Naroa López Herguedas
Doktoratu-ondoko Ikertzailea
Kimikan doktorea
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- Posta elektronikoa: naroa.lopez@ehu.eus
- ORCID: 0000-0002-6501-2024
- ResearchGate
Kimikako doktore-titulua lortu zuen 2023an Euskal Herriko Unibertsitatean. Doktore-tesia Kimika Analitikoko departamentuan egin zuen, Ingurumen Kutsadura eta Toxikologia doktoretza-programaren barruan, “Application of effect-directed methods and suspect screening strategies for an integrated assessment and prioritization of organic contaminants in aqueous samples” izenekoa. Tesian zehar, kutsatzaile emergenteek ekosistema urtsuetan duten presentzia eta eragina/arriskua aztertu ditu teknika analitiko desberdinez baliatuz, hala nola, bereizmen handiko masen espektrometriari akoplatutako kromatografia likidoa (LC-HRMS). Horrez gain, bioentsegu desberdinekin lan egin du kausa-efektu erlazioen arteko azalpena errazteko asmoz efektuei bideratutako analisia (effect-directed analysis, EDA) bezalako estrategia jarraituz. Gaur egun, doktoretza-ondoko ikertzailea da 2024an ikertzaileak Eusko Jaurlaritzaren postdoktorego-laguntza jaso zuenetik, eta ikertzaile gonbidatu bezala dago Helmholtz Center for Environmental Research-eko (UFZ, Leipzig, Alemania) Zelulen Toxikologia departamentuan. Bere ikerketa kutsatzaile emergenteek ingurumenean eta giza osasunean izan ditzaketen arriskuak aztertzean oinarritzen da, horretarako efektuetan oinarritutako metodologiak eta teknika analitikoak integratuz.