I. Ardatza - Prestakuntza
1. helburua
Oreka bat sortzea graduen eskaintzaren (egonkorra eta tokikoa, nagusiki) eta graduondokoen eskaintzaren (dinamikoagoa eta nazioartekoagoa) artean.
Ekintzak
1.1. UPV/EHUk eskainitako graduko eta graduondoko tituluen mapa tokiko eta nazioarteko gizarte erronkekin kontrastatzea, eboluzio demografikoa, ikasleen profila eta ingurune sozioekonomikoaren eskakizunak barne hartuta.
1.2. Graduko eta graduondoko eskaintza egokitzea, prestakuntza katalogo eguneratu, koherente, erakargarri eta jasangarri bat edukitzeko, eskura ditugun baliabideak optimizatuz eta ENLIGHT proiektuaren sinergiak aprobetxatuz.
1.3. Prestakuntza ibilbide osatuak eta eskaerara egokitutakoak finkatzea, kontuan hartuta, besteak beste: aldiberekotasunak, pasabideak, gradu bikoitzak, eta graduko eta graduondoko eskaintza konbinagarriak (osagarriak), baita unibertsitatekoak eta goi mailako hezkuntzakoak ere (Adibidez, Lanbide Heziketa).
1.4. Prestakuntza eskaintzaren komunikazioa areagotzea balizko ikasleen eta, oro har, gizartearen artean, inplikatutako eragileen arteko estrategia koordinatua definituta (eskaintza, orientazioa eta komunikazioa).
2. helburua
Prestakuntza dualeko eskaintza zabal bat bultzatzea Gradu, Master eta Doktorego ikasketetan.
Ekintzak
2.1. Tokiko eta nazioarteko eskaintza duala berrikustea eta, hala behar bada, osatzea, ingurune profesionaletako prestakuntza ereduak balioan jartzearekin batera (osasuna, hezkuntza…).
2.2. Prestakuntza dualeko eredu propio bat garatzea, ikasleen prestakuntza osoa ziurtatuko duena, enpresa eta erakunde parte hartzaileen inplikazioa sustatuko duena, haien beharrei erantzunez, eta prestakuntza horrek eragile parte hartzaileei ekartzen dizkien onurak agerian utziko dituena.
2.3. Inguruneko enpresen eta erakundeen lankidetza bidezko parte hartzea bultzatzea tesi industrialen edo tesien proiektuetan, horrek ematen dizkien onurak ikusaraziz.
2.4. Prestakuntza duala ikusgai jarriko duten foroak eta jarduerak abian jartzea, enpresentzat, etorkizuneko ikasleentzat eta, oro har, gizartearentzat.
3. helburua
Ingelesezko eskaintza areagotzea masterretan, beste herrialde batzuetako ikasleak erakartzeko, baita euskarazko eskaintza ere, gaitasun masterretan.
Ekintzak
3.1. Masterretako irakasgaien eskaintza aztertzea eta berrantolatzea, hizkuntzaren arabera, ingeleseko eskaintza areagotze aldera.
3.2. Euskararen presentzia areagotzea, gaitasun masterren eskaintzan.
3.3. Nazioarteko eta profil askotako ikasleak erakartzea (Latinoamerikakoak, Europar Batasunekoak, Iparraldekoak, Anglosaxoiak …).
3.4. Ingeleseko presentzia areagotzea difusioan eta irakaskuntzan laguntzeko baliabideetan.
4. helburua
Kalitatezko berezko eta etengabeko prestakuntza sustatzea, gizartearen eskaerari erantzuteko, online eskaintza eta euskarazko eskaintza zabalduta.
Ekintzak
4.1. Ikasketa ofizialen prestakuntza eskaintza osatzea eta berrerabiltzea etengabeko prestakuntzan, eta alderantziz.
4.2. Kalitateko prozesuak hobetzea eta optimizatzea etengabeko prestakuntzan, kalitatea ziurtatzeko dagoeneko aurreratuta dauden kalitate prozesuekin uztartuta (ikastegietako akreditazio instituzionala, kalitate zigiluak…).
4.3. Etengabeko prestakuntza eskaintza bat diseinatzea euskaraz.
5. helburua
Bultzada ematea IKD hezkuntza ereduari eta GJHekin konprometitutako irakaskuntza berrikuntzako esparru berriari, diziplina anitzeko prestakuntza indartuta, baita zeharkako gaitasunak eta gaitasun digitalak ere.
Ekintzak
5.1. Garapen jasangarrirako helburuak (GJH) bultzatzea, IKD gure hezkuntza eredu propiotik ETA i3 estrategiatik, eta bereziki: ikasleengan oinarritutako kalitatezko hezkuntza eta ebidentzian oinarritutako irakaskuntza berrikuntza.
5.2. UPV/EHUren katalogoaren zeharkako gaitasunak eskuratzeari eta gizarte erronkei lotutako diziplinarteko lana bultzatzea, proiektu berritzaileen bidez eta gero horiek curriculumean barneratuz, baita GRALen, MALen eta prestakuntza eskaintza berrien bidez ere, mugikortasunak barne hartuta (esate baterako, BIPak).
5.3. Gaitasun digitaletan prestatzeko estrategia bat definitzea.
5.4. Irakasleen garapen profesionalerako eredu propio bat diseinatzea, IKD hezkuntza ereduaren eta i3 estrategiaren garapenarekin eta irakaskuntza lana ebaluatzeko (Docentiaz programa) ereduarekin koherentea izango dena, eta prestakuntza baliabideak berrantolatzea eta osatzea, irakasleei aurrera egiten laguntzeko.
6. helburua
Tituluen enplegagarritasuna sendotzea, hartu-emanak estutuz ingurune sozioekonomikoarekin, eta ekintzailetza sustatuz.
Ekintzak
6.1. Lehen Enplegagarritasun Planaren hedapena osatzea.
6.2. Tituluen diagnostiko eguneratu bat egitea, enplegagarritasunaren ikuspegitik, eta oraingo eta etorkizuneko enplegu emaileekin kontrastatzea.
6.3. Ingurune profesionaletan prestakuntza areagotzea eta ikusgai jartzea, curriculumeko eta curriculumez kanpoko praktiken bidez eta enpresetan GRALak, MALak eta tesiak eginez.
6.4. Ikasleen ekintzailetzarako prestakuntza indartzea, baita irakasleena ere, hura bultza dezaten.
7. helburua
Online irakaskuntzarako berezko eredu bat zehaztea.
Ekintzak
7.1. Irakaskuntza ez-presentzialeko modalitateak definitzea.
7.2. Irakaskuntza ez-presentzialean inplikatutako irakaskuntza rolak definitzea.
7.3. Ez-presentzialtasunean oinarritutako irakaskuntza metodoak garatzeko behar diren baliabideak identifikatzea.
PRESTAKUNTZA ARDATZAREN ADIERAZLEAK
- Okupazio tasa.
- Prestakuntza dualeko programetan edo Unibertsitate-Erakunde txandakatzean parte hartzen duten ikasleen kopurua, graduan, masterrean eta doktoregoan.
- Euskaraz emandako gaitasun masterren %.
- Graduondokoetan dauden nazioarteko ikasleen %.
- Online edo euskaraz eskainitako etengabeko eta berezko prestakuntzaren %.
- Bizitza osoko prestakuntzan matrikulatutako ikasleen kopurua.
- i3 estrategiaren garapenerako hezkuntza berrikuntzako oinarrizko programetan (adibidez, IKD i3 laborategia, Campus Bizia Lab, etab.) inplikatutako tituluen %.
- Ikasketei lotutako enplegu tasa.
- Online irakaskuntzen eta jarraipen adierazleen eredu propioa definitzea.