III. Ardatza - Kultura eta Gizartea
1. helburua
Gizartearekiko komunikazioa hobetzea, baita ezagutzaren dibulgazioa eta UPV/EHUren kultura legatua ere.
Ekintzak
1.1. Komunikazio prozedura zabaltzea fakultate, ikastegi eta unibertsitateko kideen artean, eta prestakuntza eskaintzea.
1.2. Fakultate eta eskoletatik komunikazio ekintza gehiago bideratzea komunikazio bulegora.
1.3. Ikasleen, irakasle-ikertzaileen eta AZPko langileen gizarte ekimena eta konpromiso zibikoa babestea, sustatzea, aitortzea eta zabaltzea.
1.4. Webgunea eta informazio publikoa hobetzea, marka irudia finkatzeko.
1.5. Aldizkako komunikazioa ezartzea erakundeekin eta eragile ekonomiko eta sozialekin.
2. helburua
Lankidetza hitzarmenak eta proiektuak babestea, euskal sare sozioekonomiko eta kulturalarekin.
Ekintzak
2.1. Erregistroan arlo soziokulturalaren proiektu eta hitzarmen guztiak sartzea.
2.2. Irakasleei proiektu soziokulturalen sustapena eta garapena aitortzea (ikasleen parte hartzea bultzatzeko).
2.3. Erakunde publikoekiko unibertsitatearen harremanak eta irudia indartzea.
3. helburua
Lider izatea euskal gizartearen kultura zientifikoan eta humanistikoan, arreta berezia jarriz euskaran eta euskal kulturan.
Ekintzak
3.1. Kultura zientifiko eta humanistikoaren eskaintzarako irizpideak zehaztea.
3.2. Ikasleak, langileak eta gizartea euskararen eta euskal kulturaren eskaintzara erakartzea. Ikasleentzat lehenetsitako ekintzak bultzatzea.
3.3. Euskarazko produkzioa indartzen jarraitzea.
3.4. Euskararen ezagutza eta erabilera bultzatzea unibertsitateko kideen artean.
3.5. III. Euskara Plana ebaluatzea eta IV. Euskara Plana egitea.
4. helburua
Erreferentzia eredu gisa indartzea, genero berdintasunean, inklusioan eta garapen jasangarrian.
Ekintzak
4.1. Barruan eta kanpoan egiten diren jardueren berri ematea.
4.2. IKD3 estrategiaren garapenerako lagungarriak diren programak irakasleen artean zabaltzea, irakasgai guztietan txertatzeko.
4.3. Ingurumenaren kontserbazioa, generoa, inklusioa eta garapen jasangarria bultzatzen duten taldeak koordinatzea.
4.4. Premia bereziak dituzten kolektiboei (desgaitasuna duten pertsonak, errefuxiatuak, gizarte, ekonomia eta kultura egoera ahulean dauden kolektiboak, etab.) laguntzeko programak indartzea.
5. helburua
Gizartearen beharrei, erronkei eta arazoei lotutako jarduerak egitea, bai irakaskuntza eta ikerketaren arloan, bai ezagutzaren transferentziaren arloan.
Ekintzak
5.1. Gai soziokulturalei lotutako ekimenak sortzea, gizarte eragileen lankidetzaz, EHUgune moduko espazioetan eta gizarte inpaktuko katedretan, besteak beste.
5.2. Boluntariotza bultzatzea.
5.3. Erakundeak gizartearekiko harremanean duen identitateari buruzko gogoeta bultzatzea.
5.4. EHUalumni sarea sustatzea, eta Mentoring, Enbaxadore eta Cicerone programak sendotzea.
KULTURA ETA GIZARTE ARDATZAREN ADIERAZLEAK
- Hedabideetan UPV/EHUri buruz kaleratutako albisteen kopurua.
- Euskal ingurune sozioekonomiko eta kulturalaren lankidetzaz bultzatutako ekimenen kopurua eta horietan izandako parte hartzaileen kopurua.
- III. Euskara Plana ebaluatzea, eta IV. Euskara Plana garatzea.
- Bikain ziurtagiria abian jarri duten ikastegien eta zerbitzuen kopurua.
- Genero berdintasunari, inklusioari eta garapen jasangarriari lotuta egindako ekintzen kopurua eta horietan izandako parte hartzaileen kopurua.
- Gizarte osoaren beharrei, erronkei eta arazoei lotutako jardueren kopurua eta horietan izandako parte hartzaileen kopurua.