Mikrofilmazio eta Digitalizazio Laborategia (MicroLab)
Zer da MicroLab?
Microlab Historia Garaikidea Saileko mikrofilmazio eta digitalizazio laborategia da. UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean dago, Leioako Campusean.
Bertan, mikrofilm eta digitalizazio tekniken bidez, etengabe hazten ari den dokumentazio artxibo historiko zabal bat osatu dugu, gure irakaskuntza eta ikerketa lanak egiten laguntzeko.
Nori zuzenduta dago?
Unibertsitateko kide guztiei eta interesa duten ikertzaileei.
Zer eskaintzen dugu?
Abian jarri zenetik, laborategi bat definitzen duen kontzeptu klasikoa gaindituz, gure erabiltzaileei zerbitzu integrala eskaini nahi izan zaie.
Lehenik eta behin, eskatutako materialak bilatzeko iturri, artxibo eta liburutegiei buruzko informazioa ematen da. Gero, dokumentazioa bildu eta erreproduzitu egiten da eta, katalogatu ondoren, zabaldu eta kontsultatzeko prest dago.
Funts bibliografiko, hemerografiko eta dokumental handia dugu, mikroforman eta formatu digitaletan. Funtsak 4.600 mikrofitxa, 3.150 mikrofilm bobina (guztira 4.800.000 fotograma) eta 15.000tik gora artxibo digital ditu.
Funts horiek guztiak behar bezala katalogatuta daude, 48.000tik gora erregistro informatikotan, edozein dokumentu erraz aurkitu ahal izateko.
Harremana
Mikrofilmazioko teknikaria
Iratxe Ofizialdegi Fernández
Telefonoa: 94 601 24 28
Helbide elektronikoa: iratxe.ofizialdegi@ehu.es
Bulegoa: 3.26