VISION_GENERAL_INVESTIGACION

Ikerketa. Ikuspegi orokorra

Historia Garaikidea Saileko irakasle-ikertzaileek ikerketa lan aktiboa garatzen dute. Honek, ikerketa proiektu eta kontratutan, biltzar eta argitalpenetan du bere isla.

Lan hori deialdi publikoetan onetsitako bost ikerketa taldek egiten dute:

  • Biography & Parliament ikerketa taldea.
  • Euskal Herri Garaikideko Historia Sozialaren eta Politikoaren ikerketa taldea.
  • Demografia historikoa eta hiri historiaren ikerketa taldea.
  • Euskal Nazionalismoa Ikuspegi Konparatuaren Arabera ikerketa taldea.
  • Esperientzia modernoa ikerketa taldea.

Aipatu taldeen ikerketa jarduera ikerketa deialdi publikoetan lorturiko baliabideen bidez finantzatzen da, bai eta entitate publiko eta pribaturekin sinaturiko hitzarmenen bidez ere. Lan horren ondorioz, doktorego tesi asko defendatzen dira Sailaren doktorego programaren baitan, hitzaldi eta komunikazio asko aurkezten dira nazio mailako zein nazioarteko biltzarretan eta saileko irakasleek liburu zein artikulu ugari sinatzen dituzte nazio mailako zein nazioarteko argitaletxetan.

Aipatu taldeen lanaz aparte, gure ezagutza arloan ospetsuenetakoa den Historia contemporánea aldizkaria editatzen du Sailak, ANECA, FECYT eta UNE erakundeen kalitate akademikoko zigilua lortu berri duen Historia contemporánea liburu saila, bai eta Historia de la población eta Clásicos sociales contemporáneos bildumak ere.