2025 PROBA FISIKOAK
2025-2026 ikasturteko sarrera proba fisikoetan izena ematea: 2025ko martxoaren 11tik 18ra
1. Matrikula web bidez
Ohar garrantzitsuak:
1. Izena ematean erantsi beharreko dokumentazioa:
- NAN (2 aldeak), indarreko pasaportea edo gidabaimena (jatorrizkoa proben egunean aurkeztu beharko da)
-Ziurtagiri medikoa (Jarraian adierazitako baldintza guztiak betetzen ez dituzten ziurtagiriak ez dira baliozkoak izango)
* Jatorrizkoa
* 2025. urtean emandakoa
* Honakoak jasota: Elkargokidearen zenbakia + sinatzen duen fakultatiboaren izen-abizenak
* Hitzez hitz zehaztu beharrekoa: Hautagaiak osasun baldintza egokiak ditu sarrera proba fisikoetan parte hartzeko.
2. Tasen murrizketa: Familia ugaria - Desgaitasuna duten pertsonak
Izena ematean, aplikazioak inguruabar hori jasotzeko aukera emango du, eta UPV/EHUk ofizioz egiaztatuko du.
3. Izen-ematea ez da baliozkoa izango tasak ordaindu arte.
Sarbidea: https://app.ehu.eus/sarbidea/ *Firefox edo Chrome nabigatzaileak
2.Tasak
Onartutako ikasle guztiei kobratuko zaie, nahiz eta gero probak ez egin.
• Orokorra: 86,33 €
• Maila orokorreko familia ugaria: 43,17 €
• Maila bereziko familia ugaria: 0 €
• %33 edo gehiagoko elbarritasun maila duten ikasleek: 0 €
• %65 edo gehiagoko elbarritasun maila duten senideek (ama, aita, anaia, arreba): 0 €