contenido_idad_descripción_artxibo

Fondo mailako ISAD(G) deskribapena

1. Identifikazio eremua

1.1. Erreferentzia kodea
ES. 48054. AGU

1.2. Izenburua

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen fondoa

1.3. Datak

1968- 1980 Bilboko Unibertsitatea
1980-          Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

1.4. Deskribapen maila
Fondoa

1.5. Tamaina eta euskarria


2. Testuinguruaren eremua

2.1. Egilea/ekoizlea
1968tik 1980ra, Universidad de Bilbao (Bilboko Unibertsitatea) izena zuen; 1980tik aurrera, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea.

2.2. Erakundearen historia
1968ko maiatzaren 22an, ministroen kontseiluak Bilboko Unibertsitatea sortzeko erabakia hartu zuen. Politika, Ekonomia eta Merkataritza Zientzien Fakultateak —jada existitzen zena— eta Medikuntza eta Zientzien Fakultate berriek eratu zuten. Ekainaren 6an, Bilboko Unibertsitatea sortzeko errege dekretua argitaratu zen. Uztailaren 17ko dekretu bidez, Bilboko Unibertsitatea autonomoa izango zela ezarri zen, eta funtsean horrek esan nahi zuen unibertsitate berriak ez zuela barruti propiorik izango, nolabaiteko autonomia izango bazuen ere. Hasieran, Bilboko Unibertsitateak bi fakultate izango zituela iragarri zen: Ekonomia Zientzien Fakultatea (Valladoliden mende egoteari utzi zion) eta Medikuntzakoa. Dena dela, azken horretako lehen maila komuna zela aprobetxatuta, abuztuan Zientzien Fakultatea erantsi zitzaien.

Unibertsitatearen hasierako hiru fakultateak denborarekin handituz joan ziren, 1970eko Hezkuntza Lege Orokorraren ondorioz batik bat, zeinaren bidez unibertsitate nagusian sartzera behartu baitziren goi mailako zentro eta unibertsitate eskola guztiak. Lehenago, 1969ko abenduan, Arte Ederren Goi Eskola sortu zen, unibertsitateari atxikia. 1975ean, guztiz sartu zen unibertsitatearen barnean eta, 1978an, fakultate bihurtu zen. 1970etik aurrera, eskola gehiago sartu ziren: Basurtuko Institutu Medikoko eta Ospitale Zibil Santuko Emakume Osasun Laguntzaile Teknikoen Eskola, Industria Ingeniarien Goi Eskola Teknikoa —1972ko urtarrilean egin zuen sartzeko urratsa—, OHOko Irakasleen Unibertsitate Eskola, Merkataritza Eskola, Industria Ingeniaritza Teknikoko Eskola eta Meatzeen Eskola.

Unibertsitate barruti propiorik gabe sortua, 1969ko abenduko xedapen batek Bizkaiko probintzia izendatu zuen Bilboko Unibertsitatearen lurralde eremu. 1977ko irailaren 23ko 2541/77 dekretuak (urriaren 3an Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua eta urriaren 6ko ministerio agindu batez osatua) Araba eta Gipuzkoara zabaldu zuen unibertsitatearen mendeko lurraldea, eta aspaldiko eskaera zen euskal unibertsitate barrutia sortu zen horrela. Gainera, dekretuak zioenez, unibertsitatearen Gobernu Batzarrak, egoki iritziz gero, bere izenaren aldaketa eska zezakeen, "en forma más expresiva, entendiendo a la nueva reestructuración de su distrito, en un marco culturalmente vasco".

1980ko otsailaren 25ean, Unibertsitate eta Ikerketaren Ministerioak izen aldaketa onartu zuen, eta Bilboko Unibertsitatea Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea bilakatu zen. Ofizialki sortu zenean, 1980an, UPV/EHUk hogei ikastegi propio zituen (honela banatuak:  bederatzi fakultate, Filosofia eta Letrak atalak era bereizian zenbatuta, Gasteizen eta Donostian, goi eskola bat eta hamar unibertsitate eskola), eta zazpi ikastegi atxiki. Ikastegi propioei dagokienez —alde batera utzirik egoitza bat baino gehiago zituen Erizaintza Eskola—, bederatzi Bizkaian zeuden (Ingeniaritza, Ekonomia eta Enpresa Ikasketak, Arte Ederrak, Zientziak eta Medikuntza fakultateak, eta Enpresa Ikasketak, OHOko Irakasle Ikasketak, Industria Ingeniaritza eta Meatzeen Ingeniaritza eskolak); zazpi Gipuzkoan (Filosofia eta Letrak, Zuzenbidea, Kimika Zientziak eta Informatika fakultateak, eta Enpresa Ikasketak, OHOko Irakasle Ikasketak eta Industria Ingeniaritza eskolak); eta hiru Araban (Filosofia eta Letrak, eta OHOko Irakasle Ikasketak eta Industria Ingeniaritza Teknikoko eskolak). UPV/EHUri atxikitako ikastegiak, aldiz, honako hauek ziren: Arabako Unibertsitate Ikastetxea, OHOko irakasleentzako hiru unibertsitate eskola (Eskoriatzakoa, eta Derioko eta Donostiako elizbarrutiko eskolak), Oñatiko Enpresa Ikasketen Eskola eta Arrasateko eta Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Eskolak. Gaur egun, UPV/EHUk 20 ikastegi ditu, hiru campusetan banatuak, eta 3 ikastegi atxiki.

2.3. Historia artxibistikoa
UPV/EHUren Artxibo Nagusia 1996an sortu zen, unibertsitatearen Idazkaritza Nagusiari atxikitako zerbitzu gisa. Artxiboaren eginkizuna da unibertsitatearen dokumentuen gestioa antolatu eta koordinatzea, haien bizi ziklo osoan zehar, zeinahi ere izanik haien euskarri materiala, izaera, data edo kokapena, artxiboen gestiorako sistema baten bidez, helburua honako hau izanik: dokumentuen kontrola, antolakuntza, tratamendua, eskuragarritasuna, zaintza eta hedapena bermatzea, arau teknikoen eta indarrean dagoen legediaren arabera.

2.4. Eskurapen edo transferentzia iturria
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea. Dokumentuak transferitzeko berariaz ezarrita dagoen prozedura betez eginiko transferentziak.


3. Edukiaren eta egituraren eremua

3.1. Garrantzia eta edukia
UPV/EHUk sortutako dokumentazioa funtsezkoa da Euskal Autonomia Erkidegoan egiten den lan akademikoa eta ikerketa ezagutzeko. Adibide garrantzitsu gisa, aipatzekoak dira gobernu organoek sortzen dituzten dokumentuak, ikasleen espediente akademikoak, zerbitzuen eta ikastegien jardueren txostenak (unibertsitatearen urteko txostena eratzen dutenak), azterketen eta doktoregoen kalifikazio aktak, ikerketaren gestioari buruzko dokumentuak… baita obra ugariei buruzko dokumentazioa ere.  

3.2. Balioesteari, hautatzeari eta ezabatzeari buruzko informazioa
UPV/EHUko Dokumentuen Gestio, Gardentasun eta Artxibo Batzordeak eginkizun eta eskumen hauek ditu, besteak beste:

  •  UPV/EHUk sortzen dituen dokumentu serieak eta motak identifikatzea.
  •  Dokumentu serie eta mota bakoitzaren bizi zikloa zehaztea, UPV/EHUren dokumentuen Sailkapen Laukia eta Kontserbazio Egutegiak sortuta.

3.3. Sarrera berriak
Transferentziak. Fondo ireki bat da.

3.4. Antolakuntza sistema
Sistema artxibistikoa dokumentuen bizi zikloaren arabera antolatuta dago: gestioko artxiboak (dokumentazio aktiboa) eta Artxibo Nagusia, haren bi ataletan: tarteko artxiboa (dokumentazio erdiaktiboa) eta artxibo historikoa (dokumentazio ez-aktiboa eta kontserbazio iraunkorrekoa).

Artxibo Nagusia sortu zenean (1996), lauki organiko-funtzional bat erabiltzen zen dokumentazioa sailkatzeko. Gaur egun, UPV/EHUren Dokumentuak Sailkatzeko Laukia erabiltzen da, 2016an onartua, sailkapen funtzionaleko sistema bati jarraiki sortua.

4. Sartzeko eta erabiltzeko baldintzen eremua

4.1. Sartzeko baldintzak
Dokumentazio aktibora eta erdiaktibora dokumentu horiek sortu dituen bulegoa bakarrik sar daiteke. Aldiz, dokumentazio historikora nornahi sar daiteke, salbu eta datu pertsonalak dituzten dokumentuetara (sarrera mugatua dute, lege hauen arabera: ekainaren 25eko Espainiako Ondare Historikoari buruzko 16/1985 Legearen 57c artikulua, azaroaren 30eko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 37 artikulua, abenduaren 13ko Datu Pertsonalak babesteari buruzko 15/1999 Legearen 11. artikulua, eta uztailaren 3ko Euskadiko Kultura Ondareari buruzko 7/90 Legea) eta kontserbazio egoera dela-eta kontsultatu ezin daitezkeen dokumentuetara. 

4.2. Kopiak egiteko baldintzak
Sartzeko berberak.

4.3. Materialaren hizkuntza
Euskara eta gaztelania.

4.4. Ezaugarri fisikoak eta eskakizun teknikoak
Kontserbazio egoera ona da, oro har.

4.5. Deskribapen tresnak
Inbentarioa datu basean.


7. Deskribapenaren kontrol eremua

7.1. Artxibozainaren oharra:
Miguel Ángel Santos Crespok eginiko deskribapena.

7.2. Erregelak edo arauak
ISAD (G): Deskribapen artxibistikorako nazioarteko arau orokorra. 2. edizioa. Madril: Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa, Estatuko Kultura Idazkaritza, 2000.
ISAAR (CPF): Erakundeei, pertsonei eta familiei buruzko artxiboetako agintaritza erregistroen nazioarteko arau orokorra. 2. edizioa. Madril: Hezkuntza Ministerioa, 2004.
Maila anitzeko deskribapenerako eskuliburua. [Salamanca]: Gaztela eta Leongo Junta. Hezkuntza eta Kultura Saila, 2000.

7.3. Deskribapenaren data
2017ko maiatzaren 4a.