IV. Ardatza - Pertsonak
1. helburua
Lan baldintza egokiak eta lanpostu egonkorrak sustatzea, baita elkarlanean oinarritutako giza ingurune integratzaileak ere.
Ekintzak
1.1. Lanpostuak finkatzea, LEPak eginez, eta promozioa erraztea, AZPko langileen kasuan, lekualdatze lehiaketen maiztasuna areagotuta, eta irakasle-ikertzaileen kasuan, berriz, plaza hutsa betetzen duten irakasle-ikertzaileen egonkortzea itxaroteko denbora ahal bezainbeste murriztuta.
1.2. Osasun indibiduala eta kolektiboa, hala fisikoa nola psikologikoa, zaintzeko plan bat diseinatzea, arreta berezia jarrita bereziki zaurgarriak diren pertsonengan eta istripuen eta gaixotasunen prebentzioan.
1.3. Administrazio eta zerbitzuetako langileen monografiak eguneratzea, zereginak prozeduretan antolatzea, eta prozedurak birpentsatzea.
2. helburua
Irakasle-ikertzaileen eta AZPko langileen beharren urte anitzeko plangintza bat egitea, eta haien ibilbide profesionalean laguntzea.
Ekintzak
2.1. Erreferentziako plantillak onartzea, bai irakasle-ikertzaileentzat bai AZPko langileentzat, eta gure unibertsitatearen helburu estrategikoetara eta digitalizaziotik eta nazioartekotzetik eratorritako beharretara egokitzea.
2.2. Irakasle-ikertzaileen poltsa kudeatzeko araudia eta sistema berrikustea, hobetzea eta inplementatzea, bikoizketak ahal den neurrian ezabatuta.
2.3. Urte anitzeko plangintzan plaza atxikiak aurreikustea, epe laburrean hartuko diren erretiroak eta arlo bakoitzaren egiturazko arazoak aintzat hartuta.
3. helburua
Langile taldearen gaztetzea bultzatzea, erreleboen bidez eta langileen egonkortze goiztiarren bidez.
Ekintzak
3.1. Plan bat garatzea, AZPko langileen eta irakasle-ikertzaileen belaunaldi aldaketa errazteko, indarrean diren lege eta aurrekontu esparruetan, ezagutzaren eta kapital erlazionalaren galerak unibertsitatean eragin dezakeen deskapitalizazioa saihestuz.
3.2. Talentua erakartzeko eta zaintzeko programa bat diseinatzea.
3.3. Irakasle-ikertzaile eta AZPko langile berrien harrera eta laguntzarako hainbat estrategia ezartzea, haien egonkortze goiztiarra errazteari begira, baita lanpostuz edo zereginez aldatzen direnentzat ere.
4. helburua
Lan indibidualaren eta kolektiboaren ospea eta aitortza sustatzea.
Ekintzak
4.1. Banakako eta taldeko jardunbide onak / (emaitza onak) kanpoan eta barruan aitortzeko estrategia bat lantzea, GJHak azpimarratuz, nazioarteko jardueretan parte hartzea eta lankidetza, irakasleena bereziki, errazteko eta aitortzeko.
4.2. UPV/EHUko kide izatearen sentimendua bultzatzeko ekintzak egitea kolektibo guztientzat eta, bereziki, ikasleentzat, irudi korporatiboa ere indartuz.
5. helburua
Ikasle bakoitzak bere ikaskuntza prozesuan duen zeregin aktiboa eta erantzukizuna sustatzea.
Ekintzak
5.1. IKD i3 hezkuntza eredu propioarekin lerrokatutako irakaskuntza metodologia aktiboen inplementazioan aurrera egitea.
5.2. Prestakuntza jarduerak eta ikasleen akonpainamendu programak (mentoring) antolatzea, eta horien bidez, UPV/EHUren katalogoan jasotako zeharkako gaitasunen garapena erraztea.
5.3. goeran zaurgarrian dauden pertsonak (desgaitasunak dituztenak, errefuxiatuak, zailtasun ekonomikoak dituztenak…) gizarte inklusioaren agenteak izan daitezen sustatzea, inklusio planaren ebaluazio eta jarraipenaren bidez.
6. helburua
Pertsonen egokitzapena eta prestakuntza indartzea, aintzat harturik unibertsitatearen eginkizuna eta Ikuspegia.
Ekintzak
6.1. Jarduerak antolatzea (tailerrak, ikastaroak), langileek eta ikasleek gaitasun digitalak eskuratu ditzaten.
6.2. EHU-agenda 2030en esparruan, jarduerak antolatzea, unibertsitateko kideak jasangarritasunarekin bat etor daitezen.
6.3. Unibertsitateko kideen (AZPko langileak, irakasle-ikertzaileak eta ikasleak) ingeleseko hizkuntza gaitasuna bultzatzea.
6.4. Euskararen ezagutza eta erabilera bultzatzea unibertsitateko kideen artean.
7. helburua
Informazio sistemen/aplikazioen berrikuntza, malgutasuna, integrazioa eta iragazkortasuna ahalbidetzea, pertsonen zerbitzura egon daitezen.
Ekintzak
7.1. Software arkitektura berri bat diseinatzea, software libraren erabilera sustatuz, unibertsitateko kolektiboek gehien erabiltzen dituzten kudeaketa prozesuei eusteko, aplikazio informatikoen eboluzioari begira.
7.2. Kudeaketetarako prozesuak azkartzea, GAUR, UXXI eta beste atari eta aplikazio batzuen bidez.
7.3. Atari bakarra ezartzea, bizitza akademikoaren beharrei erantzuteko.
8. helburua
Adi egotea, ekonomia arrazoiak direla eta graduondoko ikasketak egin nahi dituzten ikasleen artean ager daitezkeen estratifikazioak minimizatzeko.
Ekintzak
8.1. Diagnostiko bat egitea, herritarren sektore edo talde jakin batzuei graduondoko ikasketak egitea oztopatzen edo eragozten dieten bazterkeria forma ugariak eta hesi estrukturalak hautematen laguntzeko.
8.2. Gradutik graduondokora igarotzeko ikasleentzako laguntza programak zabaltzeko aukera aztertzea.
9. helburua
Bizitza pertsonala eta lana kontziliatzeko erraztasunak ematea, eta ibilbide profesionalean emakumeak kaltetzen dituzten genero joerak gainditzeko neurriak bultzatzea.
Ekintzak
9.1. Pixkanaka laneko modu eta formatu malguagoak ezartzea, hala nola telelana eta urruneko lana (AZPko langileak).
9.2. Kontziliazio gida argitaratzea eta eguneratuta edukitzea, laneko jarduna aldi baterako eteteko aukerak erraztuz, gero itzultzeko aukerarekin (eszedentziak).
9.3. UPV/EHUko soldata arrakalari eta genero joerei lotutako beste alderdi batzuei buruzko informazioa argitaratzea.
PERTSONEN ARDATZAREN ADIERAZLEAK
- AZPko langileen aldi baterakotasun indizea.
- Irakasle atxiki bat figura iraunkor baterako akreditatzen denetik LEP batera sartzen den arte igarotako denbora.
- Irakasle katedradun edo osorako akreditazioaren eta promozioaren artean igarotako denbora.
- AZPko langileen erreferentziako plantilla onartzea.
- Irakasle-ikertzaileen Plantilla Plana onartzea eta garatzea.
- AZPko langileen eta irakasle-ikertzaileen plantillaren batez besteko adina.
- Aitortzak jasotzen dituzten ekintzen eta pertsonen kopurua, kolektiboka.
- UPV/EHUren katalogoan jasotako zeharkako gaitasunen garapena errazten duten prestakuntza jardueretan eta ikasleen akonpainamendu programetan (mentoring) parte hartzen ari diren ikasleen kopurua.
- EHUagenda 2030en testuinguruan antolatutako jardueretan parte hartu duten pertsonen kopurua.
- Aurrerapen maila, software arkitektura berri baten diseinuan.
- Aurrerapen maila, atariak eta/edo aplikazio informatikoak bateratzeko prozesuan.
- Aurrerapen maila, graduondoko laguntza programen diagnostikoa egiteko eta ekintzak proposatzeko.
- Kontziliazio gida eta telelaneko plana eguneratzea eta horien jarraipena egitea.