Info_Informazio-orokorra_Hizlari-gonbidatuak

Hizlari gonbidatuak

I. Hezkuntza Kongresua

Àngel Alsina

Àngel Alsina
Àngel Alsina

Matematikaren Didaktikako katedraduna Gironako Unibertsitatean (Espainia). Lehen adinetakoen matematiken irakaskuntza eta ikaskuntza dituzte ardatz haren ikerketa ildo nagusiek, baita prestakuntza errealista eta gogoetatsuaren aplikazioa matematiketako irakasleen prestakuntzan ere. Hainbat artikulu eta liburu argitaratu ditu bi ikerketa ildoez eta esku hartu du irakasleen prestakuntza iraunkorreko jarduera askotan Espainian eta Latinoamerikan.  Egun, ikertzaile nagusia da Zientzi eta Ingurumen Hezkuntza ikertaldeko (GRECA) A. Mª Geli doktorearekin batera. Ikertalde hori Gironako Unibertsitateko Hezkuntza arloko Ikerketa Institutuari atxikita dago, eta Kataluniako Jaurlaritzak ikertalde finkatu gisa aitortuta.

 

Konferentziaren titulua

“Investigación educativa universidad-escuela: ejemplificación desde la educación matemática”

Irakasle berrientzako tailerra

José Mª Madariaga Orbea
José Mª Madariaga Orbea

José Mª Madariaga Orbea Psikologiako doktorea eta Fisika Zientzietako lizentziatua da. UPV/EHUko Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia Saileko irakaslea izan da 37 urtez, baita Psikodidaktikako Masterraren zuzendaria ere. 30 urte baino gehiago eman ditu Hezkuntzaren Psikologiaren arloa ikertzen eta bere ikerketa jardueraren ardatza hau izan da: hezkuntza eleanitzaren eta multikulturalaren eta Erresilientziaren arloko alderdi soziopertsonalak (motibazioa, jarrerak, autoestimua), ikuspegi psikosozial sistemikotik. Liburuetan eta aldizkarietan 140 argitalpen inguru egin ditu; horietatik 40 inguru, inpaktu handikoetan. Bederatzi doktorego tesi zuzendu ditu eta egun beste bat zuzentzen ari da. Finantzatutako 30 ikerketa proiektu ingurutan hartu du parte; horietatik bostean ikertzaile nagusi moduan eta zazpitan errendimendu handiko ikertzaile gisa.

 

Konferentziaren titulua

Zelan argitaratu inpaktu handiko aldizkari batean?