
  • Horrez gain, UPV/EHUko gerentearen 2021eko ekainaren 17ko erabakiaren bidez, behin betiko esleitu ziren 2019ko ekainaren 25eko erabakiaren bidez deitutako lehiaketaren emaitzen faseari zegozkion lanpostuak.

3.3. Barne promozioko deialdi bat egitea, AZPko langileen 2018ko, 2019ko eta 2020ko lan eskaintza publikoetatik eratorritako prozesuei lotutako funtzionarioentzat.

  • 2019ko abenduaren 24ko EHAAn Gobernu Kontseiluaren abenduaren 12ko ERABAKIA argitaratu zen, eta horren bidez, 2019. urteko lan eskaintza publikoa onartzen zen administrazio eta zerbitzuetako langileentzat. Eskaintza hura zetorren bai 2017. urteko Estatuko Aurrekontu Orokorren ekainaren 27ko 3/2017 Legeak onartutako tasa osagarrietatik eta 2018. urteko Estatuko Aurrekontu Orokorren 6/2018 Legetik, bai 2019. urteko birjartze tasatik eta barne promoziotik.
  • Horrez gain, 2020ko abenduaren 31ko EHAAn, Gobernu Kontseiluaren 2020ko abenduaren 17ko ERABAKIA argitaratu zen, eta horren bidez 2020. urteko lan eskaintza publikoa onartu zen administrazio eta zerbitzuetako langileentzat, eta barne promozioko prozesua iragarri zen.
  • Gaur egun, LEP horien oinarri orokorrak eta espezifikoak negoziazio fasean daude.

3.4. Irakasle-ikertzaileen 2018ko, 2019ko eta 2020ko LEPen exekuzioa osatzea eta 2021eko LEPa planteatzea, helburu argi bat edukita: plaza huts bat betetzen duten irakasle-ikertzaileen egonkortze itxaronaldia ahal den neurrian murrizteko aukerak ahal bezain beste areagotzea eta ibilbide profesionala sustatzea.

  • 2018ko, 2019ko eta 2020ko LEPetan aurreikusitako irakasle plaza guztien deialdia egin da, eta dagoeneko lehiaketa prozesua abian da (ikertzaile doktore iraunkorrena izan ezik, Ramón y Cajal ikertzaileei dagozkien deialdia egin ondoren), eta lanean ari gara egonkortzea eta promozioa orekatuko dituen LEP21aren diseinuan.

3.5. Ikerketa ibilbidearen hasiera bultzatzeko neurriak aztertzea eta, hala behar bada, ezartzea.

  • Elkarrizketa prozesu bat ireki dugu gizarte eragileekin, hitzarmen kolektiboa eguneratze aldera, doktore aurreko eta ondoko aldi baterako ikertzaileei dagokienez.

4. Laguntza hobea ematea ibilbide profesionalaren hasieran, barne komunikazioan eta pertsonei eguneroko zereginetan eragiten dieten balizko araudi edo antolaketa aldaketetan.

4.1. HELAZek irakasle-ikertzaile berriei emandako orientazioaren eta prestakuntzaren inpaktuaren ebaluazio bat hastea (IrakasBERRI, IRAKER, etab.), eta, hala behar bada, programa horien eguneratzea eta hobekuntzak proposatzea.

  • IrakasBERRI programa diseinatu da berriro online prestakuntza asinkrono gisa, irakasle berri guztiek parte hartzeko aukera izan dezaten, lanean noiz hasi diren aintzat hartu gabe. IRAKER programaren emaitzak aztertu ondoren, hurrengo deialdia atzeratzea erabaki da, eta horren bertsio eguneratu bat lantzen ari gara.

4.2. AZPko langileentzako harrera plana egiten hastea, langile berrien sarrera errazteko.

  • Dagoeneko idatzita dago AZPko langileen Harrera Eskuliburuaren zirriborroa. Ikastegien eta zerbitzuen ekarpenak izapidetzea eta sindikatuekin negoziatzea falta da.

5. Irakasle-ikertzaileen prestakuntza hobetzea, irakaskuntza-metodologiak eraldaketa digitalaren arora eta diseinu unibertsalera egokitzeko.

5.1. Pandemiaren hasieratik tresna digitalen bidez emandako prestakuntzaren inpaktua ebaluatzea.

  • Konfinamenduaren hilabeteetan, 8.074 eGela ikasgela izatetik 8.884ra pasatu ginen, eta irekitako saioen kopurua % 78.8 hazi zen (325.293 saiotik 581.765era). Aldi horretan Blackboard Collaborate Ultra bideokonferentzia tresnaren batez besteko erabilera 3.800 saiokoa eta 20.600 pertsona desberdinekoa izan zen egunean, batez beste 4.000 orduz erabilita.

5.2. 2021-22 ikasturterako irakaskuntzan laguntzeko tresna digitalei buruzko prestakuntza osagarria diseinatzea eta, hala behar bada, ezartzea.

  • G9 unibertsitate taldeko Unibertsitate Irakasleen IX. Prestakuntza Planean 3 ikastaro eskaini dira, 141 matrikulekin, eta guk kudeatu dugu horien deialdia.
  • 2020an online ikaskuntza autonomoa bultzatzeko hasitako Zure Kabuz UPV/ EHUren ekimenean, 151 matrikula izan ditugu gaztelaniaz, eta 80 euskaraz.

6. AZPko langileentzako prestakuntza erraztea eta areagotzea, beren lan jarduera hobetu eta egokitu dezaten eta, batez ere, unibertsitate osoaren eraldaketa digitalera egokitu daitezen.

6.1. Gaitasun digitalen egoeraren diagnostiko bat egitea.

  • Diagnostikoa egin da, eta lankidetzan ari gara AZPko langileen prestakuntza zerbitzuarekin, gaitasun digitalei buruzko hainbat mailatako prestakuntza plan bat diseinatzeari begira.

7. Laneko bizitza hobetuko duten planak bultzatzea, unibertsitateko langile motibatuagoak eta osasuntsuagoak izateko. Arreta berezia jartzea kontziliazio neurrietan eta telelaneko planaren egokitzapenean.

7.1. Indarrean diren lanaldiak, telelana barne, aztertzea, unibertsitate zerbitzuaren prestazio eraginkortasunean duten inpaktua ebaluatzeko eta beharrezkoak diren egokitzapenak egitea, laneko eta familiako bizitzaren arteko kontziliazioaren esparruan.

  • Laneko eta familiako bizitzaren arteko kontziliazioa hobetzeko lanean jarraitu dugu, arrisku psikosozialen ebaluazioan aztertutako presentzia bikoitzeko faktorea hobetzen duten neurriak mantenduta.
  • Hala, lanaldi zirkularrean eta egutegian neurriak finkatzen jarraitu dugu, hala nola askotariko lanaldiak hartzeko aukera (normalizatua, mistoa eta trinkoa), ordutegi malgutasunaren tartea handitzea, malgutasun handiagoa izatea baimenei dagozkien orduak hartzean, eta urruneko lana sartzea pandemiaren krisiaren konponbide gisa, telelanaren figurarekin batera, dagoeneko zirkular horretan finkatuta dagoen modalitate gisa.

7.2. Prebentzioaren Kudeaketa Eskuliburua onartzea eta haren prozedurak etengabe egokitzea.

  • Campus Arteko Segurtasun eta Osasun Batzordean (CSOB) Kudeaketa Eskuliburuaren 12 prozedura berrikusi eta onartu dira. Berrikusteko eta onartzeko geratzen diren prozesuak honako hauek dira: 11.a (enpresa jardueren koordinazioa), 12.a (segurtasuna eta osasuna obra proiektu eta exekuzioan) eta 15. (auditoria).
  • Horrez gain, Eskuliburuan sartzeko prozedura berri bat prestatu da: 0 prozedura (prozedurak eta instrukzioak egitea, onartzea eta berrikustea).

7.3. Arrisku psikosozialen analisian ikusitako arrisku faktore jakin batzuetan prebentzio neurriak egiten jarraitzea.

  • Arreta Psikologikorako Zerbitzuak, AZPko Langileen Ikasketa, Plangintza eta Prestakuntzako Kabinetearen lankidetzaz, online tailer sinkrono bat antolatu du «Estresaren kudeaketa aktiboari» buruz, emozioak hobeto kudeatzen eta estresa sortzen duten egoerei modu erregulatuan aurre egiten ikasteko, eraginkortasun handiagoko portaera berriak aplikatuta. Hiru campusetako 36 pertsonak parte hartu dute (% 86 emakumeak, % 14 gizonak).
  • Eskakizun psikosozial kognitiboen faktoreari dagokionez, denbora luzez lanik egin gabe egon eta berriro lanean hasten direnen kasuan, mantendu egiten da neurri arbitrarioa: hots, aldi batez jarraitzeko baimena ematea ordezkoari, lanari berrekiten dion pertsonak bere burua prestatu eta lanpostura egokitu dadin.
  • Etorkizunari begirako segurtasunik ezaren faktoreari dagokionez, lehen aipatutako LEPak onartzeko erabakiak nabarmendu behar dira.

7.4. Osasun indibiduala eta kolektiboa zaintzeko plan baten oinarriak ezartzea, arreta berezia jarrita bereziki zaurgarriak diren pertsonengan eta istripuen eta gaixotasunen prebentzioan.

  • Ezin izan dira oinarri horiek ezarri, osasunaren arloan egindako ahalegin gehienak pandemiaren kudeaketara bideratu direlako. Hala, UPV/EHUko langileen zaurgarritasun maila zehaztu da, osasun agintariek ezarritako prozeduren arabera. Aldi horretan lan ingurunea oso aldakorra izan da, eta horren eraginez, ohikoez bestelako lan forma berriak agertu dira, eta horrek eragina izan du, zalantzarik gabe, osasunaren kudeaketan eta istripu eta gaixotasunen alderdian, eta, beraz, osasun indibiduala eta kolektiboa zaintzeko moduan.

8. Kolektibo bakoitzarentzat beharrezkoak diren aplikazio informatikoen erabilera erraztea.

8.1. Software arkitektura berri bat diseinatzea, unibertsitateko kolektiboek gehien erabiltzen dituzten kudeaketa prozesuei eusteko aplikazio informatikoen eboluzioari begira.

  • Mikrozerbitzuetan eta zeharkako osagaietan oinarritutako software arkitektura berria definitu da, eta eredu horren araberako aplikazio berriak garatzen hasi dira (Sarbidea, administrazio elektronikoa, COFUND deialdia).

8.2. Prestakuntzaren arloko prozesu ez-automatizatuak edo erdi- automatizatuak identifikatzen hastea.

  • Ebaluazio Zerbitzuarekin batera, tresnarekin proba pilotu berri bat jarri dugu martxan, online ebaluazioa egiteko inkesten bidez (eGela Evasys). Estatuko medikuntza fakultateen artean egiten den Ebaluazio Kliniko Objektibo Egituratua (EKOE) egiteko euskarria eman da, eta UPV/EHUren bideokonferentzia sistemaren lehiaketaren lizitazioa kudeatu da, baita horren integrazioa ere unibertsitatearen sistemetan.
  • Administrazioa Modernizatzeko eta Hobetzeko Zerbitzuaren lankidetzaz, Administrazio Elektronikoaren prozesuen eta aplikazioen optimizazioa bultzatzen ari da (Kudeaketa Dokumentala eta Unibertsitate Prozedurak/ Prozesuak).

9. Unibertsitateko jarduera guztietan euskararen erabilera normalizatua ahalbidetzea eta bultzatzea, eta ofizialak ez diren hizkuntzen, bereziki ingelesaren, ezagutza maila zabaltzea.

9.1. Euskararen erabilera bultzatzea unibertsitate arloan.

  • Irakasle-ikertzaile eta AZPko langileentzako euskarazko ikastaroak antolatu eta kudeatu dira.

9.2. Unibertsitateko kideei atzerriko hizkuntzak ikasteko laguntza ematea.

  • Ikasleei eta irakasle-ikertzaileei atzerriko hizkuntzetan ziurtagiriak lortzeko ikastaroak eta baliabideak eskaini zaizkie, batez ere ingelesez.
  • Hizkuntza ikastaroak eman dira hiru campusetan, ingelesez eta euskaraz. Frantseseko, italierako edo txinerako ikastaroak ere eskaini dira. Berritasun gisa, Arabako Campusean, testu zientifikoak berrikusteko tutoretza zerbitzua eskaini da.

10. Unibertsitateko kide guztien artean lan egiteko, ikasteko eta bizitzeko modu jakin batzuk bultzatzea, non GJHei egindako ekarpena zeharkako irizpide bat izango baita, eta hala jokatzen dutenak publikoki aitortzea.

10.1. Kolektiboek (IRI, AZPko langileak, eta ikasleak) GJHei egindako ekarpena jasotzea, nabarmentzea eta bultzatzea.

  • GJHei eta Green Deal-i ekarpenak egitea bultzatu da, «Ikertzaileen Europako Gauean» eta «Zientzia Astean» jardueren bidez, eta Jasangarritasun eta Gizarte Konpromisoaren eta EHUagenda 2030en webguneak eguneratu dira.

11. Proiektu kolektiboak eta biltzeko, eztabaidatzeko eta elkarrekin ekarpenak egiteko guneak sustatzea, unibertsitatea hobetzeko, baita haren gizarte proiekzioa ere, ikasleen, AZPko langileen eta irakasle- ikertzaileen artean.

11.1. Hiru kolektiboen ordezkariek osatutako lan taldeak eratzea, unibertsitaterako interesekoak diren gaiak garatzeko eta ezartzeko.

  • Ekintza horiek Campus Bizia Lab eta Berraktibatu Unibertsitateak programen bidez sustatu dira, ikastegietako Ingurumen Hobekuntza Taldeekin batera.

12. Unibertsitatean egindako lana gehiago aitortzea eta eskertzea.

12.1. Emaitza indibidual eta kolektibo onen barne eta kanpo komunikazioa eta aitortza areagotzea eta hobetzea.

  • Ikasturtean izandako lorpen kolektiboei eta indibidualei ikusgaitasuna eman zaie sare sozialetan, webgunean (Campusa) eta prentsan. Era berean, horien aitortza egin da gobernu organoetan.

13. Kolektibo guztiek –baita egresatuek ere– unibertsitatearekiko duten identitate eta hurbiltasun sentimendua indartzea. Lan baldintza egokiak ezartzea giza ingurune kolaboratibo eta integratzaileetan.

13.1. Campus osasungarria bultzatzea, kultura eta kirola batu nahi dituen ekimen gisa.

  • Hainbat kultura eta kirol jarduera egin dira, askotan pandemia egoerara egokitu behar izan ditugunak (online formatua): «Jarduera fisikoa, nutrizioa eta psikologia» jardunaldiak; ibilketa nordikoaren ikastaroa; Gym Vitual; Zuzen Erronka; Mendi Erronka; Xake Birtuala; eta Strava Kluba, besteak beste.

14. Ikasleen askotariko beharrei erantzutea.

14.1. Arrakasta programa finkatzea, arloan eskumena duten erakundeen lankidetzaz.

  • Arrakasta programak 34 ikasleri lagundu die (30 emakume, 4 gizon); horien artetik, 19 Gipuzkoako Foru Aldunditik zetozen, 10 Bizkaiko Foru Aldunditik, eta 5 Arabako Foru Aldunditik. Orientazio pertsonalizatua eta laguntza ekonomikoa eman zaie guztiei.
  • Jarraipen bilerak egin ditugu hiru diputazioekin. Era berean, Santa Maria Fundazioarekin Arrakasta programa finantzatzeko sinatutako lankidetza hitzarmenaren jarraipena egiteko bilerak egin ditugu.

14.2. Presondegietan dauden pertsonei unibertsitate ikasketak egiteko aukerak areagotzea eta hobetzea.

  • Presondegietan dauden Pertsonen Arretarako UPV/EHUren protokoloaren esparruan, hurrengo ikasturtean presondegietan ikas daitezkeen tituluen eskaintza onartu dugu (32 gradu, 3 master ofizial eta doktorego programa bat), eta ikasketak presondegian amaitzeko aukerari buruzko informazioa ere banatu dugu.
  • Ikasleekin eta presondegietako koordinatzaileekin komunikazioa ahalbidetzeko plataforma birtualen erabilera bultzatzen jarraitu dugu. eGela Pi plataformaren erabilera kudeatu dugu, 8 ikaslerekin (2 emakume eta 6 gizon).

14.3. Hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonei laguntzea, bai unibertsitatera sartzen, bai haien bizitza akademikoan.

  • Desgaitasuna eta/edo hezkuntza premia bereziak dituzten 899 ikasleri lagundu zaie guztira, bai unibertsitatera sartzen (USE) bai unibertsitate ikasketak egin bitartean; horrela, guztira 2.804 egokitzapen egin dira irakaskuntzan, azterketetan, irisgarritasunean eta giza baliabideetan. Aurrekoa kontuan hartuta, artatutako pertsonen kopurua % 6 igo da. Arreta gero eta egokiagoa izan dadin, hainbat gida hobetu dira, hala nola ikasle berriei harrera egiteko gida, ikastegiei zuzendutako gida, mugikortasun arduradunei zuzendutako gida, Berritzeguneei zuzendutako gida, eta ESE probetarako epaimahaiei zuzendutako gida.
  • Desgaitasuna eta/edo hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei begirako sentsibilizazioaren ardatza bultzatzen jarraitu dugu, eta dibertsitateari eta inklusioari buruzko ikastaroak eta jarduerak antolatu ditugu. Guztira 375 pertsonak hartu dute parte. Zehazki, Zeinuen Hizkuntzako 12 ikastaro antolatu dira ikasle eta irakasleentzat, eta dislexiari eta gaixotasun arraroei buruzko 2 informazio saio. Era berean, desgaitasunaren edo hezkuntza premia berezien inguruan egindako Master Amaierako Lanei (MAL) emandako «Izaskun Heras» sariaren IV. edizioaren deialdia egin da.
  • Nazioarteko Babes Egoeran dauden pertsonen arretarako programaren bidez, laguntza eman zaie kolektibo horiei (asilo eta aterpe eskatzaileak, eta aberrigabeak).

14.4. Dibertsitate funtzionaleko ikasleak gizarteratzearen eragile aktiboa izatea erraztea, arrakasta esperientziak zabalduz eta transferituz.

  • Desgaitasuna duten ikasleen parte hartze proaktiboa bultzatu da, ikastegiek antolatutako jardueretan, hala nola jarduera praktikoen saioak, ateak zabaltzeko egunak, eta ikastegietako batzordeetan parte hartzea.

14.5. Ikasleei, eskatzen badute, arreta psikologikoa ematea, Arreta Psikologikorako Zerbitzuaren (AZP) Arautegiaren esparruan.

  • Arreta Psikologikorako Zerbitzuan, 453 pertsonari eskaini zaie arreta (% 73 emakumeak, % 25 gizonak, % 2 pertsona ez-binarioak), 1.192 saioetan. Horrek esan nahi du % 11ko hazkundea eman dela, aurreko ikasturtearekin alderatuta.
  • Lehen eta bigarren mailako prebentzio programetan, 585 pertsonak parte hartu dute, graduko (% 83) eta graduondoko (% 17) ikasleen artean. Online eskaintzearen ondorioz, ikasleen parte hartzea bikoiztu egin da.
  • Gaitegi bat eratu dugu, eta Psikologo Klinikoen eta Psikologo Orokor Sanitarioen lan poltsa sortzeko azterketa teoriko/praktikoa prestatuko duen epaimahaia eratzen eta koordinatzen hasi gara.

5. GOBERNANTZA ETA BALIABIDEAK

1. Bi norabideko komunikazioa gauzatzea, enpatiaz, unibertsitateko kargudunen eta unibertsitateko kideen artean, campusetako ikastegi guztiekin eta sail guztiekin harremanak sendotuz.

1.1. Ikastegiak eta sailak bisitatzeko eta haiekin biltzeko programa bat garatzea, zuzendaritza taldeei kudeaketa lanean laguntzeko.

  • Maiatzean, zazpi bilera egin ziren hiru campusetan, sail guztiekin, eta gobernu taldeko lau kidek parte hartu zuten bilera horietan. Iradokizunak egin ziren, ahoz nahiz idatziz, eta orain aztertzen ari dira, neurriak hartzeari begira.
  • Hiru campusetako zuzendaritza taldeek bilera formalak eta informalak egin dituzte campus bakoitzaren ikastegiekin.

1.2. Ikertaldeekin eta Ikasleen Kontseiluarekin biltzeko egutegi bat egitea.

  • Ikertzaileekin biltzeko egutegi bat finkatu da 3 campusetan (Leioa-Bilbo, Donostia eta Gasteiz) azarorako.
  • Batzorde Parekidearen deialdia egin eta bileran parte hartu dugu, ikasleen interesei zuzenean eragiten dieten gaiak azaltzeko eta aztertzeko Ikasleen Kontseiluko ordezkariekin batera, UPV/EHUko Ikasleen Arautegiak ezarritakoarekin bat etorrita.

1.3. Unibertsitateko kolektibo guztiekin maiztasun batez biltzea.

  • Aurreko puntuetan aipatutako bilerez gainera, errektoreak bilerak egin ditu ikastegietako (otsaila) eta sailetako (martxoa) zuzendariekin, erronka nagusien berri emateko eta haien kezka nagusiak ezagutzeko.

2. Unibertsitateko kolektibo guztiek gobernantza estrategietan parte hartze handiagoa izan dezaten sustatzea.

2.1. Ikasleei unibertsitate bizitzaren jarduera guztietan eta, bereziki, erakundearen gobernantzari lotutakoetan parte hartzea ahalbidetuko dieten bideak aktibatzea.

  • Ikasleen elkarteen parte hartzea bultzatu dugu, Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordetzaren dinamiketan; zehazki, ADUEEE Eztabaida Elkarteak G9 eztabaida ligaren antolakuntzan lagundu zuen, baina azkenean ezin izan zen egin COVID-19aren eraginez.
  • Ikasleen parte hartzea eta lankidetza bultzatu da UPV/EHUren hainbat jardueratan, esate baterako, EHUazokan eta Ateak Zabaltzeko Egunetan parte hartu, eta eskaintza akademikoaren berri eman dute, eta USEren epaimahaiei lagundu diete.
  • Ikasleen Kontseiluarekin batera, Ikasleen Arautegiaren II. eta III. tituluak aldatzeko proposamenaren testua landu da, baita Unibertsitateko Estatutuen 20., 21. eta 22. artikuluak aldatzeko proposamenak ere.

2.2. Unibertsitateko Estatutuak berritzeko zirriborro bat egitea, irakasle- ikertzaile doktore ez-iraunkorren ordezkaritza hobeto egokitzeko dagokion ordezkaritza organoetan.

  • Berritzeko ekimena onartu da, 2021eko uztailaren 20ko Gobernu Kontseiluan. Klaustroan izapidetzeko zain dago.

2.3. Unibertsitaterako kode etiko bat egiteko aukera aztertuko duen lan talde bat eratzea.

  • Ikerketa eta irakaskuntzarako etika aholkulari baten postua sortu zen, 2021eko ekainaren 3ko Gobernu Kontseiluan.
  • Kodea egingo duen lan taldea eratzeko metodologia finkatu da.

2.4. Batzorde akademikoen funtzionamendua aztertzea eta eraberritzea.

  • Bilera monografikoak egin dira, bai Graduondoko Batzordearekin bai Doktorego Eskolarekin, eta zeregin batzuk berriz definitu eta banatu dira, kudeaketa hobetzeari begira. Graduondokoaren arloko Zuzendaritzaren eta Doktorego Eskolaren arteko aldizkako bileren egutegi bat ezarri da.

2.5. Hobekuntza kudeaketa prozeduretan (berria).

  • Europako Batzordeak UPV/EHU saritu du, HRS4R aitortzaren bidez. Ekimen hori ‘Human Resources Strategy for Researchers’ (HRS4R) programan kokatzen da, eta horren bidez unibertsitateei eta ikerketa erakundeei lagundu nahi zaie, bikaintasunean oinarritutako Europako lan merkatu gardenago eta eskuragarriago baten eraikuntzan.

3. 2019-2022 Unibertsitate Planaren azken bi urteak eraginkortasunez gauzatzea. Eusko Jaurlaritzarekin 2023-2026 Unibertsitate Plana modu aktiboan negoziatzea, horren barruan gure unibertsitatearen dimentsiorako egokia den azpiegitura programa bat jasotzeko.

3.1. UPV/EHUko eraikinetako azpiegituren plan baterako oinarriak ezartzea, non eraikin bakoitzak bere jarduerak egiteko beharrezkoak dituen eraberritze lanak jasoko diren, instalazioen erabiltzaileen segurtasunerako neurriak ezarriko diren eta irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzeko neurriak bultzatuko diren. Eraikinen mantentze lan prebentiboa lehenetsiko da.

  • Egoeraren lehen diagnostikoa egin da, eta unibertsitateko eraikin bakoitzean egin beharreko eraberritze lan nagusiak identifikatu dira. Era berean, bereziki azpimarratu da horien mantentze lan prebentiboa.

4. Finantzaketa publikoa eta pribatua hobetzea. Funts publikoen erabilera eraginkorra sustatzea, eta unibertsitatearen garapenean lagundu nahi duten pertsona, enpresa edo erakundeen funts berriak erakartzea.

4.1. Foru Diputazioekin elkarrizketak hastea, UPV/EHUrako mezenasgoaren zerga harremanak hobetzeko.

  • Bilerak egin dira hiru lurraldeetako foru diputazioekin, eta, besteak beste, unibertsitateak egindako jarduerek izan ditzaketen zerga onurak aztertu dira, besteak beste.
  • Garapen jasangarriaren helburuekin lerrokatzeko asmoz, Bizkaiko lurralde historikoaren zerga sistema eraldatzeko oinarriak ezarriko dituen foru arauaren aurre proiektuaren araudia egin aurreko kontsulta publikoan parte hartu dugu.

5. Erabaki estrategikoak hartzen lagunduko duen kontabilitate analitikoa ezartzea. Horrela, errazagoa izango da baliabide ekonomikoen erabileraren eraginkortasuna neurtzea eta helburuen betetze maila ebaluatzea.

5.1. Kontabilitate analitikoaren sistema ezartzeko planarekin aurrera egitea, erabaki estrategikoak orientatzeko.

  • 2014ko ekitaldian egindako lana oinarri hartuta, Kontabilitate Analitikoko Atalak lanean jarraitu du, 2018ko ekitaldiaren kontabilitate analitikoaren itxiera lortzeko. Aldi berean, 2020ko ekitaldiari buruzko informazioa eskuratzen hasi gara, hori baita itxita eta ikuskatuta dagoen azken ekitaldia, sisteman datuak sartu aurreko fitxategiak prestatzeko.

5.2. Gastuaren eta kontabilitate sistemaren eraginkortasuna ebaluatuko duten urteko txostenak egitea.

  • Gaur egun, 2018ko ekitaldiari dagozkion artxiboak lantzen ari gara kontabilitate analitikoko programan kargatzeko, eta aldi berean 2020ko ekitaldiari dagozkion artxiboak prestatzen ari gara. Eraginkortasuna gastuan eta kontabilitate sisteman aztertu eta ebaluatuko duten txostenak 2022ko ekitaldian eskuratzea espero dugu.

6. Hobeto ematea hartutako arauzko neurrien berri, aldez aurretik parte hartzea ahalbidetuz eta neurri horien laburpen exekutiboa eginez, errazago irakurri eta uler daitezen.

6.1. Gobernu taldearen ekimenez onartutako arauen “laburpen exekutibo” bat egitea, erabiltzaileei horien edukiak eta helburuak azaltzeko.

  • Gobernu taldeak onartu du.

7. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 129. artikuluan ezarritako erregulazio onaren printzipioak betetzea: premia, efikazia, proportzionaltasuna, segurtasun juridikoa, gardentasuna eta efizientzia.

7.1. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 133. artikuluan aipatutako “herritarrek lege-mailako arauak eta erregelamenduak egiteko prozeduran parte hartzea” (kontsulta publikoa) prozedura diseinatzea.

  • Gobernu taldeak onartu du.

7.2. Barne araudien aplikazioan dauden zailtasunak identifikatzea eta horiek hobetzeko proposamenak egitea.

  • Gobernu taldeak administrazioa sinplifikatzeko prozedura onartu du.
  • Berritutako arauak: Kalitate Batzordearen esparru arautegia; laginak, datuak eta mikrobiota eskualdatzeko Osasun Berrikuntza eta Ikerketarako Fundazioaren, Osasun Ikerketa Institutuen Elkarteen eta UPV/EHUren arteko hitzarmen espezifikoen ereduak; Argitalpen Zerbitzuaren Arautegiaren aldaketa; Jakintza Lanezko Ikerkuntza (EUSKOIKER) Fundazioak UPV/EHU bitarteko propio pertsonalizatu gisa deklaratzea; Europar Batasunaren herrialdetako, Europako Ekonomia Eremuko, Erresuma Batuko eta Suitzako doktore tituluen baliokidetza deklaratzeko txostena igortzeko prozedura.

8. Efizienteak edo proportzionalak ez diren arauak ezabatzea, haien helburua lortzeko administrazio karga garestiak eta alferrikakoak baitira eta, gainera, proiektu edo helburu estrategikoen, hala nola ENLIGHTen, garapena oztopa baitezakete.

8.1. Gune bat sortzea erakundearen webgunean, gehiegizko izapide burokratikoen edo neurriz gainekoak diren eta helburu komun bat oztopatu dezaketen arauen adibideak hautematea ahalbidetuko duten iradokizunak jasotzeko.

  • Gobernu taldeak administrazioa sinplifikatzeko prozedura onartu zuen, eta webgunearen barruan gune bat egokitu da gai horri lotutako oharrak bidaltzeko.

9. Administrazio elektronikoaren garapena osatzea, kudeaketa prozesu guztiak unibertsitate digitalizatuaren ikuspegitik berriro diseinatuz eta administrazio izapideak sinplifikatuz eta arinduz.

9.1. UPV/EHUren egoitza elektronikoa administrazio publikoen komunikazio sarean sartzea, haren erabilera hobetu eta bizkortuko duten barne prozeduren garapenaren bidez erabiltzaileek horietan igaro beharreko denbora murrizteko.

  • Maiatzaz geroztik, interoperatibitatea dugu administrazio publiko guztien erregistroekin.

9.2. Dagoeneko abian den Kudeaketa Akademikoa berritzen eta eguneratzen jarraitzea.

  • Aurreikusitako garapenak osatu dira, eta kudeaketa akademikoa berritzeko eta eguneratzeko lanarekin aurrera egiten jarraitzen dugu graduko eta ikasketa berrikuntzaren, graduondoko eta etengabeko prestakuntzaren eta eraldaketa digital eta komunikazioaren arloetako errektoreordeekin koordinatuta.

10. AZPko langileek, ikasleek, eta irakasle-ikertzaileek telematikoki egiten dituzten izapideetarako behar den denbora murriztea. Aplikazioetan sartzeko eta haiek erabiltzeko interfazeak sinplifikatzea, eta erabiltzaileen premia teknologikoetara egokitzea.

10.1. Kudeaketa prozedurak modernizatzeko eta eguneratzeko plan bat egitea, eraldaketa digitaleko prozesuetan sartzeko.

  • Prozesuen mapa amaitu da, eta antolakuntza zerbitzu eta unitateekin konektatu da, aztertzeko eta administrazio elektronikoak hedatutako proiektuetan sartzeko (A1 Espedienteen izapidetzailea, A2 Dokumentuen kudeaketa —ikasleen espedientea—, eta A3 Administrazio Prozeduren Katalogoa).
  • Prozedura administratiboen inbentarioaren eguneratzeari ekin zaio.

10.2. Kudeaketa prozedurak eguneratzeko eta sinplifikatzeko prozesua hastea (dieten kontrola, ordutegiaren kontrola, etab.).

  • Ordutegia kontrolatzeko software berri bat jarri da martxan, proba fasean dagoena, eta datorren urtearen hasieran haren erabilera orokortzeko asmoa dugu. Hainbat software aukera aztertu dira, dieten kudeaketa prozedura sinplifikatzeko, eta espero dugu horietako bat aukeratu ahal izatea, datorren ikasturtean martxan jarri nahi den ikerketa kudeatzeko software berriarekin batera inplementatzeko.

11. UPV/EHUko datu unitate bat sortzea eta horretarako langile kualifikatuak hautatzea, jarduera akademikoa etengabe monitorizatu eta informazio iturri guztiak koordina ditzaten.

11.1. Datu unitate bat sortzea eta haren egitura eta laneko plana definitzea, UPV/EHU unibertsitateen nazioarteko kalitate sailkapenetan ager dadin eskatzen diren adierazleen datuak bateratzeko.

  • Datuen unitatea konfiguratzen hasi gara, komunikazio bulegoko kidea zen pertsona bat atxikita. Haren erantzukizuna da UPV/EHUri datuak eskatzen dizkioten erakundeei datuak bidaltzea, baita sailkapenetan agertzeko datuak ere. Errektoreordetzetan, gerentzian eta idazkaritza nagusian 2019-22 Unibertsitate Planean eskatutako datuak prestatzen eta ematen dituzten pertsonekin harremanetan jarri gara, ebaluazio zerbitzuaren zuzendaritzarekin koordinatu daitezen, eta, horrela, datuen unitatean lagundu eta koordinatuko den taldea eratuko da.

12. Ikastegiei eta sailei berrantolaketa prozesuetan laguntzeko behar diren neurriak hartzea, ikasleen, AZPko langileen, eta irakasle-ikertzaileen ratioak antzekoak izan daitezen ikastegi eta sail guztietan.

12.1. Ikastegiak eta sailak berrantolatzeko prozesuak aztertzea haien zuzendaritzekin egingo diren bileretan, funtzionamendua erraztu dezaketen neurri osagarriak identifikatzeko.

  • Maiatzean, zazpi bilera egin ziren hiru campusetan, sail guztiekin, eta gobernu taldeko lau kidek parte hartu zuten bilera horietan. Iradokizunak egin ziren, ahoz nahiz idatziz, eta orain aztertzen ari dira, ikasturte honetan neurriak hartzeari begira.

13. Mugikortasuna hobetzea eta azpiegitura fisikoak eta teknologikoak egokitzea, COVID-19ak eragindako krisiaren testuinguruan, irisgarritasuna hobetuta eta aurrekontu erabilgarritasuna kontuan hartuta betiere. UPV/EHUko eraikinen azpiegitura plan bat diseinatzea, beharrezkoak diren berrikuntzak jasotzeko, eraikinen prebentzioko mantentze lanei lehentasuna emanez.

13.1. Etorkizuneko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen lanen lizitazioa eta baimena martxan jartzea.

  • Eraikin berrirako exekuzio proiektua idatzi da; obrarako beharrezkoak diren baimenak izapidetu dira; eta haren lizitaziorako beharrezkoa den dokumentazioa prestatu da. Horrez gain, Bilboko udalaren obra baimena jaso dugu. Obrak 2021eko urriaren 18an lizitatu ziren.

13.2. Joxe Mari Korta zentroaren II. fasea diseinatzeko lan talde bat sortzea.

  • UPV/EHUko eta Ikerbasqueko langileek osatutako lan taldea eratu da.

13.3. Campuseko ikastegietan eraberritze, hobekuntza eta egokitzapen lanak egiteko plana garatzea.

  • Eraikinak eraberritzeko eta hobetzeko jarduerak egin dira (BHH deialdia), haien arriskuen ebaluazioetan hautemandako beharrei erantzuteko direnak lehenetsita.

13.4. Irisgarritasun Plana garatzen jarraitzea.

  • Irisgarritasun Planean jasotako hobekuntza lanek aurrera jarraitzen dute.