Mª Angeles Olazabal Dueñas
Unibertsitateko katedraduna
Kimikan Doktorea (UPV/EHU)
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- Telefonoa: 94 601 5531
- Posta elektronikoa: marian.olazabal@ehu.eus
Mª Angeles Olazabal, unibertsitateko irakasle katedraduna, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Kimika Analitikoaren Departamentuan. Lehen urteetan, bere ikerketa-lanak mono eta bifasiko disoluzioko orekak aztertzea eta industrian nahiz ingurumenean nola aplikatzen diren aztertzea izan ziren, bai eta sistema termodinamikoen modelatze eta simulazioa ere. Ondoren, Kultura eta Natura Ondarea diagnostikatu, kontserbatu eta birgaitzeko metodo analitiko eta prozesu berrien garapenera zabaldu zuen bere ikerketa-eremua. Azken urteotan likido ionikoen azterketari ekin dio berriro eta produktu hibrido finkatzaileen garapenean aurrera egin du. Bere ikerketa-ibilbidean 56 ikerketa-proiektutan hartu du parte; horietako batzuetan, ikertzaile nagusi gisa, eta nazioartean ospetsuak diren 82 zientzia-argitalpen ditu. Ikerketa Jarduera Ebaluatzeko Batzorde Nazionalak onartutako 5 seiurteko ditu. Azken 8 urteetan, 8 master tesi eta 7 gradu bukaerako lan zuzendu ditu. Master Tesiak eta Doktoretza Tesiak ebaluatzeko epaimahaietan parte hartu du.