1. Prestakuntza dual zabala eta nazioartekoa izatea, irakaskuntza metodologia berritzaileak izango dituena eta euskal gizartearen beharrei erantzungo diena, kanpoko ebaluazio erakundeek onartutako emaitzen bidez.
1.1. Ikastegiei laguntzea beren tituluetarako nazioarteko prestakuntza dualeko proiektuetan, eta ebidentzia egiaztatua duten eta IKD i3 hezkuntza ereduan lerrokatuta dauden irakaskuntza metodologia aktiboen ezarpenean.
1.2. Jarduerak antolatzea, graduko eta masterreko tituluetan aitortza duala lortzeko prozesuan ikastegiek garatu dituzten jardunbide egokiak ezagutarazteko.
1.3.UPV/EHUren graduko, graduondoko eta doktoregoko tituluen indarguneak eta hobekuntza arloak aztertzea.
1.4. Gradu bikoitzak bultzatzea eta graduko titulu berrien ezarpena baloratzea, euskal gizartearen premiekin sintonian.
1.5. Erakunde akreditazioa duten ikastegien kopurua areagotzea.
1.6. Martxan jartzea barne ebaluazioak, akreditazioaren aurreko urrats gisa, lagungarri izango dena bisitak prestatzeko (aukerakoak, ikastegiek eskatuta) eta barne ebaluatzaileen banku bat sortzeko, alorrean esperientzia duten UPV/EHUko irakasle-ikertzaile, AZPko langile eta ikasleekin.
1.7. Aholkuak ematea ikastegiei beren plan estrategikoak egiteko, lerrokatuak unibertsitatearen plan estrategikoarekin, eta laguntza ematea UNIKUDE bidez plan horien lanketan.
1.8. IKD i3 hezkuntza ereduan oinarritutako prestakuntza sustatzea, hainbat titulutako ikasleen arteko baterako lana errazteko.
1.9. Graduondoko Ikaskuntzen II. Plan Estrategikoa definitzea.
2. Zeharkako gaitasunei buruzko prestakuntza sustatzea, bereziki sormenari, lidergo gaitasunari, ekintzailetzari eta kulturartekotasunari, prestakuntza praktikoari eta hizkuntzei dagokienez. Berdinen arteko ikaskuntza mekanismoak bultzatzea, zeharkako gaitasunak garatzeko.
2.1. Berdinen arteko ikaskuntza mekanismoak bultzatzea, egokitzapen beharrei erantzuteko, ikasle berrien integrazio akademikoa, soziala eta pertsonala errazteko eta zeharkako gaitasunak garatzeko (BAT programa, Berdinen arteko tutoretza).
2.2. Irakasleen artean, sormenari, lidergo gaitasunari, jasangarritasunari, gizarte konpromisoari, ekintzailetzari eta kulturartekotasunari lotutako zeharkako gaitasunak ikasleengan bultzatzeko prestakuntza eskaintza areagotzea.
3. Erronketan oinarritutako ikaskuntza programa bateratuak garatzea ENLIGHT partzuergoko kide diren unibertsitateekin, ikasleen mugikortasuna errazteko eta areagotzeko.
3.1. Erronketan oinarritutako ikaskuntzari buruzko UPV/EHUko irakasleentzako prestakuntza diseinatzea.
3.2. Baterako prestakuntza programak diseinatzea eta garatzea ENLIGHT Europako Unibertsitea aliantzako kide diren 9 unibertsitateen artean.
4. Euskampus-Bordele Mugaz Gaindiko Campusa eta atzerriko beste unibertsitate batzuekiko harremanak sendotzea, baita Graduondokoen Latinoamerikako Sarea ere.
4.1. Ikastegiei laguntzea Erasmus Mundus berriak sortzen.
4.2. Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa sarearen barruko mugikortasunak sustatzea.
5. Graduetan eta graduondoetan euskarazko irakaskuntza areagotzea eta finkatzea. Lanbide masterretan euskaraz ikasteko aukera bermatzea.
5.1. Euskararen IV. Plan Gidaria (2023-2027) diseinatzea.
5.2. Euskarazko ikasmaterialaren prestakuntza, egokitzapena eta dibulgazioa bultzatzea, baita euskaraz egindako Gradu Amaierako Lanak (GRAL) eta Master Amaierako Lanak (MAL) ere.
5.3. Euskarari buruzko lan monografikoak bultzatzen jarraitzea euskara unibertsitate-hizkuntza gisa ezagurzera emateko eta garatzeko.
5.4. Unibertsitatearen berezko jarduerak osorik euskaraz egin daitezen baliabideak eskaini.
6. Graduetan eta graduondokoetan hirugarren hizkuntza batean ikasteko aukera indartzea eta areagotzea, eta ingelesezko tituluak bultzatzea, atzerriko ikasleak erakartzeko, bereziki ENLIGHT partzuergoan hartutako konpromisoen esparruan.
6.1. Graduan ingeleseko eleaniztasuneko irakasgaien, English Friendly Course-n, eta Courses Taught in English-en eskaintza akademikoaren aukera indartzea.
6.2. Irakasleei beharrezkoak diren prestakuntza eta egiaztapenak eskaintzea graduko eta graduondoko ikasketak ingelesez emateko.
6.3. ENLIGHTeko unibertsitateek atzerriko ikasleak erakartzeko antolatzen dituzten feriatan parte hartzea, gure unibertsitatearen berri bereziki emateko.
6.4. Unibertsitate arteko berezko tituluen proposamenak erraztea, nazioarte mailan.
7. Etengabeko prestakuntza sustatzea, aurrez aurrekoa nahiz online, euskaraz eta gaztelaniaz, hura eskatzen duten gizarte eragileekin koordinatuta.
7.1. Ikastegiek campusetako eskaintza akademikoa areagotzeko egindako ekimenak bultzatzea eta babestea.
7.2. Lurralde historiko bakoitzean eginiko ikastaroen antolakuntza koordinatzea UPV/EHUren Uda Ikastaroen Fundazioarekin, baita mugaz gaindiko ikastaroak ere, Nafarroarekin eta Akitania Berria eskualdearekin.
7.3. Oinarriak diseinatzea etengabeko prestakuntzako estrategia baterako, eta epe luzerako etengabeko prestakuntza proposamen bat lantzea eta egiaztatzea unibertsitateko kideekin (zuzendaritza akademikoak, ikastegiak…).
7.4. Berezko tituluak ebaluatzeko sistema bat aztertzea eta proposatzea, eta egungo errealitatera egokitutako etengabeko prestakuntza.
8. Online prestakuntza eleaniztuna bultzatzea, arreta berezia jarrita euskaraz, ingelesez eta frantsesez emandako prestakuntzan, eCampusaren bidez irakaskuntza zerbitzuak areagotuz.
8.1. Irakasleei erraztasunak ematea, ikastaro eleaniztunak eta akreditazio probak egin ditzaten.
8.2. UPV/EHUren online prestakuntza tipologia definitzea.
8.3. Bultzada ematea online irakasgaien eskaintzari, master ofizialetan eta etengabeko prestakuntzan.
9. Ebidentzia egiaztatuko hezkuntza berrikuntzako erreferenteak izatea.
9.1. IKD i3 hezkuntza eredua hedatzea, Enlight partzuergoko unibertsitateen hezkuntza ereduarekin duen koherentzia nabarmenduz eta UPV/EHUko ikastegiekin lan eginez, eredu hori tituluetan sartzeko.
9.2. Irakaskuntza garapen akademikoarekin koherentea izango den prestakuntza esparru bat sortzea, erantzun egingo diena ibilbide profesionalaren etapei, eta martxan jartzea IRAKASBERRI, GAITUZ eta IRAKAR programen deialdiak, ikuspegi honetatik berregokituak.
9.3. IKD i3 Laborategiak Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektuen deialdia eguneratzea, baita UIPP ikastaroena ere.
9.4. Hezkuntza berrikuntzarako ERAGIN programak trebatutako irakasleengan eta haien ikasleengan duen inpaktua aztertzea, eta ikastegi mailan garatutako programa berri baten beharra baloratzea.
9.5. Campus Bizia Lab eta Gaztenpatia programen azterketa espezifiko bat egitea, indarguneak eta hobetzeko edo hazteko arloak detektatzeko.
10. Garapen Jasangarrirako Helburuei (GJH) –hala nola genero berdintasuna, euskara, euskal kultura, klima aldaketaren aurkako borroka eta energia berriztagarrien sustapena– lotutako gradu eta master amaierako lanak bultzatzea.
10.1. GRALen eta MALen defentsarako matrikula inprimakietan, tarte bat uztea, ikastegiekin lankidetzan, lanak zer GJHri egiten dien ekarpena adierazteko (3 GJH gehienez).
10.2. Bultzada ematea 2030 Agenda GRAL eta MALetan sartzeari, ikasleen eta irakasleen prestakuntzaren bidez.
10.3. Bultzada ematea erronketara orientatutako diziplina anitzeko GRALak egiteari, eredu gisa hartuta UPV/EHUn jada arrakasta izan duten beste egitasmo batzuk.
10.4. UPV/EHUko Ikasleen Kongresua antolatzea eta GRALek GJHei egindako ekarpena agerian uzten jarraitzea.
10.5. MALek GJHei egiten dieten ekarpena ikusaraztea, MAL sarien deialdien bidez.
11. Nazioarteko mugikortasuna ikasle guztien artean zabaltzeko eta errazteko ekintza inklusiboak ezartzea: mugikortasun birtualak eta konbinatuak (mugikortasun fisikoa + aldi birtuala) eta iraupen laburrekoak, eskaera prozesua sinplifikatuz.
11.1. Deialdi espezifikoen bidez unibertsitateko talde guztien mugikortasuna babestea.
11.2. Egiturak eta zerbitzuak mugikortasun programen kudeaketa premietara egokitzea, Erasmus Without Paper ekimenari bereziki erreparatuta.
11.3. Gradurako mugikortasun programa konbinatuak (birtualak eta fisikoak) eta graduondorako mugikortasun laburragoak antolatzea, ikasle guztiei mugikortasun aukera handiagoak emateko.
11.4. Ikasle bisitariei informazioa eskaintzea eta jarduerak prestatzea euskal kulturaren esparrura gerturatzeko.
11.5. Ikasle bisitariak hartzeko Buddy programa sustatzea.
12. Ikasleek erabilitako tresna informatikoen (GAUR, eGela, BBC…) erabilera eguneratzea eta sinplifikatzea, bereziki gailu mugikorretan.
12.1. Graduko eta masterreko ikasketak egiteko unibertsitatera sartzeko aplikazio berri bat garatzea, gailu mugikorretatik erabili ahal izango dena.
12.2. Erasmus programaren izapidetze digitala (Erasmus Without Paper) ezartzeko planaren barruan finkatutako mugarriak betetzea.
12.3. Pandemia ostean irakasteko tresna digitalak berrikustea, eta eGela/pi plataforman sar daitezkeen software libreko alternatibak aztertzea.
12.4. Irakaskuntzarako eGelaren bertsio berria sortzea.
13. Ikasleen enplegagarritasuna errazten duten baldintzak hobetzea.
13.1. Gure unibertsitatearen eta ehun sozioekonomikoaren arteko lankidetza babestea, hitzarmenen bidez.
13.2. I. Enplegagarritasun Plana garatzea.
13.3. Hiru campusetan enplegu foroak antolatzen jarraitzea, ikasleen eta egresatuen laneratzea errazteko.
13.4. Ikasleen kopurua areagotzea, bai erakundeetan, enpresetan edo gure unibertsitateko zerbitzuetan egindako kualifikazio handiko praktiketan, bai inguruko enpresa eta erakundeetan egindako GRALetan, MALetan eta doktorego tesietan.
13.5. Jardueren katalogo bat diseinatzea, EHUalumni kolektiboaren enplegagarritasuna hobetzeko Prestakuntza Eskolaren bidez.
13.6. Enplegurako prestakuntza osagarriaren aurrez aurreko edo online eskaintza areagotzea, ikasleen prestakuntza beharrari egokituta, eta gure unibertsitatearen zeharkako gaitasunen katalogoan jasotako gaitasunen garapena areagotzea.
13.7. Bultzada ematea lehiaketen bidez irakaskuntza hobetzeko egitasmo teknologikoei.
14. Jarduera ekintzailea eta enpresak sortzeko gure unibertsitateko irakasleikertzaileen, ikasleen eta egresatuen ekimenak koordinatzea eta bultzatzea, bereziki Garapen Jasangarrirako Helburuekin konprometituta badaude.
14.1. Ekintzailetzan eta enpresen sorkuntzaren arloan eskainitako zerbitzuak zabaltzea ikasleen eta irakasle-ikertzaileen artean, eta datozen lau urteetarako eskaintza indartzea.
14.2. Hiru campusetan, enpresa ekimenak garatzeko laguntza ekonomikoak, babes programak eta sariak bultzatzea.
14.3. Datozen lau urteetarako I. Ekintzailetza Plana egitea.
14.4. Egungo junior enpresen egoerari buruzko diagnostikoa egitea, eta, hortik abiatuta, arlo horretarako jarduera plan bat egitea.
15. Unibertsitate-enpresa ikasgelen sarea sendotzea eta zabaltzea.
15.1. Unibertsitate-enpresa ikasgelen funtzionamendua ebaluatzea eta beharrezkoak diren hobekuntza ekintzak egitea.
15.2. Ikastegiei laguntzea unibertsitate-enpresa ikasgelak sortzen, ikastegikoak nahiz campusekoak.
15.3. Jardunaldiak antolatzea, ikastegietan eta campusetan dauden unibertsitate enpresa ikasgelen errealitatea eta beharrak ezagutzeko.